Feromonak espezie bereko beste izaki batean erakarpen sexualarekin zerikusia duen portaera bat sorrarazten duten jariatutako substantzia kimikoak dira. Hortaz, seinaleak bidaltzeko modu bat da. Bere abantaila nagusiak, bere irismen luzea eta oztopoak eragotzi ahal izatea da, aireak garraiatzen baititu.

Feromona
Eponimoahormona
Motasemiochemical (en) Itzuli
Identifikatzaileak
Gmelin26013
MeSHD010675

Grezieratik dator eta "kitzikapena daramat" esan nahi du. Saturnia spyri espeziekoa bezalako tximeleta batzuk, emearen feromonaren usaina 20 kilometroko distantziara nabaritzeko gai dira.

Landare eta animalia espezie askok erabili dituzte usaiak edo mezu kimikoak, komunikabide bezala, eta, ia guztiek erabiltzen dituzte kode bat edo gehiago modu honen bitartez, erakarpen sexualerako zein beste xede batzuetarako. Substantzia hauek, gainera, eurekin kontaktua duten izakien portaera alda dezakete.

Gizakiak

aldatu

Gaur egun, bi usaimen bide banandu ezagutzen dira: ohiko usainak eta feromonak. Ohiko usainen bidea nerbio sisteman, sistema linbikoan eta amigdalan proiektatzen da. Feromonena, berriz, Jacobsonen organoan, amigdalan, hipotalamoan eta bigarren mailako usaimen erraboilean.

Aztertuenetako eta azalduenetako kasu bat, giro berberean bizi diren emakumeen hilekoaren sinkronizazioa da.

Antzinako Egipton, feromonak lurrinak egiteko erabiltzen zirela aurkitu dute. Hau, hortarakotxe bakarrik aukeratutako gizonen izerdiarekin egiten zen eta tinatan uzten zen, ondoren, beste usain batzuekin nahasteko. Itxuraz, egiptoarrek, izerdiak, gizakiarentzako afrodisiakoak ziren substantziak zituela aurkitu zuten, batik bat, fisikoki osasuntsu eta indartsu zeuden pertsonenak.

Feromonak, erleetan, guruin berezi batzuetan eratzen dira eta, orohar, usaimenaren bidez nabaritzen dituzte. Erle langileek ere badituzte. Bereziki ezagunak dira Nasanoven guruinak, abdomenaren azpian aurkitzen direnak. Hauek, alarmako feromonak jariatzen dituzte. Abdomena igo eta hegoak astinduz airean bidaltzen dituzte.

Feromona batzuk, ahozko truke bidez funtziona dezakete. Erreginak, erle langileak ondo kontrolatuta izateko erabiltzen ditu, eta, "eztei hegaldia"n, arrak. Erle taldeetan agregazioa sustatzen du, erregina gelaxken eraikuntza eragozten du, bere presentzia igortzen du, erlauntzaren lasaitasuna mantenduz, nektar bilketa sustatzen du.

Barailetan kokatuta dauden guruinek ekoiztutako feromonak ere badaude, gorputz osoa bustitzen dutenak eta erle langileek mihiarekin hartzen dituztenak, eta honela, igorri egiten dituzte, guztiek, erregina gertu dagoela jakin dezaten.

Erregina gelaxka gehiago eraikitzea eragozten duten feromonak, tarsoetako guruinetan ekoizten dira, hanketan.

Inurriek, euren gizarte antolaketa konplexua, igortzen dituzten feromona ezberdinetan oinarritzen dute. Feromona hauek mota ezberdinetan sailka daitezke:

  • Gizarte antolakuntza feromonak. Liseri aparatuaren bidez igortzen dira, ahotik zein uzkitik. Gero, feromona horiek inurritegiko kideen artean transferitzen dira (trofalaxia). Gizarte antolakuntzaren oinarria dira, eta, berarekin, informazio mota ezberdinak igor daitezke, jaki maila edo erreginaren beharrak, adibidez.
  • Kasta feromonak. Garapen prozesuan kasta ezberdinak daude elikaduraren arabera. Langileek, larbak, feromonarekin "elikatzen" dituzte, inurritegiak hala behar badu. Feromona 2 edo 3 egunez emanez gero, larba horretatik, langile bat jaioko da. 5 egunez emanez gero, soldadu bat, eta, 12 egun baino gehiagotan emanez gero, printzesa bat. Edozein kasutan, guztiak emeak dira. Arrak jaio daitezen, arraultzak ernaldu gabe egon behar du. Honek, arrak, partenogenesi baten produktu bihurtzen ditu.
  • Feromona tiratzaileak. Airera igorritako substantzia usaitsuak dira. Lau mota ezberdin adieraz daitezke.
    • Feromona pista adierazleak: Inurri batek, edo talde batek, elikagaia aurkitzen duenean, jarraitu beharreko pista bat uzten dute, beste guztiak ere, aurkitutako janari iturrira joan daitezen. Inurriek, lurrean adierazten dute arrastoa, abdomenean dituzten guruinen bidez.
    • Gizarte agregazioko feromonak: Inurriak bizi diren koloniek usai ezaugarritsu eta propio bat dute, soilik kolonia horretako inurriek dutena. Kanpotik etorritako inurri bat berehala identifikatuko lukete usaiagatik.
    • Alarma feromonak: Usaien bidez, abisu azkar bat pasa daiteke, inguruan etsairik baldin badago. Guruinak abdomnean dituzte azidoaren guruinetik gertu, eta, feromona, kontzentrazio altuetan jaurtitzen da, eta poroan aurkitzen diren onddo batzuek lausotzen dute. Honela, feromona, suspentsio egoeran geratzen da airean, eta beste inurriek berehala nabaritzen dute, hauek ere, feromona berbera jaurtiz. Berehala, alarma orokor bat pizten da.
    • Sexu feromonak: Emeek, eztei hegaldian zehar, arrentzako erakarpen usainak ekoizten dituzte, aurkitzen lagundu eta, honela, estalketa hasteko.

Kanpo estekak

aldatu