José Bedia

arraunlari espainiarra

José Bedia Sierra "Joselón" edo Pepe Bedia (Santander, 1890Pedreña, 1973ko azaroak 29) historiako patroi handienetakoa izan zen. Pedreñaren trainerua gidatuz Kontxako 3 Bandera eta Espainiako 4 Txapelketa irabazi zituen, azkenengoa 75 urte zituela.

José Bedia
Bizitza
JaiotzaPedreña, 1890
Herrialdea Espainia
HeriotzaPedreña1973ko azaroaren 29a (82/83 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakarraunlaria

Kirol ibilbidea

aldatu

Santanderko badiako arrantzalea zen José Bedia eta lehenengo garaipenak arraunlari gisa lortu zituen Santanderko estropadetan 1919 eta 1920an. 1933an patroi ezarri zuten eta berriz ere Santanderren garaile izan zen.

40. hamarkada

aldatu

1943an tripulazio indartsua osatu zuten eta Orio eta Santurtzirekin Kantauriko Traineru Txapelketa jokatu zuten. Bigarren postuan gelditu ziren. Baina Pedreñaren urrezko aroa hasi berria zen eta Ginean egindako Castilla traineruak 1944ean arraun mundua irauli zuen. 165 kilogramotako pisua zuen, garai hartako traineruen erdia. Esaten denez, Santanderren biltzen zen aristokrazia espainiarrak dirua ezarri zuten trainerua erosi eta arraunlariei soldatak emateko, euskaldunak garaitu zitzaten. Urte hartan jokatu zen aurreneko Espainiako txapelketa eta Pedreñak irabazi zuen, baina Kontxan bigarren egin zuen Orioren atzetik. 1945 urtean berriz bandera guztiak eskuratu zituzten, salbuespen bakarra Espainiako txapelketa izan zen, Donostin jokaturikoa, itsaso txarrarengatik Pedreñak ez ateratzea erabaki baitzuen.

Hurrengo urteetan Kaiku eta Hondarribiarekin izan zituen lehiarik gogorrenak, sestaotarrei irabazi egiten zien baina Hondarribiarekin Donostiako estropadetan itsasoa gaiztotzen zenean lanak izaten zituen eta gipuzkoarrek eraman zituzten 1947 eta 1948ko Banderak. 1949an azken denboraldi bikaina egin zuen Pedreñak, Espainiako txapelketa ezik (Zierbenak irabazi zuen) jokaturiko beste estropada guztietan garaipena lortu zuen. 1950ean Santanderko estropadan bakarrik egin zuen arraun eta bigarren gelditu zen Donostiako Esperantzaren atzetik. Hala ere kantabriarren artean lehenengoa izan zenez probintziako txapelduna izendatu zuten. 1951an dirurik ez zegoenez trainerurik ezin izan zuten atera.

60. hamarkada

aldatu

Hamabost urte uretan izan gabe egon ondoren 1964ean berriz trainerua ateratzea erabaki zuten. José Bediari eskatu zioten patroi izateko eta ordurako 74 urte bazituen ere, eskaintza onartu eta Kantabriako txapelketa irabazi zuen Peñacastillo eta Santoñaren aurretik. Txapelketa berezia izan zen hiru estropada jokatu baitziren, eta hiruretan José Bediaren trainerua nagusitu zen. Ondoren A Coruñara joan ziren Generalisimoaren Kopa jokatzera eta hau ere irabazi egin zuten. José Bediaren azken denboraldia 1965ekoa izan zen. Txapelketa probintziala irabazi ondoren Coruñan berriz ere garaipena lortu zuten. Urte hartan Coruñako estropadak Espainiako txapelketarako ere balio zuen eta beraz bandera biak eskuratu zituen Pedreñak.

Pedreña ez zen Kontxan izan eta Hondarribia Coruñan ere ez. Orduan irailaren 26an Kantauriko Desafioa izenaz ezagutzen dena jokatu zen bien artean. Jende ugari bildu zen Donostiako bazterretan eta Jose Angel Lujanbiok gidatzen zuen traineruak irabazi zuen estropada.

Heriotza

aldatu

Azken 10 urteak Pedreña eta Santander lotzen dituzten txalupak gidatzen pasa zituen eta gaixotasun luze baten ondoren hil zen. Azken urteetan bisita asko izan zituen eta berak bereziki gogoratzen zuen Jose Angel Lujanbio joan zitzaionekoa[1]. 1973ko azaroaren 29an hil zen eta hurrengo egunetan hainbat omenaldi egin zitzaizkion Kantabrian eta baita Bizkaia eta Gipuzkoan ere.

Palmaresa

aldatu

Ikus, gainera

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. .