Izokina Salmonidae arrain familiako hainbat espezieren izen arrunta da. Ez dira talde taxonomiko bat. Genero eta familia berdinetan amuarrainak daude, adibidez. Izokinak Ipar Atlantikoan eta haren ibaietan bizi dira (Salmo generokoak), eta Ozeano Barean eta haren ibaietan (Oncorhynchus generokoak). Hainbat izokin espezie Patagonian, Aintzira Handietan, Kanadan eta Estatu Batuetako urtegietan bizi dira, gizakiak sartuta. Munduko leku askotan, gizakiak izokinen hazkuntza ere egiten du, arrain haztegietan. Euskal Herrian ohikoena izan den izokina izokin arrunta da, izokin atlantiko ere deitua[1].

Izokinak saltoka

Tipikoki izokinak anadromoak dira: ur gezatan jaiotzen dira, ozeanoraino migratzen dute, eta ondoren ur gezatara itzultzen dira birsortzeko. Hala ere badira espezie batzuk ur gezatan bizi direnak urte osoan zehar. Folkloreak dio izokinak jaso ziren leku berera itzultzen direla euren arrautzak uztera; ikerketek diote hau kasu askotan ematen dela. Hala ere populazio txikien beste ibai batzuk har ditzakete arrautzak uzteko. Uste denez itzulera hau usaimenari esker ematen da.

Erreferentziak aldatu

  1. «Izokina Euskal Herrian: Arrain eta ondare» Argia (Noiz kontsultatua: 2021-10-29).

Ikus gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu