Ireki menu nagusia

Muridae

Karraskarien ordenako zenbait ugaztunez esaten da. 6 molar dituzte baraila bakoitzean, erpuruak oso txikiak dira, eta isatsa luzea da eta ezkataz eta ilez estalita dago.

Muridae (muridoak) karraskarien ordenako familia bat da, ugaztunetan ugariena. 700 espezie inguru ditu, Eurasia, Afrika eta Australian bizi direnak. Familia honetan sartzen dira arratoiak, saguak, gerbilak eta kidekoak. Izena latinezko mus (genitiboa muris) izenetik dator, eta "sagua" esan nahi du.

Muridae
Mus Musculus-huismuis2.jpg
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaMammalia
OrdenaRodentia
GoifamiliaMuroidea
Familia Muridae
Illiger, 1811
Azpibanaketa

Zenbaitetan, Muridae familia-izena Muroidea superfamiliaren sinonimotzat erabiltzen da, baina, berez, azpiko maila taxonomiko bati dagokio.

AzpifamiliakAldatu

Muridoak bost azpifamiliatan sailkatzen dira; gutxi gorabehera 150 genero eta 710 espezie ditu. Hauek dira azpifamiliak:

EzaugarriakAldatu

Muridoak ugaztun txikiak dira, 10 cm ingurukoak isatsa kontuan hartu gabe. Gorputza luzanga izaten dute, eta isatsa luzea. Gehienak marroixkak dira, baina badira beltzak, grisak eta marra zuridunak ere.

Entzumena eta usaimena oso garatuak dituzte, eta era askotako habitatetan bizi dira: basoak, belardiak eta mendikateak. Espezie batzuk, hala nola gerbilak, basamortuko kondizio berezietarako moldatuta daude, eta luze bizi daitezke ia batere urik hartu gabe. Herbiboroak edo omniboroak dira. Maiztasun handiarekin ugaltzen dira; espezie askok kume ugari izaten dituzte urtean zenbait aldiz. Jaioberriak, gehienetan, itsuak dira, ez dute ilerik eta ez dira gauza bakarrik bizitzeko.

Kanpo loturakAldatu

Wikispezieetan bada informazioa gehiago, gai hau dela eta: Muridae
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Muridae