Zerrenda:Espainiako Traineru Txapelketen emaitzak
Espainiako Traineru Txapelketa | |
---|---|
Sorrera | 1944 |
Antolatzailea | Espainiako Arraunketa Federakuntza |
Partehartzaileak | EAEko, Kantabriako, Asturiasko eta Galiziako traineruak. |
Modalitatea | lerrokatua |
Garaipen gehien | ![]() |
Azken ekitaldia | 2022 |
Irabazlea(k) | Gizonezkoak:![]() Emakumezkoak: ![]() |
Webgunea | www.federemo.org |
Espainiako Traineru Txapelketa Espainiako Arraunketa Federakuntzak antolutako lehiaketa da. Estropada honetan Galizia, Asturias, Kantabria eta Euskal Autonomia Erkidegoko txapelketetako talde onenek hartzen dute parte. Lehenengo edizioa 1944an egin zen, Pedreña txapelduna izanik.
HistoriaAldatu
Espainiako Txapelketa urtero jokatzen da 1944 urtetik, 1953, 1954 eta 1956 izan ezik (1950ean jokatu zen, Castrok irabazita, baina fitxekin izandako arazo batzuengatik baliogabetu egin zen). Normalean abuztuaren erdian jokatu ohi da.
Estropada maiz hiriburuetan egin izan da, ikusle gehiago izateko. Hori dela eta, hamar aldiz jokatu da Santanderren edo A Coruñan, bederatzi aldiz Donostian edo zazpi aldiz Bilboko itsasadarrean. Horretaz gain, arraunketa mate duten herri txikietan ere egin da, tartean Castropol edo Castro Urdialesen.
PalmaresaAldatu
GaraipenakAldatu
HerriakAldatu
Herrien garaipenak:
Herria | Garaipenak | Urteak |
---|---|---|
Orio | 15 | 1946, 1951, 1952, 1955, 1964, 1971, 1973, 1974, 1975, 1976, 1986, 1993, 1995, 1998, 1999 |
Pedreña | 8 | 1944, 1947, 1948, 1965, 1966, 1967, 1968, 1970 |
Astillero | 8 | 1972, 2000, 2002, 2003, 2004, 2005, 2006, 2008 |
Sestao (Kaiku+Iberia) | 7 | 1978, 1981, 1982, 2009, 2010, 2011, 2013 |
San Juan | 6 | 1957, 1958, 1959, 1962, 1963, 1991 |
Santurtzi | 5 | 1977, 1979, 1980, 1985, 2019 |
Moaña (Moaña+Meira+Tiran) | 4 | 1961, 1962, 1996, 1997 |
San Pedro | 4 | 1988, 1989, 1990, 1994 |
Bermeo | 4 | 2007, 2014, 2015, 2017 |
Zumaia | 3 | 1983, 1984, 1987 |
Zierbena | 3 | 1949, 2018, 2020 |
Donostia (Donostia+Arraun) | 2 | 1945, 1992 |
Hondarribia | 2 | 2012, 2016 |
Lasarte | 1 | 1969 |
Castro Urdiales | 1 | 2001 |
Getaria | 1 | 2021 |
Bueu | 1 | 2022 |
PatroiakAldatu
Patroia | Garaipenak | Urteak |
---|---|---|
Juan Lizarralde "Altxerri" | 5 | 1971, 1973, 1974, 1975, 1976 |
José Bedia | 4 | 1944, 1947, 1948, 1965 |
Jose Angel Lujanbio | 4 | 1957, 1958, 1959, 1972 |
Klaudio Etxeberria "Gorria" | 4 | 1964, 1969, 1983, 1984 |
Juan Carlos Fontan | 4 | 1988, 1989, 1990, 1994 |
Izortz Zabala | 4 | 2003, 2004, 2005, 2006 |
Asier Zurinaga | 4 | 2009, 2010, 2011, 2013 |
Inazio Sarasua | 3 | 1951, 1952, 1955 |
Koldo Urtiaga | 3 | 1977, 1979, 1980 |
Norberto Torres "Txirri" | 3 | 1978, 1981, 1982 |
Juan Mari Larrañaga "Txiki" | 3 | 1993, 1995, 1998 |
DominakAldatu
|
|
Emakumezkoen txapelketaAldatu
2010an Emakumezkoen Espainiako Txapelketa jokatzeko asmoa izan zen. Galiziatik Rías Baixas, Kantabriatik Astillero eta Euskal Herritik Getaria-Tolosa eta Bilbo Handia ziren sailkatuak, baina gipuzkoarrek nahiango izan zuten Gipuzkoako Ligako estropada jokatzea eta beraz hiru traineru baino ez zeudenez Espainiako Txapelketa beharrean Espainiako Federazioaren Trofeoa jokatu zen. 2011ean ere berriz hiru traineru aurkeztu ziren. 2012tik aurrera ez zen estropadarik izan.
2019 urtean hiru traineru galiziarrek parte hartu zuten eta Espainiako txapelketa jokatu ahal izan zen berriro. Aurreneko aldiz eman zen Bandera. 2022an izan zuen bigarren ekitaldia, oraingoan lau trainerurekin, hiru galiziar eta asturiar bat.
Edizioa | Urtea | Lekua | Patroi irabazlea | |||
---|---|---|---|---|---|---|
I | 2010 | Pedreña | S.D. Rías Baixas | Bilbo Handiko Erramulariak | S.D.R. Astillero | Laura Hermo |
II | 2011 | Castro Urdiales | S.D. Rías Baixas | Getaria-Tolosa | San Juan | Laura Hermo |
2012- 2018 |
ez zen jokatu | |||||
III | 2019 | Moaña | Mecos-Coruxo | Riveira | Tirán | Laura Romero |
2020- 2021 |
ez zen jokatu | |||||
IV | 2022 | Castropol | Chapela | Cabo da Cruz | A Cabana-Mugardos | Olalla Martínez |
Ikus, gaineraAldatu
Kanpo estekakAldatu
- (Gaztelaniaz) Espainiako Federakuntzaren webgunea
Espainiako Traineru Txapelketak | ||
---|---|---|
1944 • 1945 • 1946 • 1947 • 1948 • 1949 • 1951 • 1952 • 1955 • 1957 • 1958 • 1959 • 1960 • 1961 • 1962 • 1963 • 1964 • 1965 • 1966 • 1967 • 1968 • 1969 • 1970 • 1971 • 1972 • 1973 • 1974 • 1975 • 1976 • 1977 • 1978 • 1979 • 1980 • 1981 • 1982 • 1983 • 1984 • 1985 • 1986 • 1987 • 1988 • 1989 • 1990 • 1991 • 1992 • 1993 • 1994 • 1995 • 1996 • 1997 • 1998 • 1999 • 2000 • 2001 • 2002 • 2003 • 2004 • 2005 • 2006 • 2007 • 2008 • 2009 • 2010 • 2011 • 2012 • 2013 • 2014 • 2015 • 2016 • 2017 • 2018 • 2019 • 2020 • 2021 • 2022 |