Hernani Arraun Elkartea
Hernaniko Arraun Elkartea Hernaniko (Gipuzkoa) arraun taldea da, kostaldeko herria ez den arren, traineru, trainerilla eta bateletan lehiatzen dena. Gizonezkoen trainerua uretaratu izan du hainbat urtez, baina une honetan ez dauka. 2015ean, lehen aldiz, emakumeen trainerua uretaratu zuen, eta urtero lehiatu da ordutik gaur egun arte.
Hernaniko Arraun Elkartea | |
---|---|
Sorrera | 1965 |
Herria | ![]() |
Lehendakaria | ![]() |
Entrenatzailea | Emakumeen trainerua: Xabier Zabala. Harrobia: Aitor Urkia, Markel Urdangarin, Ainhitze Kalonje, Mikel Lersundi. |
Patroia(k) | Emakumeen trainerua:
Intza Larburu, Olaia Barriuso |
Kolorea(k) | berdea, gorria eta zuria |
Trainerua | Maialen eta Txirrita |
2022: Liga | ez |
Webgunea | hernaniarrauna.com |
UniformeaAldatu
Elastikoa berdea, zuria eta gorria da, eta trainerua berdea. Hainbat izen izan ditu traineruak; Elorrabi, Zikuñagako Ama, Txirrita… Gaur egun, emakumeen traineruak 'Maialen' izena du, Hernaniko Maialen Lujanbio bertsolariaren omenez.
HistoriaAldatu
Hiru garai oso desberdin izan ditu Hernaniko Arraun Elkarteak.
70eko hamarkadaAldatu
Klubeko gizonen traineruak Hondarribian egin zuen debuta, 1971n, "Memorial Sagarzazu" Banderan eta bost trainerutatik bosgarrena gelditu zen. Hala ere, urte hartan bertan Kontxako Banderan hartu zuen parte eta zazpigarren egin zuen. 1972an atera gabe geratu zen kluba, eta 1973an postu bera errepikatu zuen Kontxan. 1974an denboraldi bikaina osatu zuen: Kontxan laugarren, Gipuzkoako Txapelketan bigarren eta Espainiako Txapelketara sailkatuz.
Hurrengo denboraldia bikaina izan zen, 1977an hiru bandera lortu baitzituen: Castro Urdialesko "Portus Amanus", Pedreñako Marina de Cudeyo eta Astilleroko bandera. Honetaz gain estropada garrantzitsuetan postu onak lortu zituen: Gipuzkoako Txapelketan eta Zarautzen bigarren, eta Espainiako Txapelketan hirugarren. 1978an sartu zen azkenengoz Kontxan. 1981, 1982 eta 1983an ere aritu zen arraunean baina ez zuen emaitza aipagarririk lortu.
90eko hamarkadaAldatu
Bederatzi urtetan trainerurik atera gabe egon ondoren 1992an itzuli zen arraun denboraldira. Lehenengo banderak 1994ean lortu zituen, B Ligako hiru bandera (Koxtape, Angelu, Hondarribia), Euskal B Ligan bigarren egin zuen gainera. 1995ean arraunlari asko zituenez bi traineru atera zituen. 2002 arte urtero atera zuen trainerua eta B Ligatan aritu zen. Ordutik aurrera 2007an baino ez da aritu trainerutan eta orduan laugarrena izan zen KAE ligako bigarren mailan.
2008tik aurreraAldatu
Klubak 2008an filosofia aldaketa bat izan zuen, eta harrobia lantzeari ekin zion. Gaur egun, neska-mutil ugari dabiltza klubean arraunean; haur, kadete, jubenil eta senior mailatan, bateletan lehiatzen dute bereziki. Emakumeen trainerua ere izan du 2015etik 2019ra eta Kontxara ere sailkatu da.
Gizonen traineruaren palmaresaAldatu
Kontxako BanderaAldatu
- Laugarrena 1974an.
- Sailkapena (6): 1971, 1973, 1974, 1975, 1977, 1978
TKE LigaAldatu
- Euskal B Liga: Bigarren, 1994an.
Espainiako Traineru TxapelketaAldatu
- Hirugarrena (1): 1977an.
Gipuzkoako Traineru TxapelketaAldatu
- Bigarrena (2): 1974an eta 1977an.
Gainontzeko estropadakAldatu
- El Corte Ingles Bandera (0): laugarrena, 1977an.
- Zarauzko Ikurrina (0): bigarrena, 1977an.
- Portus Amanus Saria (1): 1977.
- Marina de Cudeyoko Bandera (1): 1977.
- Astilleroko Bandera (1); 1977.
- Koxtaperen Bandera (1): 1994.
- Angeluko Bandera (1): 1994.
- Hondarribiako Promozio Bandera (1): 1994.
- Pasaiako jaitsiera (1): 1995.
Trainerillak (Gizonak)Aldatu
- Gipuzkoako Trainerilla Txapelketa (1): 1975.
Azken denboraldiakAldatu
Urtea | Liga | Kontxa |
---|---|---|
1999 | Euskal B Liga, 12.a | - |
2000 | Euskal B Liga, 10.a | - |
2001 | Euskal Liga, 25.a | - |
2002 | Euskal Liga, 28.a | - |
2003- 2006 |
ez | - |
2007 | KAE 2 Liga, 4.a | - |
2008-tik | ez | - |
Emakumeen traineruaren palmaresaAldatu
Hernani Arraun Elkartea | |
---|---|
Entrenatzailea | Asier Ocon |
Patroia(k) | Amaia Apezetxea Naia Peñagarikano |
Kolorea(k) | berdea, zuria eta gorria |
Trainerua | Maialen |
Palmaresa | 0 Kontxako Bandera 0 Euskotren Liga 0 ETE Liga 0 Euskadiko Txapelketa 0 Gipuzkoako Txapelketa |
2022: Kontxa | ez |
2022: Liga | 7.a (ETE Liga) |
2023 | ETE Ligan |
2015ean trainerua uretaratu zuen eta Gipuzkoako Ligan aritu zen seigarren postuan amaituz. 2016an eta 2017an ere aritu zen, seigarren eta bosgarren postuak lortuta, hurrenez hurren. Kontxako Banderarako ere sailkatu zen aurreneko aldiz, 2016an. 2017an Bandera bat irabazi zuen, Errenterian. Euskotren Ligako traineruak falta ziren.
Kontxako BanderaAldatu
- Zortzigarrena (1): 2016.
- Seigarrena (1): 2017.
Gipuzkoako Traineru TxapelketaAldatu
- Laugarrena (1): 2017an.
- Zazpigarrena (1): 2018an.
LigakAldatu
- Emakumeen Gipuzkoako Traineru Liga: bosgarrena 2017an.
- ETE Liga: Seigarrena 2018an.
BanderakAldatu
- Maddalen Jaietako estropada (1): 2017.
- S.D.R. Castro Urdialesen Bandera (1): 2022.
LlaütakAldatu
- Espainiako Llaüt txapelketa (0): Brontzezko domina, 2017an.
IbilbideaAldatu
Urtea | Liga | Kontxa |
---|---|---|
2015 | Gipuzkoako Liga, 6.a | - |
2016 | Gipuzkoako Liga, 6.a | 8.a |
2017 | Gipuzkoako Liga, 5.a | 6.a |
2018 | ETE Liga, 6.a | - |
2019 | ETE Liga, 8.a | - |
2020- 2021 |
ez | |
2022 | ETE Liga, 7.a |