1985eko Espainiako Traineru Txapelketa

1985eko Espainiako Traineru Txapelketa (txapelketaren 38. ekitaldia) Moañan jokatu zen, eta Santurtzik bere laugarren garaipena lortu zuen.

Historia aldatu

Aurreko bi urteetan Zumaia Espainiako txapelduna izan zen batel, trainerilla eta traineruetan. 1985ean ere batel eta trainerillatan txapelduna izan zen baina traineruen txapelketan Santurtzi aurreratu zitzaion bost segunduko aldearekin eta hirugarrenez tripletea egitea eragotzi zion. Hauek izan ziren Galiziaraino joandako talde euskaldun bakarrak eta larunbatean biak sailkatu ziren ohorezko txandarako galiziarren arteko bi talde onenekin batera, Meira eta San Juan de Tirán. Igandean euskaldunen eta galiziarren arteko aldea nabarmen gelditu zen, dena dela emozio handiena hirugarren posturako lehian egon zen, Moañako bi traineruen artean segundu bakarreko tartea izan baitzen Meirakoen alde.

Parte-hartzaileak aldatu

Talde parte-hartzaileak
Taldeak Traineruak Patroiak
  Aita Mari AE (Zumaia)
  CR Cabo da Cruz
  CM Castropol
  Itsasoko Ama (Santurtzi)
  SD Remedios de Tirán
  SD Samertolameu (Meira)
  SD San Juan de Tirán
  CR Santoña
Telmo Deun
Cabo da Cruz
Castropol
Sotera
?
Meiramar
Anduriña
Virgen del Puerto
Klaudio Etxeberria "Gorria"
?
?
Jesus Fdez, Cirilo "Roke"
?
?
?
Fernando Palacios

Emaitzak aldatu

Behin betiko denborak
Postua Elkartea 1. Eguna Diferentzia
1 Santurtzi 21:17
-
2 Zumaia 21:22 0:05
3 Samertolameu 21:42 0:25
4 San Juan de Tirán 21:43 0:26
5 Santoña 22:02 0:45
6 Cabo da Cruz 22:16 0:59
7 Remedios de Tirán 22:20 1:03
8 Castropol 22:30 1:13

Tripulazio irabazlea aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu