Club de Remo Rianxo
Club de Remo Rianxo Rianxoko arraun kluba da, gaur egun Galiziako Traineruen Ligan ari dena.
Club de Remo Rianxo | |
---|---|
Sorrera | 1982 |
Herria | ![]() |
Lehendakaria | ![]() |
Entrenatzailea | ![]() |
Patroia(k) | ![]() ![]() |
Kolorea(k) | urdina eta horia |
Trainerua | Concello de Rianxo |
Palmaresa | 0 Kontxako Bandera 0 TKE Liga 0 Galiziako A Liga 1 Galiziako B Liga 0 Espainiako Txapelketa 0 Galiziako Txapelketa |
2022: Kontxa | ez |
2022: Liga | 6.a (Galiziako A Liga) |
2023 | Galiziako A Ligan |
Webgunea | clubderemorianxo |

HistoriaAldatu
70. hamarkadan izan zen Rianxoko trainerurik uretan. 1976an esate baterako bigarren postua lortu zuen Liceo Marítimo Rianxeiro izeneko taldeak Generalisimoaren Kopan. Gaur egungo elkartea 1982an eratu zen eta 1989rarte trainerua urtero atera zuen, postu on batzuk lortuaz, hala nola Conde de Fenosa Banderako laugarren postua eta Vigoko El Corte Inglés Banderako bosgarren postua.
Hiru urtean uretaratu gabe 1993an bigarren etapari eman zion hasiera eta 2000 eta 2003 artean bere ibildibeko emaitzarik onenak lortu zituen, besteak beste Galiziako Traineru Txapelketako bigarren postua (2002) eta hirugarrenak (2000 eta 2003). 2002an aipatu behar da arraunlari eskasia zela eta Amegroverekin batera atera zuela trainerua eta emaitza bikainak izan zituzten, izan ere Espainiako Txapelketan laugarren postua eskuratu baitzuten eta Kontxako Banderara sailkatzear ere izan ziren, 8. postuan gelditu baitziren sailkapen estropadan.
Azken urteetan ordea maila apalean ibili da, Galiziako B ligan. 2016an B liga irabazi zuen eta mailaz igo zen. 2017an maila mantentzea lortu du.
PalmaresaAldatu
Kontxako BanderaAldatu
- Sailkatua (0), 2002an 8.a sailkapen estropadan.
LigakAldatu
- Galiziako Traineruen Liga (0): bosgarrena 2008an.
Espainiako Traineru TxapelketaAldatu
- Txapelduna (0):
- Laugarrena (2): 2002 eta 2003.
Galiziako Traineru TxapelketaAldatu
- Txapelduna (0)
- Bigarrena (1): 2002.
- Hirugarrena (2): 2000 eta 2003.
Gainontzeko estropadakAldatu
- Generalisimoaren Kopa (Coruña) (0): bigarren 1976an.
- El Corte Inglés Bandera (Vigo) (0): hirugarrena 2008an.
- Conde de Fenosa Bandera (0): bigarrena 2003an.
- Coruñako Diputazioaren Bandera (1): 2002.
Azken denboraldiakAldatu
Urtea | Liga | Espainia |
---|---|---|
2002 | - | 4.a |
2003 | ? | 4.a |
2004 | Galiziako Liga, 6.a | |
2005 | Galiziako Liga, 11.a | |
2006 | - | |
2007 | - | |
2008 | Galiziako Liga, 5.a | |
2009 | Galiziako Liga, 14.a | |
2010 | Galiziako Liga, 16.a | |
2011 | Galiziako Liga, 12.a | |
2012 | Galiziako B maila, 8.a | |
2013 | Galiziako B maila, 8.a | |
2014 | Galiziako B maila, 5.a | |
2015 | Galiziako B maila, 4.a | |
2016 | Galiziako B maila, 1.a | |
2017 | Galiziako A Liga, 9.a | |
2018 | Galiziako A Liga, 6.a | |
2019 | Galiziako A Liga, 9.a | |
2020 | Galiziako A maila, 8.a | |
2021 | Galiziako A maila, 8.a | |
2022 | Galiziako A maila, 6.a |
Emakumezkoen traineruaAldatu
Club de Remo Rianxo | |
---|---|
Kolorea(k) | urdina eta horia |
Trainerua | Concello de Rianxo |
Palmaresa | 0 Kontxako Bandera 0 Euskotren Liga 0 Galiziako Liga |
2022: Kontxa | ez |
2022: Liga | 5.a (Galiziako Liga) |
2023 | Galiziako Ligan |
Rianxok 2020 denboraldian atera zuen aurrenekoz emakumezkoen trainerua. Ligako azkenengo estropadei uko egin zien eskualdean gertaturiko COVID-19 agerraldia zela eta.
Urtea | Liga | Txapelketa |
---|---|---|
2020 | Galiziako Liga, 6.a | |
2021 | Galiziako Liga, 6.a | |
2022 | Galiziako Liga, 5.a | 4.a |
Kanpo estekakAldatu
- (Galizieraz) Taldearen bloga
- (Galizieraz) Liga Galega de Trañeiras-en webguneko informazioa