Ireki menu nagusia

Begiak ikusmenaren organoak dira. Gizakiengan, buruaren aurrealdean daude kokatuta, aurpegian. Begiak edo begi-globoak beste zenbait organo ditu inguruan, babesleak batzuk (betileak, betazalak, etab.), mugitzekoak besteak (begi-globoaren giharra). Begi-globoak esfera itxura du eta betzuloan dago. Hiru mintzez osatuta dago. Lehena edo kanpo-esklerotika, zuria da, trinkoa eta gogorra; bere aurreko barrunbea gardena eta ganbilagoa da, erloju-beira bezalakoa, eta kornea deritzo. Bigarren mintza koroide izenekoa, iluna da eta esklerotikaren azpian dago; aurretik betazaleko giharra eta irisa daude. Azken hau trenkada biribil eta laua da, zutik jarria, erdigunean irekigune bat duena: begi-ninia. Hirugarren mintza erretina da; begiaren mintz sentikorra da erretina, begi nerbioaren luzapena baita berez; kopa baten gisa hedatzen da, koroidea estaliz. Begiaren parte gardenak honako hauek dira:

  • Kristalinoa, lente txikia, gardena eta malgua, irisaren atzean dagoena.
  • Humore urtsua, kornea eta kristalinoaren artean dagoen isurkari kolorgea dena
  • Humore beirakara, jelatina antzeko gai gardena, erretinaren eta kristalinoaren artean dagoen tartea betetzen duena.
Begia
Blue eye.jpg
Giza begia.
Xehetasunak
Konponenteak posterior chamber of eyeballa Itzuli
Identifikadoreak
Latinez oculus
MeSH eta A09.371 A01.456.505.420 eta A09.371
TA A15.2.00.001
A01.1.00.007
FMA 54448 75665, 54448
Terminologia anatomikoa

Begia argazki-makinarekin erka daiteke: hala, objektiboa, kristalinoa izango litzateke; diafragma, irisa; eta argazki-orria berriz erretina.

AnatomiaAldatu

 
Giza begiaren eskema

Aurreko segmentuaAldatu

Atzeko segmentuaAldatu

Aurreko eta atzeko segmentuetanAldatu

Begien kanpokoakAldatu

Lotutako gaixotasunakAldatu

Ikus, gaineraAldatu

ErreferentziakAldatu

Wikiztegian orri bat dago honi buruz: begi .
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Begi