Centro Deportivo Mariñeiro
Centro Deportivo Mariñeiro edo Mera Galiziako A Coruñako probintzian hiriburutik gertu dagoen Oleiros herriko itsas kirolen elkartea da, Mera parrokiakoa.[1]
Centro Deportivo Mariñeiro | |
---|---|
Sorrera | 1978 |
Herria | ![]() |
Lehendakaria | ![]() |
Entrenatzailea | ![]() |
Patroia(k) | ![]() ![]() |
Kolorea(k) | urdina |
Trainerua | A Mariñeira |
Palmaresa | 0 Kontxako Bandera 0 TKE Liga 0 Galiziako A Liga 1 Galiziako B Liga 0 Espainiako Txapelketa 0 Galiziako Txapelketa |
2024: Kontxa | ez |
2023: Liga | 8.a (Galiziako A Liga) |
2024 | Galiziako A Ligan |
Webgunea | www.facebook.com |
Arraunketari dagokionez, batel eta trainerillatan aritu izan da eta 2015eko denboraldirako trainerua erosi eta ordutik Galiziako Ligan ari da. 2023an ez zuen trainerurik osatu.[2]
Historia
aldatu60. hamarkadan herriko traineru bat aritu zen. 1961ean Espainiako txapelketan bigarren egin zuen Parameiras izenarekin[3] eta 1962 eta 1963an hirugarrena izan zen Generalisimoaren kopan, oraingoa Cofradía de Pescadores de Mera izenean.
1978. urtean sortu zen Centro Deportivo Mariñeiro elkartea[4]. 1980. hamarkadan ere atera zuen trainerua baina maila apalean aritu zen. 2005 eta 2006 urteetan gazte mailako batelak emaitza bikainak izan zituen eta klubak indar berria hartu zuen.[3]
2015eko denboraldian trainerua ateratzea erabaki zuen[3]. 18 arraunlariko taldea osatu zuen, %90a Mera bertakoa eta trainerua Kaikuri erosi eta Arousako ontziola batean berriztu zuen. Hirugarren urtean B Ligako txapelduna izan zen eta A Ligara igotzea lortu zuen[5]. 2020an azken postuan gelditu zen eta jeitsiera play-offak jokatu zituen, baina mantentzea lortu zuen. 2021ean berriz bosgarren egin zuen Ligan eta 2022an zortzigarren, bigarren txandan egonkortuz.
2023an ez zuen trainerua osatzerik izan eta ordutik ez da itzuli uretara.[2]
Palmaresa
aldatuTxapelketak
aldatu- Espainiako Traineru Txapelketa (0): bigarrena 1961ean.
Ligak
aldatu- Galiziako A Liga (0): bosgarren 2018an.
- Galiziako B Liga (1): 2017.
Banderak
aldatu- Generalisimoaren Kopa (Coruña) (0): hirugarrena 1962 eta 1963an.
- Concello de Cangas Bandera (1): 2017.
Batelak
aldatu- Espainiako Batel Txapelketa (0): hirugarrena 1961ean.
Azken denboraldiak
aldatuUrtea | Liga |
---|---|
2015 | Galiziako B maila, 7.a |
2016 | Galiziako B maila, 4.a |
2017 | Galiziako B maila, 1.a |
2018 | Galiziako Liga, 5.a |
2019 | Galiziako Liga, 7.a |
2020 | Galiziako A maila, 10.a |
2021 | Galiziako A maila, 5.a |
2022 | Galiziako A maila, 8.a |
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Gaztelaniaz) Soluciones, Labrax. «Federación Gallega de Remo» Federación Gallega de Remo (Noiz kontsultatua: 2024-12-10).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) «Desvelados todos los equipos que participarán en la Liga Galega de Traiñeiras 2023» La Voz de Galicia 2023-01-11 (Noiz kontsultatua: 2024-12-10).
- ↑ a b c (Gaztelaniaz) Oleiros, Marta Villar |. (2013-12-15). «La trainera regresa a Mera tras 50 años» La Opinión de A Coruña (Noiz kontsultatua: 2024-12-10).
- ↑ «C.D.M. MERA» traineras.es (Noiz kontsultatua: 2024-12-10).
- ↑ (Gaztelaniaz) coruña, Lucía Urresti | a. (2017-08-30). «Mera y su año milagroso» La Opinión de A Coruña (Noiz kontsultatua: 2024-12-10).
Kanpo estekak
aldatu- (Galizieraz) Liga Galega de Traiñeiras-en webguneko informazioa