Sociedad Deportiva de Remo Pedreña
Sociedad Deportiva de Remo Pedreña (euskaraz: Pedreña Arraun Kirol Elkartea) Marina de Cudeyoko (Kantabria, Espainia) Pedreña auzoko arraun taldea da.
Sociedad Deportiva de Remo Pedreña | |
---|---|
Sorrera | 1895 |
Herria | ![]() |
Lehendakaria | ![]() |
Entrenatzailea | ![]() |
Patroia(k) | ![]() |
Kolorea(k) | zuria |
Trainerua | La Pedreñera |
Palmaresa | 4 Kontxako Bandera 0 TKE Liga 1 KAE Liga 8 Espainiako Txapelketa 18 Kantabriako Txapelketa |
2023: Kontxa | ez |
2023 | 8.a (KAE 1 Liga) |
Webgunea | www.sdrpedrena.com |
Koloreak aldatu
Pedreñaren kolore klasikoak elastiko zuria eta traineru beltza izan dira. 2018an La Pedreñera traineru zuria estrenatu zuten eta elastiko beltza jantzi zuten, baina hurrengo urtean kolore klasikoak berreskuratu zituzten. 2021. denboraldian berriz uretaratu du La Pedreñera zuria.
Historia aldatu
1895ean sortua, tosta finkoan, mota guztietako kategorian hartu du parte: bateletan, trainerillatan eta trainerutan eta baita tosta mugikorrean ere. Bere palmaresean 4 Kontxako Bandera eta 8 Espainiako Traineruen Txapelketa ditu.
Lehenengo urteak aldatu
Pedreñako ontzi baten lehenengo agerraldia 1895ekoa da. Salustino Higuerak bazuen Laurak Bat izeneko trainerua. Honek Jose Ansorena mutrikuarra ekarri zuen patroi lanetarako eta 1900 artean hainbat garaipen lortu zituen. Santanderko estropadak jokatu zituen XX mendearen hasieran eta 1919 eta 1920an garaipen handiak lortu zituen. 1932 eta 1933an ere txapeldun atera zen. Santander inguruko koadrillek hartzen zuten parte estropada haietan.
40. hamarkada aldatu
Pedreñaren lehenengo "urrezko aroa" izan zen. Garai hartan Pepe Bedia "Joselón" patroi zuela, Castilla traineruak Kontxako bandera hiru aldiz irabaztea lortu zuen. Castilla trainerua Ginean egin zuten eta oso arina zen, 165 kg baino ez zituen pisatzen, garai hartakoen erdia. Bilbo aldean eta Santander aldean ere bandera ugari jaso zituen. Emaitza onek puzturik Espainiako txapelketan antolatzea bultzatu zuen, bai eta irabazi ere. Garai hartan etsai nagusi Hondarribia, Orio eta Kaiku izan zituen. 1949an ia dena irabazi ondoren arraun egiteari utzi zion taldeak.
60. hamarkada aldatu
Bigarren urrezko aroa Hondarribiaren berpiztearekin batera iritsi zitzaion Pedreñari 60. hamarkadaren bukaeran. Urte haietan Pedreñak Espainiako txapelketa ia guztiak irabazi zituen, Hondarribia Kontxan nagusitu zen bitartean. Bien arteko desafioak ere famatuak izan ziren, Santoñan adibidez 30.000 ikusle elkartu ziren1968ko abuztuaren 18an.
Azken garaipen sonatua 1976an izan zuen, pronostikoak hautsiz Kontxako bandera irabazi zuenean.
Azken urteak aldatu
2005ean Kontxa irabaztear egon zen, denborale izugarriak bigarren txandako traineruak nabarmen kaltetu zituenean, baina Orio abordatu izanagatik kanporatua izan zen.
Bestalde, TKE Liga martxan jarri denetik Pedreña beti goren mailan ibili da, zorte handirik izan ez duen arren. Azken urteetan diru sarrerak gutxitu eta maila apalagoa eman du, 2012 eta 2013 urteetan 10. postuan gelditu da. 2014an diru arazo latzen ondorioz ezin izan zuen kalitatezko tripulazioa osatu eta 19 punturekin azkena gelditu zenez maila galdu zuen. 2015 urtean KAE Ligan bandera bat irabaztea lortu zuen baina sailkapen orokorrean zazpigarren postuarekin konformatu behar izan zuen. Hurrengo urteetan bigarren txandan aritzea egokitu zaio.
2020. urtean Joseba Fernandez entrenatzailea fitxatu zuen eta denboraldia txukun hasi zuen, Kantabriarren artean jokaturiko estropada guztiak irabaziz (tartean Kantabriako txapelketa). KAE Liga bera ere nagusitasun osoz irabazi zuen, tartean zortzi estropada, baina play-offetan ez zuen igotzerik lortu. 2021. denboraldirako Juan Mari Lujanbio patroia fitxatu zuen. Kantabriako estropadetan nagusi izan zen. Hurrengo urteetan KAE Ligako txanda nagusian ibili da, play-offak berriz jokatu ere bai, baina ez du lortu mailaz igotzerik.
Patroi famatuak aldatu
- José Ansorena (XIX mende bukaeran): Santanderko estropada zaharrak
- "Ti Fredo" (1919-1922): Santanderko estropada zaharrak
- José Bedia "Joselón" (1943-1965): 3 Kontxa eta Espainiako 4 Txapelketa.
- Rubén Laso "Michelena" (1967-1980): Kontxa 1 eta Espainiako 2 Txapelketa.
- Borja Gómez (2004-2016)
Traineruen izenak aldatu
- Laurak bat: 1895
- Baceta: 1911 (emakumezkoak)
- Santos Mártires: 1919
- Diez Hermanos: 1920
- María de los Ángeles: 1922 (emakumezkoak)
- Elcano: 1933
- Pasayako: 1933
- Cantabria: 1943
- Castilla: 1944-1949, 1965-1966
- La Montañesa: 1967-1968
- Pedreña: 1976
- Sardinero: 1985
- Marina Pedreña: 1997
- San Pedro: 1998
- Marina de Cudeyo: 2003-2005, 2008-2010
- María: 2006-2007
- Seve Ballesteros: 2010-2013
- Cantabria: 2013
- La Pedreñera: 2017-egun
Palmaresa aldatu
Kontxako Bandera aldatu
- Txapelduna (4): 1945, 1946, 1949 eta 1976.
- Bigarrena (2): 1943 eta 1948.
- Hirugarrena (2): 2006 eta 2011.
- Sailkapen estropadako irabazlea (0)
- Sailkatua (9): 1976, 1979, 1985, 2005, 2006, 2007, 2009, 2010 eta 2011.
TKE Liga aldatu
- Txapelduna (0)
- Bigarrena (0)
- Laugarrena 2005 eta 2006an.
- Irabazitako estropadak (2021 barne): 3
- Parte hartzeak (12): 2003, 2004, 2005, 2006, 2007, 2008, 2009, 2010, 2011, 2012, 2013, 2014
- KAE Liga (1): 2020.
- Euskal Liga (0): Bederatzigarren 2002an.
Espainiako Traineru Txapelketa aldatu
- Txapelduna (8): 1944, 1947, 1948, 1965, 1966, 1967, 1968 eta 1970.
- Bigarrena (3): 1946, 2003 eta 2009.
Kantabriako Traineru Txapelketa aldatu
- Txapelduna (18): 1942, 1943, 1945, 1946, 1947, 1948, 1949, 1950, 1964, 1965, 1966, 1969, 1979, 1985, 2007, 2020, 2021 eta 2022.
- Kantabriako distantzia luzeko traineru txapelketa (2): 2021, 2022.
Estropada zaharrak aldatu
- Santanderko estropada zaharrak (5): 1919, 1920, 1932, 1933 eta 1940.
- Bilboko estropada zaharrak (6): 1944, 1945, 1946, 1947, 1947 eta 1949.
- Kantauriko Txapelketa (1): 1949.
Aro modernoko estropadak aldatu
Handiak | Nerbioiko Sari Handia (1): 1966. El Corte Ingles Bandera (1): 1973. Generalisimoaren Kopa (A Coruña) (5): 1964, 1965, 1967, 1969, 1970. |
Etxekoak | Marina de Cudeyoko Bandera (5): 1972, 1985, 2002, 2020, 2022. S.D.R. Pedreña Bandera (2): 2001, 2002. |
Kantabrian | Laredon estropada (1): 1966. Santoñako estropada (1): 1970. Memorial Miguel Laredo (1): 1972. Castro Urdialesko Bandera (2): 1976, 2022. Errege Kopa (Santanderko Banderan) (1): 1976. Sotileza Bandera (9): 1979, 1983, 1985, 1997, 2007, 2010, 2015, 2020, 2021, 2022. Bansander Bandera (7): 1985, 2007, 2008, 2015, 2020, 2021, 2022. San Vicente de la Barquerako Bandera (2): 1983, 2014. Suancesko Bandera (2): 1997, 2000. Astilleroko Bandera (1): 1997. Pontejosko Bandera (2): 1997, 1998. Santoñako Bandera (2): 1997, 2002. Carasako Bandera (1): 1998. S.D.R. Castro Urdialesen Bandera (1): 2007. Caja de Cantabria Bandera (3): 2007, 2010, 2012. Corte Inglés Bandera (11): 2006, 2007, 2010, 2011, 2012, 2015, 2017, 2020, 2021, 2022, 2023. Santoñako jeitsiera (3): 2009, 2010, 2011. Flaviobriga Bandera (1): 2009. San Jose traineruen igoera (Astillero) (1): 2010. Colindresko jeitsiera (2): 2012, 2017. Santanderko Bandera (4): 2015, 2020, 2021, 2022. Comercio Castro Urdiales (1): 2020. Camargoko Bandera (1): 2022. |
Bizkaian | Plentziako Bandera (1): 1998. Iberiaren Bandera (1): 2002. Getxoko Bandera (1): 2006. Algortako Portuzarra Ikurrina (1): 2020. Sestaoko Bandera (1): 2021. |
Gipuzkoan | Hernaniko Bandera (2): 2001, 2002. Pasaiako Bandera (1): 2002. Irun Hiriko Bandera (1): 2002. Ékolo Bandera (1): 2020. Zumaiako Ikurrina (1): 2020. Adegi Bandera (1): 2020 Getariako Bandera (1): 2020. Orio Kanpina (KAE) (1): 2021. Hondarribiko bandera (KAE) (1): 2022. |
Galizan | Conde de Fenosa Bandera (2): 1979, 1981. Afamo Bandera (Moaña) (1): 2010. |
Besterik | Kantauriko Arraun Jokoak (1): 1967. Errioxako Bandera (2): 2003, 2006. |
Trainerillak aldatu
- Espainiako Trainerilla Txapelketa (0): bigarren 2010 eta 2011n.
Azken denboraldiak aldatu
Urtea | Liga | Kontxa |
---|---|---|
2003 | TKE Liga, 9.a | - |
2004 | TKE Liga, 8.a | - |
2005 | TKE Liga, 4.a | deskalifikatua (1.a)* |
2006 | TKE Liga, 4.a | 3.a |
2007 | TKE Liga, 6.a | 5.a |
2008 | TKE Liga, 6.a | - |
2009 | TKE Liga, 5.a | 4.a |
2010 | TKE Liga, 5.a | 7.a |
2011 | TKE Liga, 6.a | 3.a |
2012 | TKE Liga, 10.a | - |
2013 | TKE Liga, 10.a | - |
2014 | TKE Liga, 12.a | - |
2015 | KAE 1 Liga, 7.a | - |
2016 | KAE 1 Liga, 5.a | - |
2017 | KAE 1 Liga, 8.a | - |
2018 | KAE 1 Liga, 6.a | - |
2019 | KAE 1 Liga, 6.a | - |
2020 | KAE 1 Liga, 1.a | - |
2021 | KAE 1 Liga, 3.a | - |
2022 | KAE 1 Liga, 2.a | - |
2023 | KAE 1 Liga, 8.a | - |
Emakumezkoen trainerua aldatu
Sociedad Deportiva de Remo Pedreña | |
---|---|
Entrenatzailea | ? |
Patroia(k) | ? |
Kolorea(k) | zuria |
Trainerua | beltza |
Palmaresa | 0 Kontxako Bandera 0 Euskotren Liga 0 Espainiako Txapelketa |
2023: Kontxa | ez |
2022: Liga | ez |
2021eko otsailean jokatu zuen estropada aurrenekoz. Camargon izan zen eta garaipena lortu zuen Castroren aurkako lehian.
- Descenso Traineras de Bahía-Camargo (2): 2021 (2).
- Sotileza Bandera (1): 2021.
Antolaturiko estropadak aldatu
Pedreñak Marina de Cudeyoko Bandera antolatzen du urtero.
Kanpo estekak aldatu
- (Gaztelaniaz) Webgune ofiziala