Kastorea karraskarien ordenako kastoridoen familiako animalia da, Castor generoa osatzen duena.

Kastore
Sailkapen zientifikoa
FilumaChordata
KlaseaMammalia
OrdenaRodentia
FamiliaCastoridae
Generoa Castor
(Linnaeus, 1758)
Banaketa mapa
eta

Datu orokorrak
Gizakiak ateratzen dizkion produktuakCastor (en) Itzuli, beaver meat (en) Itzuli, beaver (en) Itzuli, beaver dam (en) Itzuli eta beaver canal (en) Itzuli
Gaixotasunauholdea, hezegunea eta consumption (en) Itzuli

1,20 metro luze izan daiteke, eta isatsak beste 30 cm ditu. Ebakortzak oso luzeak eta zorrotzak ditu. Haietaz baliatzen da zuhaitzak bota eta, txikituz, urtegiak egiteko; hala, gordelekuaren sarrera ur azpian geratzen da. Atzeko hankak igerian egiteko egokituak ditu. Gaztaina-koloreko ile leuna du, jantzigintzan oso aintzat hartua.

Zuhaitzen azalak eta ernamuinak janez elikatzen da, eta taldeetan bizi da. Gehienbat gautarra da.

Euskal Herrian

aldatu
 
Europar kastorearen ale bat, Kanpezuko (Araba) arrain haztegian harrapatuta, 2016ko urriaren 25ean.

XVII. mendean galdu zen kastorea Iberiar penintsulan, suzko armen erabilera zabaltzean guztiak hil arte ehizatu baitzituen gizakiak. 2003an, ordea, Belgikako Pays des Castors talde ekologistak, legez kanpo eta isilpean, Bavarian hazitako 18 europar kastore askatu zituen Aragoi ibaian, Ebrorekin elkartzen den tokitik hurbil. Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernua eta Errioxako Gobernua kastore horiek desagerrarazten saiatu dira, baina alferrik. Geroztik, tamaina handiko karraskari horiek poliki-poliki Aragoiko, Nafarroa Garaiko eta Errioxako errekak kolonizatzen joan dira, eta 2014az geroztik Araban ere bizi dira.[1][2][3]

Hainbat urtez Kantauri aldeko arroaren mugan hauteman izan bada ere, (Larraun, Arakil, Erro, Arga, Urrobi...), ez da ipar-isurian aurkitu 2018ra arte. 2018ko otsailean Errobi ibaiaren arroan aurkitu dira ale bakar batek utzitako zantzuak[4].

2016ko urrian kastore bat Kanpezuko (Araba) arrain haztegi batean harrapatuta geratu zen. Arabako Foru Aldundiko teknikariek lagunduta, ibaira itzuli zen. Izan ere, kastoreek, ibai ertzeko makal eta sahatsetan eragiten dituzten kalteez beste, ez diote kalte larririk eragiten gizakiari: belarjaleak dira, ez dute gizakiari kalte egin diezaiokeen gaixotasunik zabaltzen, eta gizakiengandik ihes egin ohi dute. Aitzitik, erreken dinamikari laguntzen lan handia egiten dute kastoreek: erreketan egiten dituzten urtegiei esker, hezeguneak sortzen dituzte, uholdeak kontrolatzen laguntzen dute, eta hondakinak errekatik ateratzen dituzte.[1]

Espezieak

aldatu

Bi espezie daude, oso antzekoak:

 
Kanadar kastorea

Erreferentziak

aldatu
  1. a b Naiara Lopez de Uralde: «Urteetan desagerturik izan den karraskaria topatu dute Kanpezun», Arabako Alea, 2016-11-03.
  2. (Frantsesez) «Où en est la colonisation du castor en France ?», Faune Sauvage, 297. zenbakia, 2012ko 4. hiruhilekoa. (Kopia artxibatua.)
  3. (Gaztelaniaz) «Los castores vuelven a criar en España tres siglos después», El País, 2007-12-07.
  4. (Frantsesez) CAZABAN et al. 2018: Découverte du Castor d’Eurasie Castor fiber dans le Sud-Ouest de la France (ancienne Aquitaine): Témoignage, description et interprétation des indices de présence cdnfiles1.biolovision.net (Noiz kontsultatua: 2018-12-08).

Kanpo estekak

aldatu