1971ko Espainiako Traineru Txapelketa

1971ko Espainiako Traineru Txapelketa (txapelketaren 24. ekitaldia) urte honetako irailaren 18 eta 19an jokatu zen Portugaleten, eta Oriok bere seigarren txapelketa irabazi zuen.

Historia aldatu

Nerbioiko Sari Handiaren jardunaldi biak erabili ziren txapelketa jokatzeko, larunbatekoa sailkapen estropada gisa eta igandekoa Espainiako txapelketa izan zen, Nerbioiko Sari Handiaren bandera aldiz bi jardunaldietako denborak batuz lortzen zen.

Larunbatean Astillero nagusitu zitzaion Oriori 9 segunduren aldeaz. Ohorezko txandarako sailkatu ziren beste bi taldeak Lasarte eta Kaiku izan ziren. Igandean Oriok sei segundutako aldea atera zion Astillerori. Horrela beraz Orio izan zen Espainiako txapelduna eta Astillero Nerbioiko Sari Handiaren bandera eraman zuena.

Igandeko estropadan Espainiako txapelketarekin batera "Trofeo Conmemoración de la Marina" garaikurra jaso zuen Oriok.

Parte-hartzaileak aldatu

Talde parte-hartzaileak
Taldeak Traineruak Patroiak
  SDR Astillero
  CM Castropol
  Educación y Descanso Jubias
  Kaiku AKE
  SDC Lasarte-Michelin
  Orio AE
  SDR Pedreña
  Zierbena AE
?
?
?
?
?
?
?
?
Jose Angel Lujanbio
?
?
Ramón Arreseigor
Antonio Oliden
Juan Lizarralde "Altxerri"
Rubén Laso
Félix Brazaola

Emaitzak aldatu

Behin betiko denborak
Postua Elkartea 1. Eguna Diferentzia
1 Orio 20:42:3/5
-
2 Astillero 20:48:3/5 0:06:0/5
3 Lasarte-Michelin 20:53:2/5 0:10:4/5
4 Kaiku 21:35:2/5 0:52:4/5
5 Zierbena 21:35:2/5 0:52:4/5
6 Pedreña 21:47:4/5 1:05:1/5
7 Castropol 22:33:2/5 1:50:4/5
6 Jubias 23:22:2/5 2:39:4/5

Tripulazio irabazlea aldatu

  • Orio Arraunketa Elkartea
    • Patroia: Juan Lizarralde "Altxerri"
    • Arraunlariak: Nikasio Uranga, Agustin Irastorza, Jose Luis Korta, Jesus Mari Perona, Juan Atxaga, Juan Angel Lekuona, Jose Zumeta "Salmasti", Jose Mari Gozategi, Jose Migel Bereziartua, Jose Ramon Lizarralde, Jesus Mari Agote, Jose Inazio Perona eta Patxi Sarasua.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu