Club do Mar Bueu
Club do Mar Bueu Galiziako Pontevedran dagoen Bueuko arraun taldea da. 2024an TKE Ligan aritzea lortu zuen[1]. Harrobian oinarritzen den arraun taldea da.[2]
Club do Mar Bueu | |
---|---|
Sorrera | 1982 |
Herria | Bueu, Pontevedra |
Lehendakaria | Manuel Juncal Gil |
Entrenatzailea | José Ferral |
Patroia(k) | Andrés Ríos Villar Jesús Rodríguez Piedras |
Kolorea(k) | gorria eta beltza |
Trainerua | Maruxia |
Palmaresa | 0 Kontxako Bandera 0 TKE Liga 0 Galiziako A Liga 0 Galiziako B Liga 1 Espainiako Txapelketa 0 Galiziako Txapelketa |
2024: Kontxa | ez |
2024 | 12.a (TKE Liga) |
Webgunea | www.marbueu.es.tl |
Historia
aldatuSorrera eta hastapenak
aldatu1982an sortu zen taldea Manuel Otero Perezen ekimenez[3] eta 1986an Espainiako Batel Txapelketan hartu zuen parte. 1989an Galiziako Traineru Txapelketan hirugarren egin zuen eta lehenengo garaipena lortu zuen, etxeko estropadan hain zuzen ere.[3]
Galiziako traineru ligan 2004ean lortu zuen posturik onena, zortzigarren hain zuzen ere. 2008an izan zuen azken denboraldia eta 2012an C.R. Vila Cangasekin bat eginda Sociedad Deportiva de Remo Morrazo izenarekin itzuli zen Galiziako B Ligara eta elastiko zuria eta traineru beltza zeramatela[4]. Bi urte egin zituzten elkarrekin eta bietan bosgarren gelditu ziren.
Galiziako A Ligan puntako trainerua
aldatuItzulera bikaina izan zuen, Galiziako B Ligan bigarren postuan gelditu eta igoera play-offetan Galiziako lehen mailara igo zen. 2015 denboraldian ordea arraunlari batzuk Samertolameuk fitxatu zizkion eta ezinean aritu ondoren Ligako azken postuan gelditu zen Bueu. 2016rako traineruen kopuruen birmoldaketa bat egon zenez A Ligan mantentzea lortu zuen. Hurrengo urteetan A Ligako ohorezko txandan aritu zen.
2021ean bigarren eginez igoera play-offak jokatu zituen baina ez zuen igoerarik lortu[3]. 2022an maila bikainean jarraitu zuen. Espainiako Txapelketa irabazi zuen[5] eta azken aurreko estropadan egindako akats baten erruz ez zuen Galiziako Liga irabazi. Play-offean hirugarren egin zuen eta ez zuen mailaz igotzerik lortu.
TKE Ligako denboraldia
aldatu2023an hirugarren aldiz jarraian txapeldunordea izan zen Galiziako Ligan eta sorpresa emanez TKE Ligara igotzea lortu zuen[1]. Hurrengo urtean azken postuan gelditu zen eta maila galdu zuen.
Traineruak berriztatze bat izango du erreleboa B traineruan oinarrituz.[6]
Palmaresa
aldatu- Txapelduna (1): 2022.
Galiziako txapelketa
aldatu- Galiziako Traineru Txapelketa (0): hirugarren 1985ean, 1989an eta 1992an.
- Parte hartzeak (1): 2024
- Galiziako A Liga (0): bigarren 2021, 2022 eta 2023an.
- Galiziako B Liga (0): bigarren 2014an.
Trainerillak
aldatu- Espainiako Trainerilla Txapelketa (1): 2021 (gazte mailakoa).
Batelak
aldatu- Espainiako Batel Txapelketa (1): 2020.
- Galiziako Batel Txapelketa (3): 2018, 2019, 2020.
Azken denboraldiak
aldatuDendoraldiak | ||
---|---|---|
TKE | 1 | |
LGT 1 | 14 | |
LGT 2 | 3 | |
2025 barne. |
Urtea | Liga | Espainiako Tx. |
---|---|---|
2003 | Galiziako Liga, 6.a | |
2004 | Galiziako Liga, 8.a | |
2005 | Galiziako Liga, 16.a | |
2006- 2007 |
ez | |
2008 | Galiziako Liga, 12.a | |
2009- 2011 |
ez | |
2012 | Galiziako B maila, 5.a (Morrazo) | |
2013 | Galiziako B maila, 5.a (Morrazo) | |
2014 | Galiziako B maila, 2.a | |
2015 | Galiziako A maila, 8.a | |
2016 | Galiziako A maila, 6.a | |
2017 | Galiziako A maila, 4.a | |
2018 | Galiziako A maila, 4.a | |
2019 | Galiziako A maila, 6.a | |
2020 | Galiziako A maila, 4.a | |
2021 | Galiziako A maila, 2.a | |
2022 | Galiziako A maila, 2.a | Txapelduna |
2023 | Galiziako A maila, 2.a | - |
2024 | TKE Liga, 12.a | - |
2025 | Galiziako A maila, |
B trainerua
aldatuClub do Mar Bueu - B | |
---|---|
Sorrera | 1982 |
Patroia(k) | |
Kolorea(k) | gorria eta beltza |
Trainerua | Maruxia |
Palmaresa | 0 Galiziako A Liga 0 Galiziako B Liga |
2024: Kontxa | ez |
2024 | 5.a (Galiziako B Liga) |
2024 denboraldian talde nagusiak TKE Ligara igotzea lortu zuen lehen aldiz eta Galiziako Ligarako B trainerua osatu zuen.
Urtea | Liga |
---|---|
2024 | Galiziako Liga, 5.a |
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b (Gaztelaniaz) García, David. (2023-09-17). «Bueu logra un histórico ascenso a la ACT» Faro de Vigo (Noiz kontsultatua: 2024-12-09).
- ↑ (Gaztelaniaz) «El remo en Bueu es tradición familiar» La Voz de Galicia 2020-08-21 (Noiz kontsultatua: 2024-12-09).
- ↑ a b c «Eusko Label Liga de traineras» www.euskolabelliga.com (Noiz kontsultatua: 2024-12-09).
- ↑ «SOCIEDAD DEPORTIVA REMO MORRAZO | Xuntos - Asociacións Galegas | Asociaciones Gallegas» xuntos.galiciadigital.com (Noiz kontsultatua: 2024-12-09).
- ↑ (Gaztelaniaz) koroibos. (2022-08-08). «Bueu y Chapela, campeones de España» Faro de Vigo (Noiz kontsultatua: 2024-12-09).
- ↑ (Gaztelaniaz) Collarte, César. (2024-11-23). «El Club do Mar Bueu inicia su reconstrucción» Faro de Vigo (Noiz kontsultatua: 2024-12-09).
Kanpo estekak
aldatu- (Galizieraz) Liga Galega de Traiñeiras-en webguneko informazioa