1957ko Espainiako Traineru Txapelketa

1957ko Espainiako Traineru Txapelketa (txapelketaren 10. ekitaldia) urte honetako irailaren 15ean jokatu zen Coruñan, eta San Juanek irabazi zuen.

Historia

aldatu

Francok Coruñan urtero egiten zuen egonaldia aprobetxatuz 1941etik aurrera Generalisimoaren Kopa jokatu izan zen traineru galiziarren artean eta estropadaren garrantzia handituz zihoanez 1953tik aurrera euskal traineruren bat ere gonbidatu izan zuten.

Bestalde, 50eko hamarkadaren hasieran Espainiako txapelketak ez zuen jarraitasun handirik izan eta parte hartzaile gutxi izan zirenez emoziorik ere ez. Hori horrela izanik, 1957an diktadorearen omenez estropadarik handiena antolatzea erabaki zuten eta Generalisimoaren Koparekin batera Espainiako Txapelketa ere jokatu zen. Sari handiak eskaini zituzten eta Euskal Herritik San Juan eta Iberia joan ziren Galiziaraino. 1957an Kantauri itsasertz guztian bi estropada baino ez ziren jokatu, bata hau eta bestea Kontxako Bandera, eta Donostian nahikoa lan izan zuten estropada osatzeko, hiru traineru gipuzkoar baino ez ziren izan.

1961 arteko Espainiako Txapelketak Coruñan izan ziren.

Estropadari dagokionez lehia estua izan zen San Juan eta iberiaren artean eta segundu eta erdiren aldeaz nagusitu ziren gipuzkoarrak, ordurarteko tarterik txikienaz. San Amaro galiziarra ere gertu izan zuten. Gainerakoak oso atzean gelditu ziren.

Parte-hartzaileak

aldatu
Talde parte-hartzaileak
Taldeak Traineruak Patroiak
  Cofradía de Pescadores San Amaro
  Educación y Descanso de Meira
  Educación y Descanso de Sestao (Iberia)
  Educación y Descanso de Tirán
  Empresa Nacional Bazán (Ferrol)
  CD Remeros del Nalón (Soto de Barco)
  San Juango Arrantzale Kofradia
?
?
?
?
?
?
?
Pardo
Jaime Rúa
Andoni Arraiz
Gramary
Sixto
Genaro Fernández Pérez
Jose Angel Lujanbio

Emaitzak

aldatu
Behin betiko denborak
Postua Elkartea 1. Eguna Diferentzia
1 San Juan 23:16:5
-
2 Iberia 23:18:0 0:01:5
3 San Amaro 23:25:0 0:08:5
4 Remeros del Nalón 24:03:0 0:56:5
5 Tirán 24:52:5 1:36:0
6 Meira 26:26:0 3:09:5
7 Empresa Nacional Bazán 26:57:5 3:40:0

Tripulazio irabazlea

aldatu

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu