Arratoi arrunt

Rattus norvegicus» orritik birbideratua)

Arratoi arrunta (Rattus norvegicus) muridae familiako karraskaria da. Arratoien artean ezagunena eta hedatuena da, kontinente guztietan Antartikan izan ezik, bizi dena[1]. Gizakia eta gero, ugaztunik hedatuena da.

Arratoi arrunt
Iraute egoera

Arrisku txikia  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
KlaseaMammalia
OrdenaRodentia
FamiliaMuridae
LeinuaRattini
GeneroaRattus
Espeziea Rattus norvegicus
(Berkenhout, 1769)
Banaketa mapa
Datu orokorrak
Habitatlandmass (en) Itzuli eta Sastrakadi
Genomaren kokapenaensembl.org…

Deskribapena

aldatu

Gorputza eta burua: 190-273 mm. Isatsa: 160-229 mm. Pisua: 231-520 g

Arratoi arruntak, arratoi beltzak bezala, asiar jatorria du. Honek belarri laburragoak ditu eta proportzionalki buztana txikiagoa du. Bizkarrean arre-grisaxka kolorea du eta arrea edo gris-zurixka azpian.

Garezurra begiratuta, bi arratoiak modu seguruan bereiz daitezke tenporal ertzei erreparatuz. Arratoi beltzean kanpoalderantz ganbilak dira eta arratoi arruntean ia paraleloak.[2]

Biologia eta ohiturak

aldatu

Bere jarduera gauean egiten du batez ere.

Karraskari orojale bat da. Baldintza onetan, urte osoan ugal daiteke.

Arratoi arrunta gizakiak genien gorrotatu eta gehien jazartzen duen animalietako bat da, etengabe pozoi-kanpainekin borrokatzen saiatzen dena eta, paradoxikoki, egunero sortzen dituen hondakin-masa ugariz oparo elikatzen duena.

Karraskari hau, hortzen bidez material guztietan eragiten dituen kalteez gain, gaixotasun anitzen bektorea da, izurritea barne.

Banaketa, habitata eta estatusa

aldatu

Ia beti leku humanizatuetan bizi da, eta bere presentzia kutsadurarekin lotuta dago. Arratoi beltzak baino ur premia handiagoa du.

Ohiko espeziea upeltegietan, ukuiluetan, etxeetako sotoetan, eta askotan ugaria da itsas portuetan, zabortegietan eta estoldetan.

Oso hedatua dago eskualde Paleoartikoan. Iberiar penintsula osoa okupatzen du. Euskal Herri osoan dago presente.

Ugariena, logikoki giza kontzentrazioetan da.

Erreferentziak

aldatu
  1. A. J. Mitchell-Jones, G. Amori, W. Bogdanowicz, B. Krystufek, P. J. H. Reijnders, F. Spitzenberger, M. Stubbe, J. B. M. Thissen, V. Vohralik, J. Zima: The Atlas of European Mammals. Poyser, Londres, 1999: 298–299. orr. ISBN 0-85661-130-1
  2. (Gaztelaniaz) Administracion de la Comunidad Autonoma de Euskadi. (1989). Euskal Autonomiu Elkarteko Ornodunak. Graficas Santamaria S.A., 368 or. ISBN 84-7542-639-5..

Kanpo estekak

aldatu

Araozko kontuak

  Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.