Sociedad Deportiva Samertolameu
Sociedad Deportiva Samertolameu, Meira izenaz ezagunagoa, Galiziako Pontevedrako probintzian dagoen Moaña udalerriko arraun elkarte bat da, zehazki esateko Meira parrokiako arraun elkartea. Udalerri bereko Tirán parrokiako Sociedad Deportiva Tiranekin batera Pontevedrako garrantzitsuena.
Sociedad Deportiva Samertolameu | |
---|---|
Sorrera | 1979 |
Herria | ![]() |
Lehendakaria | ![]() |
Entrenatzailea | ![]() |
Patroia(k) | ![]() ![]() |
Kolorea(k) | zuria |
Trainerua | A Terca (oraingoa) Meiramar (historikoa) |
Palmaresa | 0 Kontxako Bandera 0 TKE Liga 10 Galiziako A Liga 1 Espainiako Txapelketa 9 Galiziako Txapelketa |
2022: Kontxa | ez |
2022: Liga | 1.a (Galiziako A Liga) |
2023 | TKE Ligan |
Webgunea | www.samertolameu.gal |
UniformeaAldatu
Elastiko zuri eta berdea du, eta Meiramar trainerua berdea da, 90. hamarkadan zuria bazen ere.
HistoriaAldatu
Arraunketaren hastapenakAldatu
Kluba sortu aurretik 60. hamarkadaren hasieran Meirako arraunlariek emaitza on batzuk izan zituzten. Espainiako txapeldun izan ziren 1960an (Educación y Descanso de Moaña) eta bigarren egin zuten 1961ean (Parameiras). Hauek Generalísimoaren Koparako baliagarriak ere baziren. 1963an berriz ere nagusitu ziren Generalísimoaren Kopan eta 1967 arte estropadako podiumean izan ziren urtero.
Galizian nagusi: 80 eta 90 hamarkadakAldatu
Samertolameu izeneko elkarteak 1979. urteko uztailaren 4an egin zuen debuta. Samertolameu izeneko traineru zahar bat hartu eta berehala bihurtu zen Galiziako kluben artean nagusi, 1979 eta 1986 urteen artean Pontevedrako txapelketa sei aldiz irabazita eta 1987.an Galiziako txapelketa bateratua sortu zenean 1994 arteko txapelketa guztiak irabaziz 1989koa ezik. 2003 eta 2007 urteetan ere Galiziako txapeldun izan zen.
1993. urtea ikaragarria izan zen Meiramar traineruko arraunlarientzat. Galizian jokaturiko estropada guztiak irabazi zituen, guztira 19 bandera eta hainbat titulu jasoz. 1994. urtean ere bikain ibili zen, Galiziako nagusitasunaz gain Espainiako Traineruen Txapelketan bigarren postua eta Kontxako Banderan hirugarrena lortu zituelarik. Urte hauetan goia zuen baina hurrengo urteetan Tirangoek aurrea hartu zioten, Meiraren indarra gutxituz joan zen heinean.
LigakAldatu
2003. urtean TKE liga sortu zenean Meirak uko egin zion parte hartzeari eta Ipar-mendebaldeko Traineruen Liga txapelketaren sorrera bultzatu zuen. Lehenengo lau denboraldietan txapelduna izan zen eta 2008. urtean TKE ligarako igoera fasea jokatzea erabaki zuen (honek galiziarren arteko liga galtzea ekarriko bazion ere). Azkenik lortu zuen mailaz igotzea baina urtebetez bakarrik egon zen TKE ligan.
2013an ordean taldea nabarmen indartu zuen Galiziako Liga irabazi eta berriz ere TKE Ligara itzultzeko asmo garbiarekin. Lehenengo helburua nahiko erraz bete zuen baina azken asteetan ez du esperotako maila eman eta play-offetan laugarren eginez ez zuen TKE ligara igotzerik izan. 2014an Galiziako Liga seigarren aldiz irabazi zuen eta play-offetan erraz gailenduz TKE Ligara itzuli zen. Hasiera hasieratik larri ibili zen, arraunlariak lortzeko arazoak izan baitzituen. Emaitza txarren ondorioz entrenatzailea ere uztailean bertan aldatu zuen baina ez zen gorakadarik ikusi eta Liga azken postuan amaiturik maila galdu zuen. 2017an eta 2018an Galiziako Traineruen Liga irabazi du berriz eta TKE Ligarako play-offak jokatu ditu, baina ez du igotzerik lortu. 2018an 44 ehunenekorengatik gelditu zen igoera lortu gabe. 2019an apalago ibili ondoren 2020an Galiziako ligan bigarren postua eskuratu zuen irabazle izan zen Tirán auzokoarekin puntutan eta estropada kopurutan berdinduta. Ligako azken estropada irabazi ez izanak utzi zuen saririk gabe. Hurrengo urtean bederatzigarren aldiz irabazi zuen Galiziako Liga eta play-offetan TKE Ligara igo zen hirugarren aldiz.
PalmaresaAldatu
Kontxako BanderaAldatu
- Txapelduna (0)
- Bigarrena (0)
- Hirugarrena (1): 1994.
- Sailkatua (1): 1994.
TKE LigaAldatu
- Txapelduna (0)
- Bigarrena (0)
- Hirugarrena (0)
- Hamaikagarrena 2009an.
- Parte hartzeak (2): 2009, 2015
- Galiziako Liga (10): 2003, 2004, 2005, 2006, 2013, 2014, 2017, 2018, 2021, 2022.
Espainiako Traineru TxapelketaAldatu
- Txapelduna (1): 1960 (Educación y Descanso de Moaña)
- Bigarrena (5): 1961, 1986, 1994, 2021, 2022.
Galiziako Traineru TxapelketaAldatu
- Txapelduna (9): 1987, 1988, 1990, 1991, 1992, 1993, 1994, 2003, 2007.
- Hegoaldeko Galiziako Txapelketa (1979-1986) (6): 1979, 1980, 1981, 1982, 1985, 1986.
Gainontzeko estropadakAldatu
- Generalisimoaren Kopa (A Coruña) (2): 1960 (Educación y Descanso de Moaña) eta 1963 (Educ. y Desc. Meira).
- El Corte Inglés Bandera (Vigo) (10): 1985, 1986, 1989, 1992, 1993, 1994, 1995, 2006, 2007, 2008.
- Conde de Fenosa Bandera (11): 1982, 1984, 1985, 1987, 1989, 1991, 1992, 1993, 1994, 2003, 2004
- Teresa Herrera Bandera (11): 1993, 1994, 2003, 2004, 2008, 2013, 2014, 2017, 2018, 2021, 2022.
- Asturiasko Printzearen Bandera (6): 1985, 1993, 1996, 2006, 2009, 2017.
TrainerillakAldatu
- Espainiako Txapelketa (2): 2001, 2013.
BatelakAldatu
- Espainiako Txapelketa (1): 2013
Azken denboraldiakAldatu
Urtea | Liga | Kontxa | Espainia |
---|---|---|---|
2003 | Galiziako Liga, 1.a | - | 3.a |
2004 | Galiziako Liga, 1.a | - | 6.a |
2005 | Galiziako Liga, 1.a | - | 5.a |
2006 | Galiziako Liga, 1.a | - | 3.a |
2007 | Galiziako Liga, 2.a | - | 8.a |
2008 | Galiziako Liga, 3.a | - | 7.a |
2009 | TKE Liga, 11.a | - | 7.a |
2010 | Galiziako Liga, 2.a | - | - |
2011 | Galiziako Liga, 4.a | - | - |
2012 | Galiziako A maila, 3.a | - | - |
2013 | Galiziako A maila, 1.a | - | 5.a |
2014 | Galiziako A maila, 1.a | - | - |
2015 | TKE Liga, 12.a | - | - |
2016 | Galiziako A maila, 2.a | - | - |
2017 | Galiziako A maila, 1.a | - | - |
2018 | Galiziako A maila, 1.a | - | - |
2019 | Galiziako A maila, 4.a | - | 6.a |
2020 | Galiziako A maila, 2.a | - | - |
2021 | Galiziako A maila, 1.a | - | 2.a |
2022 | Galiziako A maila, 1.a |
B traineruaAldatu
Sociedad Deportiva Samertolameu B | |
---|---|
Entrenatzailea | ? |
Patroia(k) | ? |
Kolorea(k) | zuria |
Trainerua | A Terca |
Palmaresa | 0 Galiziako B Liga |
2022: Liga | 2.a (Galiziako B Ligan) |
2021. urtean bigarren Samertolameuk trainerua osatu zuen eta Galiziako B Ligan hartu zuen parte. Bosgarren egin zuen 11 traineruen artean. Hurrengo urtean bigarren postuan gelditu zen. Talde nagusia TKE Ligara igo zenez B taldea A Ligara igo zen play-offak irabazi ostean.
Urtea | Liga |
---|---|
2021 | Galiziako B maila, 5.a |
2022 | Galiziako B maila, 2.a |
Emakumezkoen traineruaAldatu
2012 artean beste klub batzuekin batera S.D. Rias Baixas taldea osatu zuen.
SD Rias BaixasAldatu
Hauek dira lorturiko emaitza nagusiak:
- Kontxako Bandera (5): 2008, 2009, 2010, 2011, 2012.
- Euskotren Liga (2): 2009, 2010.
- Emakumezkoen Galiziako Traineru Liga (2): 2009, 2010.
- Espainiako Txapelketa (1): 2010
- Galiziako Txapelketa (1): 2010.
- Zarauzko Ikurrina (1): 2010.
SD Samertolameu da MeiraAldatu
Sociedad Deportiva Samertolameu | |
---|---|
Entrenatzailea | Jaun Carlos Maya Foro Abal |
Patroia(k) | María López |
Kolorea(k) | zuria eta berdea |
Trainerua | A Terca |
Palmaresa | 0 Kontxako Bandera 0 Euskotren Liga 1 Galiziako Liga 1 Galiziako Txapelketa |
2022: Kontxa | ez |
2022: Liga | ez |
2014an trainerua atera zuen Chapelarekin batera, baina Samertolameuren izenean eta Euskotren Ligan sartu zen. Laugarren egin zen. Galiziako Txapelketa irabazi zuen, baina bi traineru besterik aurkeztu ez zirenez Trofeo FEGAR izena izan zuen. Teresa Herrera Bandera ere irabazi zuen, emakumezkoen lehenengo ekitaldia, honetan ere bi traineru baino ez ziren lehiatu.
2020an lortu zuen berriz trainerua osatzea, baina arraunlari batek COVID-19 gaitzean positibo eman ondoren sei estropadatatik azkenengo hirurak ezin izan zituen jokatu.
- FEGAR Trofeoa (1): 2014.
- Galiziako Liga (1): 2014.
- Euskotren Liga (0): laugarren 2014an.
- Teresa Herrera Bandera (1): 2014.
DenboraldiakAldatu
Urtea | Liga | Kontxa | Galiziako txap. |
---|---|---|---|
2014 | Emakumezkoen Liga, 4.a | - | 1.a |
2015- 2019 |
ez | - | |
2020 | Galiziako Liga, 4.a | - | 3.a |
2021 | ez | - |
TrainerillakAldatu
- Espainiako Trainerilla Txapelketa (6): 2010, 2011, 2012, 2013, 2014, 2019
Kanpo estekakAldatu
- (Galizieraz) Web orri ofiziala
- (Gaztelaniaz) Web orri ofiziala