1998ko Espainiako Traineru Txapelketa

1998ko Espainiako Traineru Txapelketa (txapelketaren 51. ekitaldia) urte honetako abuztuaren 22 eta 23an jokatu zen Luancon (Asturiasen), eta Oriok bere hamalaugarren garaipena lortu zuen.

Historia

aldatu

1997ko txapelketan euskal ordezkaririk egon ez izanak 1998rako beraien parte hartzea zalantzan jarri zuen baina azkenean onartu zen Oriok eta Trintxerpe bertan aritzea. Oriok ez zuen arazorik izan ohorezko txandarako eta igandean ere alde handiarekin irabazi zuen txapelketa, Tiránena baino kale hobea tokatu zitzaion eta hortik 15 segundutako tartea. Bitxikeria gisa aipatu behar da estropadaren lehen 20 segundutan Oriok arrauna hautsi zuela eta irteera berriz eman behar izan zela.

Trintxerpe ez zen txanda nagusian sartu kaleen arteo diferentzia handien erruz baina igandean kontsolazio txanda erraz irabazi zuen, Orioren denbora hobetuz gainera. Dena dela bigarren txandakoek ez dute Espainiako txapelketa lortzeko aukerarik.

Parte-hartzaileak

aldatu
Talde parte-hartzaileak
Taldeak Traineruak Patroiak
  SDR Astillero
  CM Castropol
  Illunbe K.E. (Trintxerpe)
  CR Mecos (O Grove)
  Orio AE
  CR Perillo
  CR Santoña
  SD Tirán
San José
Ría del Eo
Azkuene
Mequiña
Kanpa
Santa Leocadia
Virgen del Puerto
Tirán
Jose Angel Lujanbio
Moisés Álvarez
Ramon Erostarbe
Fran González
Juan Mari Larrañaga "Txiki"
Iván Lema
Fernando Palacios
Raúl Rey "Ruli"

Sailkapen estropadak

aldatu

Txanda bakoitzeko irabazlea sailkatzen da eta hauekin batera gainontzekoen artean bi denbora onenak egin dituztenak.

1. txanda Denbora 2. txanda Denbora
1 Mecos 20:15:47 1 Orio 20:03:40
2 Perillo 20:15:72 2 Tirán 20:15:79
3 Trintxerpe 20:23:53 3 Castropol 20:54:58
4 Astillero 20:36:62 4 Santoña 21:01:39

Emaitzak

aldatu
Behin betiko denborak
Postua Elkartea 1. Eguna Diferentzia
1 Orio 20:36:75
-
2 Tirán 20:51:83 0:15:06
3 Perillo 20:56:46 0:19:71
4 Mecos 21:29:39 0:52:64
5 Trintxerpe 20:31:95 -0:04:80
6 Astillero 20:56:41 0:19:66
7 Castropol 21:15:84 0:39:09
8 Santoña 21:42:36 1:05:61

Tripulazio irabazlea

aldatu
  • Orio Arraunketa Elkartea
    • Entrenatzailea: Jose Luis Korta
    • Patroia: Juan Mari Larrañaga "Txiki"
    • Arraunlariak: Mikel Orbañanos, Asier Puertas, Xabier Urkizu, Migel Anjel Lizarralde, Migel Anjel Sarasua, Patxi Frances, Josean Olaskoaga "Aizperro", Jon Iriondo, Gorka Etxeberria, Luis Etxeberria, Ibon Urbieta, Iñigo Etxabe, Anjel Odriozola eta Iñigo Arruti.

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu