Erretina edo begi sarea begiaren muina barrutik estaltzen duen geruza da, argiarekiko sentibera. Begiaren barreneko segmentuan dago, konjuntibaren barrualdean, humore beirakara inguratuz. Ikusmena ahalbidetzen duten zati nagusietako bat da. Begi globoa osatzen duten hiru mintzen artean barrukoena da; esklerotika eta koroidea dira besteak.

Erretina
Retina1.jpg
Xehetasunak
Honen parte begia
chorioretinal region (en) Itzuli
Hona
drenatzen du
Erretinako zain zentrala
Arteria Erretinako arteria zentral
Zaina Erretinako zain zentrala
Identifikadoreak
Latinez retina
MeSH A09.371.729
TA A15.2.04.002
FMA 58301
Terminologia anatomikoa

Nerbioz osatutako mintz sentikorra da erretina; bertan antzematen zaio argiari, eta osatzen da gauzen irudia. Erretina begi nerbioaren bitartez lotzen da garunaren ikusmenguneekin. Zenbait mintzez osatua dago, baina horietako batek besterik ez du argia sentitzen, horretarako zelula bereziak baititu. Zelula horiek bi eratakoak dira: makilak eta konoak. Bai egituran eta baita zereginean ere bereizten dira; argi mota desberdinak antzematen ditu zelula mota bakoitzak. Makilak nagusi dira gauean dabiltzan animalien begietan; gizonari gauez ikusteko baliagarri zaizkio. Konoak nagusi dira, berriz, batez ere egunez dabiltzan animalien begietan, gizona tartean, eta ikusmen zehatzerako eta koloreen bereizketarako beharrezkoak dira.

Erretinari lotutako gaixotasunakAldatu

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu


  Artikulu hau anatomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.