Club de Remo Peñacastillo

Club de Remo Peñacastillo Santander hiriaren mendebaldean dagoen Peñacastillo herriko arraun elkartea da.

Club de Remo Peñacastillo
Sorrera ?
Herria Espainia Peñacastillo, Kantabria
Lehendakaria ?
Entrenatzailea ?
Patroia(k) Espainia Manuel Santamaría
Kolorea(k)           zuria eta gorria
Trainerua      Cabildo de Santander
Palmaresa 0 Kontxako Bandera
0 TKE Liga
0 Espainiako Txapelketa
0 Kantabriako Txapelketa
2024: Kontxa ez
2023: Liga ez

Uniformea

aldatu

Santanderko banderaren koloreak diren zuria eta gorria izan ziren.

Historia

aldatu

30. hamarkadan sorturiko kluba izan zen, batez ere 40. hamarkadan Pedreñaren ondoan oso maila onean ibili zena, bai Kantabriako estropadetan, nola Kontxako Banderan eta Espainiako Txapelketan ere. 70. hamarkadan desagertu zen. Traineruaren izena Cabildo de Santander izan zen eta patroirik handiena Manuel Santamaría.

Garaipen handiena 1935ean izan zuen Santanderko badian jokatu ziren estropadetan, bertan Pedreña, Promontorio eta Santoña gainditu zituelarik. 1942, 1943 eta 1945an hirugarrena izan zen Kantabriako txapelketatan eta 1946, 1947 eta 1948an bigarrena. Kontxako Banderan 1948an egin zuen debuta laugarrena izanik.

Urterik onena 1949a izan zuen izan ere Kontxan hirugarren eta Espainiako Traineru Txapelketan bigarren egitea lortu baitzuen, bai eta A Coruñan estropada bat irabaztea ere. Urte honetan Kantauriko Txapelketa ere jokatu zen bi kantabriar (Pedreña eta Peñacastillo), bizkaitar bat (Zierbena) eta gipuzkoar baten (Esperanza-Donostia) artean eta Pedreñaren atzetik Peñacastillo sailkatu zen bigarren. 1950 urtean espainiako txapelketan bigarren egin zuen berriz ere baina estropada anulatua izan zen hainbat akats izan zirelako.

1950 eta 1964 artean ez zen traineru kantabriarrik izan uretan. 1964ean ordea hiru traineru atera ziren Kantabriako txapelketa jokatzeko (Pedreña, Peñacastillo eta Santoña) eta Peñacastillok bigarren egin zuen. 1969 arte urtero atera zuen trainerua. Aipatzekoa da Astillerorekin 1966an izandako desafioak, Astilleron bertan jokaturiko bi estropadatan garaile atera zelarik.

Hutsune baten ondoren 1977an berriz Kantabriako txapelketan bakarrik parte hartu eta 1978an denboraldi osoa egin zuen (8 estropada, denak Kantabrian), emaitza aipagarririk lortu gabe. Bere azken denboraldia izan zen.

Palmaresa

aldatu
  • Txapelduna (0)
  • Bigarrena (0)
  • Hirugarrena (1): 1949.
  • Laugarrena (1): 1948.
  • Txapelduna (0)
  • Bigarrena (1): 1949.
  • Txapelduna (0)
  • Bigarrena (5): 1946, 1947, 1948, 1949 eta 1964.

Estropada zaharrak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu