Sociedad Deportiva de Remo Astillero

Sociedad Deportiva de Remo Astillero (euskaraz: Astillero Arraun Elkartea) El Astilleroko arraun elkartea da. Bere palmaresean 2 Kontxako Bandera, 8 Espainiako Txapelketa eta 2 TKE Liga ditu. Kantabriar taldeen artean garaipen gehien eskuratu dituen elkartea da.

Sociedad Deportiva de Remo Astillero
Sorrera 1966
Herria Espainia El Astillero, Kantabria
Lehendakaria Espainia Elisabet Carral
Entrenatzailea Errumania Vasile Matei
Patroia(k) Espainia Kewin Ruiz
Kolorea(k)      urdina
Trainerua      San José XV
Palmaresa 2 Kontxako Bandera
2 TKE Liga
1 KAE Liga
8 Espainiako Txapelketa
25 Kantabriako Txapelketa
2022: Kontxa ez
2022: Liga 6.a (KAE 2 Ligan)
2023 KAE 2 Ligan
Webgunea www.sdremoastillero.com
Donostia eta Astilleroko traineruak, Kontxako Banderan, 1976 inguruan

HistoriaAldatu

SorreraAldatu

1966an José del Castillok sortua, tosta finkoan, mota guztietako kategorian hartu du parte: bateletan, trainerillatan eta trainerutan eta baita tosta mugikorrean ere. Sortu eta berehala hasi zen emaitza onak izaten. 1967an Kantabriako bere lehen txapelketa irabazi zuen eta hurrengo urteetan Pedreñaren aurkari zuzena bihurtu zen. Garai hartan Orioren aurkako desafioak jokatu zituen, gipuzkoarren aurrean galtzea tokatu bazitzaion ere. 1970an Jose Angel Lujanbio patroia ekarri zuten eta honek indar berria eman zion taldeari. 1972ko denboraldia bikaina egin zuen, baina Kantabriako txapelketa irabazi ez izanak Kontxako Banderan parte hartzeko aukera kendu zion. Gainerako estropada guztiak irabazi zituen.

Urrezko aroaAldatu

2000 urtean Jose Manuel Francisco entrenatzaileak talde indartsua osatu zuen berriro eta Izortz Zabala bermeotarra patroi zuela TKE Ligan sartuz bi ekitaldi irabazi zituen, bai eta Kontxako bi Bandera ere. Honetaz gain zazpi Espainiako Txapelketa irabazi zituen 2000 eta 2008 artean, Kantauri itsasoko traineru indartsuenetakoa zela erakutsiz. Baina eskandalu handia ere sortu zen Astilleroren inguruan. Doping kontrol baten agertu ez izanak TKE Ligatik kanporatu eta bi urtez estropadarik ez jokatzera zigortu zuen taldea, txapelketak eta Kontxa bakarrik jokatu ahal izan zituelarik.

TKE Ligara itzuleraAldatu

2008an KAE Ligako bigarren mailan hasi eta urtez urte berriz TKE Ligara igotzea lortu zuen. Hurrengo urteetan erdiko txandan mantentzea izan zuen helburu nagusi. 2014ko kantabriar taldeen gainbeheraren erdian TKE Ligan mantentzeko ahaleginetan aritu zen eta mailari eustea lortu zuen bakarra izan zen, larri izan bazen ere. Hurrengo urteetan lasaiago aritu da Ligan eta Kontxan ere sartzear egon da 2015 eta 2016an zortzigarren egin baitzuen sailkapen estropadan, lehenengoan 22 ehunenekorengatik gelditu zen kanpoan. 2017an ordea urte txarra izan zuen eta TKE Ligan azken postuan gelditu ondoren maila galdu zuen. 2018an KAE Liga irabazi eta berriz ere TKE Ligara itzuli zen, urtebeterako ordea.

KAE Ligara itzuli zenean taldea eraberritu eta aurreneko urtean ozta ozta mantendu bazen ere 2021ean 12. egin eta maila galdu du.

PalmaresaAldatu

Kontxako BanderaAldatu

  • Txapelduna (2): 2003 eta 2004.
  • Bigarrena (2): 1968 eta 2006.
  • Hirugarrena (3): 1973, 1974 eta 2005.
  • Sailkapen estropadako irabazlea (3): 2002, 2003, 2011.
  • Sailkatua (14): 1973, 1974, 1976, 1978, 2000, 2002, 2003, 2004, 2005, 2006, 2008, 2010, 2011 eta 2012.

TKE LigaAldatu

  • Txapelduna (2): 2003 eta 2005
  • Bigarrena (1): 2004
  • Hirugarrena (0)
  • Irabazitako estropadak (2021 barne): 31
  • Parte hartzeak (12): 2003, 2004, 2005, 2010, 2011, 2012, 2013, 2014, 2015, 2016, 2017, 2019
  • KAE 1 Liga (2): 2009, 2018
  • KAE 2 Liga (1): 2008
  • Euskal Liga (0): Bigarren 2000an.

Espainiako Traineru TxapelketaAldatu

  • Txapelduna (8): 1972, 2000, 2002, 2003, 2004, 2005, 2006 eta 2008.
  • Bigarrena (4): 1968, 1969, 1971 eta 1999.

Kantabriako Traineru TxapelketaAldatu

Gainontzeko estropadakAldatu

Handiak Nerbioiko Sari Handia (3): 1971, 1972 eta 2003.
El Corte Ingles Bandera (1): 2005.
Generalisimoaren Kopa (A Coruña) (2): 1971 eta 1972.
Zarauzko Ikurrina (2): 1976 eta 2003.
Etxekoak Astilleroko Bandera (14): 1971, 1972, 1975, 1976, 1978, 1998, 1999, 2000, 2002, 2004, 2005, 2008, 2009, 2018.
San Jose traineruen igoera (Astillero) (1): 2011.
Astilleroko Jaitsiera (1): 2002.
Ferroatlántica Bandera (1): 2000.
Kantabrian Santanderko Bandera (6): 1970, 1971, 1972, 1998, 2008, 2018.
* Espainiako Printzearen Kopa (Santanderko Banderan): 1971, 1972.
Pedreñaren 50. urteurrena: 1970.
Marina de Cudeyoko Bandera (6): 1971, 1978, 1983, 1998, 2005, 2018.
Santoñako Bandera (5): 1971, 1972, 1975, 1976, 1998.
Finanzauto Saria (Santoña): 1973.
Castro Urdialesko Bandera (3): 1975, 2003, 2009.
Laredoko Bandera (1): 1976.
Sotileza Bandera (16): 1978, 1982, 1994, 2002, 2004, 2005, 2006, 2008, 2011, 2012, 2013, 2014, 2016, 2017, 2018, 2019.
Kantabriako Diputazioaren Bandera (1): 1998.
Santoñako Badia Bandera (1): 1999.
Bansander Bandera (13): 1999, 2001, 2003, 2004, 2005, 2006, 2010, 2013, 2014, 2016, 2017, 2018, 2019.
Metavi Saria: 2009.
Flaviobriga Bandera (3): 2000, 2002, 2003.
Hipercor Bandera (8): 2000, 2003, 2004, 2013, 2014, 2016, 2018, 2019.
S.D.R. Castro Urdialesen Bandera (1): 2000.
Pontejosko Bandera (1): 2000.
Caja de Cantabria Bandera (5): 2003, 2004, 2005, 2008, 2009.
Pedreñako Bandera (2): 2003, 2005.
ONO Bandera: 2003.
PRC Bandera: 2003.
Liébana Bandera (Laredo) (1): 2004.
La Maruca Bandera (1): 2008.
Ría del Asón Bandera (1): 2008.
Memorial Ibánez (Castro): 2009.
Camargoko Bandera (1): 2009.
Colindresko jeitsiera (3): 2011, 2013, 2014.
Kantabriako distantzia luzeko txapelketa (1): 2018 (*B taldea; La Planchada)
Gipuzkoan Beraun Sari Handia (1): 1972.
Jaizkibelgo kaltetuen omenezko Bandera: 1972.
Koxtaperen Bandera (1): 1998.
Oriako Traineru Jaitsiera (2): 2003, 2008.
Hondarribiko Bandera (2): 2002, 2005.
Telefonica Bandera (2): 2003, 2005.
Orioko Txanpa estropada (1): 2004.
Orioko Bandera (1): 2003.
Hondarribiko Traineru Jaitsiera (2): 2004, 2005.
Pasaiako Bandera (3): 2004, 2005, 2009.
Pasaiako Portu Berriaren Bandera (San Pedro) (1): 2005.
Orioko Bixigu-Estilora Bandera (3): 2008, 2008, 2009.
Trintxerpeko Bandera (1): 2008.
Hibaikaren Bandera (1): 2008.
Getariako Bandera (1): 2018.
Zarautz Arraun Elkartearen Ikurrina (1): 2018.
Bizkaian Ondarroako Bandera (2): 1999, 2009.
Getxoko Bandera (1): 2000.
Lekeitioko Bandera (4): 2003, 2004, 2005, 2009.
Bermeoko Bandera (2): 2004, 2005.
Plentziako Bandera (2): 2005, 2018.
Areetako Bandera (1): 2008.
Algortako Portuzarra Ikurrina (1): 2008.
Bilbo Hiriko Bandera (1): 2008.
Erandioko Bandera (1): 2008.
Santurtziko Bandera (1): 2009.
Elantxobeko Bandera (1): 2009.
Petronor Bandera (1): 2009.
Portugaleteko Bandera (2): 2009, 2018.
Ambilamp Bandera (1): 2010.
Lapurdin Donibane Lohitzuneko Bandera (1): 2008.
Asturiasen Gozón Udaleko Bandera (1): 2008.
Ford Autoviasa Bandera, Luanco (4): 2010, 2011, 2012, 2013.
Galizan Pereira-Tiran Bandera (2): 2003, 2004.
Boiroko Bandera (1): 2003.
O Groveko Bandera (1): 2003.
Vigoko Bandera (1): 2005.
Outón Fernandez Bandera (1): 2005.
Besterik Errioxako Bandera (5): 1999, 2000, 2004, 2005, 2009.

TrainerillakAldatu

BatelakAldatu

Azken denboraldiakAldatu

Urtea Liga Kontxa
2003 TKE Liga, 1.a Txapelduna
2004 TKE Liga, 2.a Txapelduna
2005 TKE Liga, 1.a 3.a
2006 - 2.a
2007 - -
2008 KAE 2 Liga, 1.a 4.a
2009 KAE 1 Liga, 1.a -
2010 TKE Liga, 6.a 5.a
2011 TKE Liga, 7.a deskalifikatua
2012 TKE Liga, 8.a 6.a
2013 TKE Liga, 9.a -
2014 TKE Liga, 11.a -
2015 TKE Liga, 9.a -
2016 TKE Liga, 7.a -
2017 TKE Liga, 12.a -
2018 KAE 1 Liga, 1.a -
2019 TKE Liga, 12.a -
2020 KAE 1 Liga, 10.a -
2021 KAE 1 Liga, 12.a -
2022 KAE 2 Liga, 6.a

Aulki mugikorraAldatu

Emakumezkoen traineruaAldatu

Sociedad Deportiva de Remo Astillero
Entrenatzailea ?
Patroia(k)   Maria Gil,
  Alba Rocillo
  Sara Vazquez
Kolorea(k)      urdina
Trainerua      San José XII
Palmaresa 0 Kontxako Bandera
0 Euskotren Liga
0 Espainiako Txapelketa
2022: Kontxa ez
2022: Liga ez

2008 eta 2009an Kontxako Banderan bigarren postuan gelditzea lortu zuen Maria Gil patroi zuela. Hau izan zen denboraldi bakoitzean jokaturiko estropada bakarra.

2010an Kantabriako selekzioa izenarekin Euskotren Ligan aritu zen eta laugarren egin zuen. Alba Rocillo izan zen patroia baina azken estropadan lesionatu egin zen. Kontxako banderarako sailkapen estropadan Sara Vazquez aritu zen eta taldea ez zen Banderarako sailkatu.

Ez du berriz trainerurik atera baina 2013an Santoñako traineruan aritu ziren hainbat arraunlari.

PalmaresaAldatu

Antolaturiko estropadakAldatu

Astillerok, 1971etik aurrera Astilleroko Bandera antolatzen du ibaian, gehienetan erlojuzkontra jokatzen dena. Denboraldi-aurreko estropada ere antolatzen du martxoa aldera, San Jose traineruen igoera (Astillero).


Kanpo estekakAldatu