Ireki menu nagusia

Onkologia minbiziaz arduratzen den espezialitate medikoa da.

Bi adar nagusitan banatzen da: Alde batetik onkologia medikoa, kimioterapia erabiltzen duena tratamenduetan, eta bestetik onkologia erradioterapikoa, izenak iradoki moduan erradioterapiaren bidez tratatzen duena.

Eduki-taula

DiagnostikoaAldatu

Biopsia dute onkologoek proba osagarri nagusi diagnostikoa lortzeko, anatomia patologikoaren espezialistek emandakoa.

TratamenduaAldatu

Sarreran esan bezala, onkologoen bi arma terapeutiko nagusi kimioterapia eta erradioterapia dira.

Hauetaz gain, beste mota batzuetako tratamenduak ohikoak dira aurrekoek sortutako albo-eraginak leuntzeko, bai eta arlo psikologikoa lantzea ere.

Azkenik, kasu aurreratuei zainketa paliatiboak ematen dizkiete, sendabiderik ez dagoenean beti ere mina, arnasestu edo bestelako sintomak tratatzeko.

Euskal HerrianAldatu

Osakidetzan, onkologia zerbitzuak daude Gurutzetako Ospitalean (Barakaldo), Donostiakoan eta Txagorritxun (Gasteiz).

Bestela, arlo pribatuan ezagunak dira Nafarroako Klinika Unibertsitarioaren zerbitzua (Iruñea) eta Donostiako Institutu Onkologikoa.

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Onkologia