Biologian espora (antzinako grezieraz: σπορά, spora, "hazia") oso ugalgorputz txikia da, zelulabakarra gehienetan (zelulanitza onddo batzuetan), garatzen denean zuzenki beste banako bat eratzeko ahalmena duena[1]. Onddo, landare, alga eta protozoo batzuetan eratzen dira.

Agaricus bisporus onddoaren esporak ernetzen. Mikroskopio eskaneatzaile bidezko argazkia.

Horrezaz gain, zelula begetatibo batek, bere paretak lodituz, egoera ez-egokietan eratzen duen gorputz iraunkorrari ere espora deitzen zaio. Endosporak, muturreko baldintzen aurrean (tenperatura, ur eta elikagairik eza, erradazioak...), hainbat bakteriok sortzen dituzten zelula erresistenteak dira[1].

Espora motak

aldatu
  • Espora haploidea: zelula ama baten meiosiaz eratzen den espora, bere nukleoan kromosomak bikoiztu gabe dauzka eta zuzenki gametofito haploidea eratzeko ahalmena du.
  • Espora meiotikoa: zelula ama baten meiosiaz eratzen den espora haploidea.
  • Diktiospora edo horma-formako espora:zeharkako eta luzetarako trenkadak dituen espora trenkatua.
  • Espora apaindua: azalean apaingarriak dituen espora.
  • Hipnospora edo espora iraunkorra: zelula begetatibo batek, egoera ez-egoki baten aurrean, bere paretak lodituz, eratzen duen egitura iraunkorra.
  • Teleutospora edo negu-espora: onddo uredinaleetan, udazkenean eratzen den kolore iluneko espora. Benetako klamidospora da eta negua igaro ondoren, ostalariaren hostoetan erne beharrean, lurrean ernetzen da.
  • Uredospora edo uda-espora: herdoil-onddoetan (Uredinaleetan), udan eratzen den espora-mota. Esporen multzoa herdoil-kolorekoa da.

Erreferentziak

aldatu
  1. a b Euskalterm Euskara.euskadi.net

Kanpo estekak

aldatu