2017ko Espainiako Traineru Txapelketa

2017ko Espainiako Traineru Txapelketa (txapelketaren 70. ekitaldia) urte honetako abuztuaren 5 eta 6an jokatu zen Castro Urdialesen, eta Bermeok bere laugarren garaipena lortu zuen.

Historia aldatu

Aurreko urteetan bezala arazo handiak izan ziren Espainiako Txapelketa jokatzeko. Alde batetik jokalekua ez zen erabaki azken asterarte eta bestetaik saririk ez izateak talde asko atzera bota zituen. Emakumezkoen txapelketarik ez zen izan eta gizonezkoetan bost taldek hartu zuten parte. Galiziarren ezezkoa dirulaguntzarik ez izatearen erruz iritsi zen eta Astillerok uko egin zion parte hartzeari TKE Ligako azken sailkatuaizanik liga prestatzea nahiago izan zuelako.

Larunbatean sailkapen estropada jokatu zen eta Kaiku izan zen finalerako sailkatu ez zen taldea. Igandean Bermeo, Hondarribia, Orio eta Zierbenak finala jokatu zuten eta bermeotarrek nagusitasun handiz lortu zuten garaipena.

Parte-hartzaileak aldatu

Talde parte-hartzaileak
Taldeak Traineruak Patroiak
  Hondarribia AE
  Kaiku AKE
  Orio AE
  Urdaibai AE (Bermeo)
  Zierbena AE
Ama Guadalupekoa
Bizkaitarra
San Nikolas
Bou Bizkaia
Zierbena
Joseba Amunarriz
Iker Gimeno
Gorka Aranberri
Vicente Carpintero
Borja Gómez

Sailkapen estropadak aldatu

Erjojupekoan jokatu zen sailkapen estrpada eta Kaiku kanpoan gelditu zen.

1. txanda Denbora
1 Bermeo 19:52:62
2 Hondarribia 20:02:19
3 Zierbena 20:06:44
4 Orio 20:16:11
5 Kaiku 20:22:19

Emaitzak aldatu

Behin betiko denborak
Postua Elkartea 1. Eguna Diferentzia
1 Bermeo 19:46:42
-
2 Hondarribia 20:00:80 0:14:38
3 Orio 20:14:89 0:28:47
4 Zierbena 20:15:10 0:28:78

Tripulazio irabazlea aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu