Sociedad Deportiva Tirán

Artikulu hau Tirán traineruari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Tiran (argipena)».

Sociedad Deportiva Tirán (euskaraz: Tirán Kirol Elkartea) Moaña udalerriko Tirán parrokiako (Pontevedra) arraun taldea da. TKE Ligan ibili izan da eta Espainiako Txapelketak iorabazi izan ditu.

Sociedad Deportiva Tirán
Sorrera 1993
Herria Galizia Tirán, Moaña, Pontevedra
Lehendakaria Galizia Juan José Tenorio
Entrenatzailea Galizia Benjamín Vázquez Pena
Patroia(k) Galizia Carlos Ríos
Galizia Davis Álvarez
Kolorea(k)           urdina eta zuria
Trainerua      Mar do Con
Palmaresa 0 Kontxako Bandera
0 TKE Liga
2 Galiziako Liga
4 Espainiako Txapelketa
10 Galiziako Txapelketa
2022: Kontxa ez
2022: Liga 3.a (Galiziako A Liga)
2023 Galiziako A Ligan
Webgunea www.facebook.com
Tirán 2018ko Kontxako sailkapen estropadan.

UniformeaAldatu

Txuri-urdinak dira bere koloreak eta 2012 denboraldian Balea izan zen Tiranen traineruaren izena. Gaur egun Mar do Con trainerua erabiltzen dute.

HistoriaAldatu

Klubaren sorreraAldatu

Tirán auzoak ohitura zuen arraun munduan, izan ere 1961ean Espainiako Traineruen Txapelketa lortu zuen. 1979tik aurrera, arraunketak berpizkundea izan zuen Galizia aldean eta auzoan Club de Remo San Juan de Tirán eta Nosa Señora Dos Remedios de Tirán elkarteak sortu zituzten. Elkarte biak Sociedad Deportiva Tiran elkartean batu ziren 1993an.

Aurreneko tituluak eta TKE LiganAldatu

1996 eta 1997an, berriro Espainiako Traineruen Txapelketa lortu zuten eta 1996an Kontxako Banderan parte hartu eta bigarrenak izan ziren. Urte hauetan Galiziako ontzi handiena izan ziren, beren auzoko diren Meirakoei aurre hartuaz.

2003. urtean TKE Ligaren sortzaileak izan ziren, baina bigarren denboraldian Ipar-mendebaldeko Traineruen Ligara jeitsi ziren jeitsiera faseko estropadan helmugako balizan gaizki sartzeagatik. Urte eskas batzuk pasa ondoren 2007. urtean Galiziarren liga irabazi eta berriz TKE ligara igotzea lortu zuten. Ordutik bertan ari dira, eta urtetik urtera sailkapenean gora egin dute. 2012 denboraldian bikain aritu ziren, ligan laugarren eta Kontxako banderan hirugarren egin baitzuten.

2013ko denboraldirako tripulazioaren erdia aldatu zuten eta traineru irregularra izan zen. Hala ere TKE Ligan bosgarren postua lortu zuten eta honetaz gain bi bandera eskuratu dituzte. Denboraldia biribiltzeko hirugarren aldiz jarraian sailkatu ziren Kontxako Banderarako. Aipatzekoa ere bada Galizian nagusi izan zirela azken sei urtetatik Galiziako bost txapelketa irabazi dituztela.

2015ean berriz itzuli ziren Kontxara eta 2016an errepikatu zuten, bietan zazpigarren postuarekin konformatu behar izan zuten. 2016an ordea arraunlari batek positibo eman zuen estropada ondorengo kontrolean eta urtebete beranduago deskalifikatua izan zen[1]. Ligan erdialdean ibili zen hurrengo urteetan, 2015ean zazpigarren, 2016an seigarren eta 2017an berriz ere zazpigarren. 2017an berriz ere Kontxan aritu zen, hamalaugarren aldiz.

Ziklo berri batAldatu

2018 denboraldian taldea eraberritu zuen baina Ligan azken postuan gelditu eta maila galdu zuen. 2019an bigarrena izan zen Galiziako ligan eta 2020an garaipena lortu zuen Samertolameu auzokoarekin puntutan eta estropada kopurutan berdinduta. Ligako azken estropada irabazi izanak eman zion Ligako garaipena. Play-offetan TKE Ligara itzuli zen, urtebeterako ordea.

PalmaresaAldatu

Kontxako BanderaAldatu

  • Txapelduna (0)
  • Bigarrena (1): 1996.
  • Hirugarrena (2): 2000 eta 2012.
  • Sailkapen estropadako irabazlea (0)
  • Sailkatua (14): 1996, 1997, 1998, 2000, 2001, 2004, 2007, 2008, 2011, 2012, 2013, 2015, 2016 eta 2017.

TKE LigaAldatu

  • Txapelduna (0)
  • Bigarrena (0)
  • Hirugarrena (0)
  • Laugarrena (1): 2012
  • Irabazitako estropadak (2021 barne): 4
  • Parte hartu (14): 2003, 2004, 2008, 2009, 2010, 2011, 2012, 2013, 2014, 2015, 2016, 2017, 2018, 2021
  • Galiziako Traineruen Liga (2): 2007, 2020

Espainiako Traineru TxapelketaAldatu

  • Txapelduna (4): 1996 eta 1997. Aurrez 1960 (Educación y Descanso de Moaña) eta 1961 (Educ. y Desc. Tirán).
  • Bigarrena (4): 1998, 2000, 2001 eta 2010.

Galiziako Traineru TxapelketaAldatu

  • Txapelduna (10): 1989 (Remedios), 1995, 1996, 1997, 2009, 2010, 2011, 2012, 2013 eta 2017.
  • Hegoaldeko Galiziako Txapelketa (1979-1986) (1): 1983 (San Juan)

Galiziako Bandera handiakAldatu

TKE Ligako banderakAldatu

Galiziatik kanporako beste banderakAldatu

TrainerillakAldatu

BatelakAldatu

Azken denboraldiakAldatu

Urtea Liga Kontxa Espainia
2003 TKE Liga, 10.a - -
2004 TKE Liga, 12.a 7.a 7.a
2005 Galiziako Liga, 4.a - 7.a
2006 Galiziako Liga, 5.a - -
2007 Galiziako Liga, 1.a 7.a 7.a
2008 TKE Liga, 10.a 7.a -
2009 TKE Liga, 9.a - 6.a
2010 TKE Liga, 7.a - 3.a
2011 TKE Liga, 5.a 7.a 5.a
2012 TKE Liga, 4.a 3.a 4.a
2013 TKE Liga, 5.a 6.a 3.a
2014 TKE Liga, 7.a - -
2015 TKE Liga, 7.a 7.a -
2016 TKE Liga, 6.a desk -
2017 TKE Liga, 7.a 8.a -
2018 TKE Liga, 12.a - -
2019 Galiziako A maila, 2.a - 5.a
2020 Galiziako A maila, 1.a - -
2021 TKE Liga, 11.a - -
2022 Galiziako A maila, 3.a

Emakumezkoen traineruaAldatu

Sociedad Deportiva Tirán
Entrenatzailea   David Serodio
Patroia(k)   Sara Gonzalez
Kolorea(k)           urdina eta zuria
Trainerua      Ruly
Palmaresa 0 Kontxako Bandera
0 Euskotren Liga
0 Galiziako Liga
2022: Kontxa ez
2022: Liga 4.a (Galiziako Liga)
2023 Euskotren Ligan

2014an trainerua osatzea lortu eta Galiziako Ligan hirugarren postuan gelditu zen. 2015ean ez zuen trainerurik atera.

2019an berriz osatu du trainerua eta Galiziako Ligan ari da. Espainiako Txapelketan ere hartu zuen parte eta hirugarrena izan zen hiru traineruren artean. 2020an Galiziako Ligan Cabo da Cruzekin lehia estuan aritu zen eta estropada bat irabazi zuen. Bigarren amaitu zuen azkenean. 2022ko Ligan laugarren egin zuen arren, Chapelak (2.a) eta Mugardos-A Cabanak (3.a) Euskotren Ligari uko egin ziotenez, kupoengatik bera igo da mailaz.

Banderak:

  • Concello Moaña (1): 2020.

DenboraldiakAldatu

Urtea Liga Galizia Espainia
2014 Galiziako Liga, 3.a - -
2015-
2018
ez
2019 Galiziako Liga, 4.a 4.a 3.a
2020 Galiziako Liga, 2.a 3.a -
2021 Galiziako Liga, 4.a 3.a -
2022 Galiziako Liga, 4.a 5.a -

ErreferentziakAldatu

  1. (Gaztelaniaz) «Descalifican a Tirán de la Bandera de La Concha de 2016» Diario Vasco 2017ko uztailaren 13an.

Kanpo estekakAldatu