Marina de Cudeyo Trasmierako eskualdean dagoen kantabriar udalerria da. Santander hiriburutik 5 kilometrora dago, Santanderko badiatik hegoaldera. 2009ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera 5.252 biztanle zituen eta 27,1 km²-ko azalera du.

Marina de Cudeyo
municipality of Cantabria (en) Itzuli
Administrazioa
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Kantabria
AlkateaPedro
Izen ofizialaMarina de Cudeyo
Posta kodea39719
INEk ezarritako kodea39040
HerriburuaMarina de Cudeyo (en) Itzuli
Geografia
Koordenatuak43°25′14″N 3°45′15″W / 43.420555555556°N 3.7541666666667°W / 43.420555555556; -3.7541666666667
Map
Azalera28.37 km²
Altuera25 m
MugakideakMedio Cudeyo, Entrambasaguas, Ribamontán al Monte eta Ribamontán al Mar
Demografia
Biztanleria5.148 (2023)
−22 (2022)
alt_left 2.578 (%50,1) (%49,5) 2.547 alt_right
Dentsitatea181,46 bizt/km²
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC+01:00
MatrikulaS
marinadecudeyo.com

Geografia aldatu

Udalerriaren orografia ehun metrora heltzen ez diren mendixkaz eta paduraz beteriko kostaldez osatzen da. Antzina Marina de Cudeyoko azalera askoz txikiadoa zen, izan ere dike bitartez itsasoari hainbat lur kendu zitzaizkion, larre bihurtuz. Lursail gehiena bazka-landa da, abeltzaintzara zuzenduta, eta baso gutxi dago. Pontejos herriaren aurrean, badian, Pedrosako uhartea dago, non droga menpekotasunari aurre egiteko ospitalea kokatzen baiten.

Mugak aldatu

Iparraldean, Marina de Cudeyok Ribamontán al Mar eta Santanderko badiarekin egiten du muga; ekialdean, Ribamontán al Monte, Entrambasaguas eta Miera ibaiaren ahoarekin, Cubasko itsasadarra izenez ezaguna; hegoaldean, Medio Cudeyo eta Tijeroko itsasadarrarekin; eta mendebaldean El Astillero udalerriarekin, San Salvador itsasadarrak banatuta.

Herriak aldatu

Marina de Cudeyo udalerriak 5.254 biztanle ditu (2008) eta honako herri edo gune hauetan banatuta dago:

Demografia aldatu

Bilakaera demografikoa
1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1980 1990 2000 2009
2.435 2.947 3.383 3.939 4.295 4.589 4.946 4.747 4.563 4.576 4.765 5.252

Politika aldatu

Federico Aja Fernández (PP) da Marina de Cudeyoko alkatea 2011ko maiatzaren 22ko hauteskudeen ondoren. Hurrengo taulan 2011ko udal hauteskundeetan lortutako emaitzak azaltzen dira:[1]

2011ko maiatzaren 22ko udal hauteskundeak
Alderdia Boto kopurua % Zinegotziak
PP 1355 %40,29 6
PRC 1105 %32,86 5
PSOE 654 %19,45 2

Garraiobideak eta azpiegiturak aldatu

Errepideak aldatu

  • A-8 autobidea eta Marina de Cudeyo lotzen dute CA-141 eta CA-145 errepideek.

Trena aldatu

Renfe Feve ustiatzaileak eskualde barruko eta aldirikoen zerbitzua eskaintzen dio Marina de Cudeyori, Santander eta Lierganes lotzen dituen aldirikoen linean, eta Santander eta Bilbo lotzen dituen eskualdeko linearen barruan Orejoko geltokia dagoela.

Bestelakoak aldatu

Santanderko aireportua eta Santanderko portua minutu gutxira daude.

Bestalde, txalupa zerbitzua dago Santander, Pedreña eta Somo herrien artean, batipat udan.

Marina de Cudeyoko herritar ospetsuak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. El mundo. «Resultados electorales de Marina de Cudeyo» (Noiz kontsultatua: 2013-06-02).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau Kantabriako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.