Ireki menu nagusia

Sociedad Deportiva Tirán

Sociedad Deportiva Tiran» orritik birbideratua)

Sociedad Deportiva Tirán (euskaraz: Tirán Kirol Elkartea) Moañako Tirán auzoko (Pontevedra) arraun taldea da. TKE Ligan dabil. Tosta finkoan, mota guztietako kategorian hartzen du parte: bateletan, trainerilletan eta traineruetan.

Sociedad Deportiva Tirán
Sorrera 1993
Herria Galizia Moaña, Pontevedra
Lehendakaria Galizia Juan José Tenorio
Entrenatzailea Galizia Benjamín Vázquez Pena
Patroia(k) Galizia Carlos Ríos Dean
Galizia Pablo López Romero
Kolorea(k)           urdina eta zuria
Trainerua      Mar do Con
Palmaresa 0 Kontxako Bandera
0 TKE Liga
1 Galiziako Liga
4 Espainiako Txapelketa
10 Galiziako Txapelketa
2019: Kontxa ez
2019: Liga 2.a (Galiziako A Liga)
2020 Galiziako A Liga
Webgunea www.facebook.com
Tirán 2018ko Kontxako sailkapen estropadan.

UniformeaAldatu

Txuri-urdinak dira bere koloreak eta 2012 denboraldian Balea izan zen Tiranen traineruaren izena. Gaur egun Mar do Con trainerua erabiltzen dute.

HistoriaAldatu

Tirán auzoak ohitura zuen arraun munduan, izan ere 1961ean Espainiako Traineruen Txapelketa lortu zuen. 1979tik aurrera, arraunketak berpizkundea izan zuen Galizia aldean eta auzoan Club de Remo San Juan de Tirán eta Nosa Señora Dos Remedios de Tirán elkarteak sortu zituzten.

Elkarte biak Sociedad Deportiva Tiran elkartean batu ziren 1993an eta, 1996 eta 1997an, berriro Espainiako Traineruen Txapelketa lortu zuten eta 1996an Kontxako Banderan parte hartu eta bigarrenak izan ziren. Urte hauetan Galiziako ontzi handiena izan ziren, beren auzoko diren Meirakoei aurre hartuaz.

2003. urtean TKE ligaren sortzaileak izan ziren, baina bigarren denboraldian Ipar-mendebaldeko Traineruen Ligara jeitsi ziren jeitsiera faseko estropadan helmugako balizan gaizki sartzeagatik. Urte eskas batzuk pasa ondoren 2007. urtean Galiziarren liga irabazi eta berriz TKE ligara igotzea lortu zuten. Ordutik bertan ari dira, eta urtetik urtera sailkapenean gora egin dute. 2012 denboraldian bikain aritu ziren, ligan laugarren eta Kontxako banderan hirugarren egin baitzuten.

2013ko denboraldirako tripulazioaren erdia aldatu duteeta traineru irregularra izan da. Hala ere TKE Ligan bosgarren postua lortu dute eta honetaz gain bi bandera eskuratu dituzte. Denboraldia biribiltzeko hirugarren aldiz jarraian sailkatu dira Kontxako Banderarako. Aipatzekoa ere bada azken sei urtetan bost Galiziako txapelketa irabazi dituztela.

2015ean berriz itzuli ziren Kontxara eta 2016an errepikatu zuten, bietan zazpigarren postuarekin konformatu behar izan zuten. 2016an ordea arraunlari batek positibo eman zuen estropada ondorengo kontrolean eta urtebete beranduago deskalifikatua izan zen[1]. Ligan erdialdean dabil azken urteetan, 2015ean zazpigarren, 2016an seigarren eta 2017an berriz ere zazpigarren. 2017an berriz ere Kontxan aritu zen, hamalaugarren aldiz. 2018 denboraldian taldea eraberritu du baina Ligan azken postuan gelditu eta maila galdu zuen.

PalmaresaAldatu

Kontxako BanderaAldatu

  • Txapelduna (0)
  • Bigarrena (1): 1996.
  • Hirugarrena (2): 2000 eta 2012.
  • Sailkapen estropadako irabazlea (0)
  • Sailkatua (14): 1996, 1997, 1998, 2000, 2001, 2004, 2007, 2008, 2011, 2012, 2013, 2015, 2016 eta 2017.

TKE LigaAldatu

  • Txapelduna (0)
  • Bigarrena (0)
  • Hirugarrena (0)
  • Laugarrena (1): 2012
  • Irabazitako estropadak (2017 barne): 4
  • Parte hartu (12): 2003, 2004, 2008, 2009, 2010, 2011, 2012, 2013, 2014, 2015, 2016, 2017
  • Galiziako Traineruen Liga (1): 2007

Espainiako Traineru TxapelketaAldatu

  • Txapelduna (4): 1996 eta 1997. Aurrez 1960 (Educación y Descanso de Moaña) eta 1961 (Educ. y Desc. Tirán).
  • Bigarrena (4): 1998, 2000, 2001 eta 2010.

Galiziako Traineru TxapelketaAldatu

  • Txapelduna (10): 1989 (Remedios), 1995, 1996, 1997, 2009, 2010, 2011, 2012, 2013 eta 2017.
  • Hegoaldeko Galiziako Txapelketa (1979-1986) (1): 1983 (San Juan)

Galiziako Bandera handiakAldatu

TKE Ligako banderakAldatu

Galiziatik kanporako beste banderakAldatu

TrainerillakAldatu

BatelakAldatu

Azken denboraldiakAldatu

Urtea Liga Kontxa
2003 TKE Liga, 10.a -
2004 TKE Liga, 12.a 7.a
2005 Galiziako Liga, 4.a -
2006 Galiziako Liga, 5.a -
2007 Galiziako Liga, 1.a 7.a
2008 TKE Liga, 10.a 7.a
2009 TKE Liga, 9.a -
2010 TKE Liga, 7.a -
2011 TKE Liga, 5.a 7.a
2012 TKE Liga, 4.a 3.a
2013 TKE Liga, 5.a 6.a
2014 TKE Liga, 7.a -
2015 TKE Liga, 7.a 7.a
2016 TKE Liga, 6.a desk
2017 TKE Liga, 7.a 8.a
2018 TKE Liga, 12.a -
2019 Galiziako Liga, 2.a -

Emakumezkoen traineruaAldatu

Sociedad Deportiva Tirán
Entrenatzailea   Manole Sorin
Patroia(k)   Nerea Mouzo
Kolorea(k)           urdina eta zuria
Trainerua      Ruly
Palmaresa 0 Kontxako Bandera
0 Euskotren Liga
0 Galiziako Liga
2019: Kontxa ez
2019: Liga 4.a (Galiziako Liga)
2020 Galiziako Ligan

2014an trainerua osatzea lortu eta Galiziako Ligan hirugarren postuan gelditu zen. 2015ean ez zuen trainerurik atera.

2019an berriz osatu du trainerua eta Galiziako Ligan ari da. Espainiako Txapelketan ere hartu zuen parte eta hirugarrena izan zen.

DenboraldiakAldatu

Urtea Liga Txapelketa
2014 Galiziako Liga, 3.a -
2015-
2018
ez
2019 Galiziako Liga, 4.a 4.a

ErreferentziakAldatu

  1. (Gaztelaniaz) «Descalifican a Tirán de la Bandera de La Concha de 2016», Diario Vasco, 2017ko uztailaren 13an.

Kanpo loturakAldatu