Amegrove Club de Remo
Amegrove Club de Remo Galiziako Pontevedrako probintziako O Grove herrian dauden bi arraun klubetako bat da, bestea Club de Remo Mecos delarik. Ipar-mendebaldeko Traineruen Ligako azken hiru ekitaldietako txapelduna da.
Amegrove Club de Remo | |
---|---|
Sorrera | 1980 |
Herria | ![]() |
Lehendakaria | ![]() |
Entrenatzailea | ![]() |
Patroia(k) | ![]() ![]() |
Kolorea(k) | horia eta beltza |
Trainerua | Pabliño |
Palmaresa | 0 Kontxako Bandera 0 TKE Liga 4 Galiziako A Liga 0 Galiziako B Liga 0 Espainiako Txapelketa 0 Galiziako Txapelketa |
2023: Liga | 3.a (Galiziako B Ligan) |
2024 | ez |
Webgunea | www.facebook.com |

Historia
aldatuSorrera
aldatu1980. urtean herriko muskuilu lantegiak (Asociación de Mexilloeiros “AMEGROVE” de O Grove) bilera egin zuen herrian arraunketa bultzatu asmoz eta 1982. urtean bateletan eta trainerillatan lehiatzen hasi ziren.[1]
Traineru mailan 1996. urteko Espainiako Traineru Txapelketako hirugarren postuarekin jauzia eman zuen Amegrovek, 1999. urtean postua errepikatu zuenean Kontxako Banderaren sailkapen estropadara etorri ziren 10. postua lortuz. 2002an arraunlari eskasia zela eta Rianxorekin batera atera zuen trainerua eta emaitza bikainak izan zituzten elkarrekin, izan ere Espainiako Txapelketan laugarren postua eskuratu baitzuten[2] eta Kontxako Banderara sailkatzear ere izan ziren, 8. postuan gelditu baitziren sailkapen estropadan.[3]
Galiziako igako txapeldun
aldatu2003. urtean sortu zenetik Galiziako Traineruen Ligan aritu da, 2004, 2005 eta 2006 urteetan bigarren postua lortu zuen. Aipatzekoa da 2006. urtea Espainiako Traineru Txapelketan bigarren izan baitzen eta Teresa Herrera Bandera irabazi baitzuen.
Azken urteak bikainak izan dira. 2010tik aurrerako Liga guztietan txapelduna izan da, 2011. urtean Ligako estropada guztiak irabazi zituen gainera[4]. 2012an Chapelarekin puntuz berdinduta gelditu zen baina estropada gehiago irabazi izanak eman zion garaipena[5]. Igoera play-offa jokatzera animatu ziren baina ez dute TKE Ligara igotzerik lortu[6]. Kontxako Banderara ere etorri nahi izan zuten baina antolatzaileek ez zuten gonbidatu, izena emateko unean Ligako bigarren postuan baitzeuden.
2013an apalago ibili ondoren 2014an berriz ere bigarren egin zuen Galiziako Ligan eta berriro igoera play-offak jokatu zituen. 2015ean laugarren aldiz irabazi zuen Galiziako Liga[7] baina TKE Ligarako play-offari uko egin zion.
Taldearen berriztatzea
aldatu2016an klubak birmoldaketa bat egitea erabaki zuen eta talde berria dezente apalago ibili zen, azkenean 9. eginez. 2019an azkena gelditu arren maila mantendu zuen baina azkenean uko egin zion 2020ko ligan parte hartzeari[8]. 2021ean B Ligan hartu zuen parte eta seigarrena izan zen.
2024an ez zuen trainerua osatzerik izan eta lehorrean gelditu zen[9]. Bitxia bada ere lehenengo aldiz emakumekoen trainerua atera zuen Cesantesekin elkarlanean, eta bigarren egin zuten Galiziako Ligan.
Palmaresa
aldatu- Sailkatua (0), 2002an 8.a sailkapen estropadan.
Ligak
aldatu- Galiziako Traineruen Liga (4): 2010, 2011, 2012 eta 2015.
- Txapelduna (0):
- Hirugarrena (2): 1996 eta 1999.
- Txapelduna (0)
- Bigarrena (6): 1996, 1999, 2002*, 2010, 2011 eta 2012.
Gainontzeko estropadak
aldatu- Teresa Herrera Bandera (5): 1999, 2006, 2011, 2012 eta 2015.
- Conde de Fenosa Bandera (0): bigarren 1989an.
- Gijongo Bandera (1): 2006.
Trainerillak
aldatu- Espainiako Trainerilla Txapelketa (0): hirugarren 1996 eta 1997an.
Azken denboraldiak
aldatuUrtea | Liga | Espainiako Txap. |
---|---|---|
2003 | Galiziako Liga, 5.a | |
2004 | Galiziako Liga, 2.a | |
2005 | Galiziako Liga, 2.a | |
2006 | Galiziako Liga, 2.a | 2.a |
2007 | Galiziako Liga, 6.a | |
2008 | Galiziako Liga, 10.a | |
2009 | Galiziako Liga, 6.a | |
2010 | Galiziako Liga, 1.a | 8.a |
2011 | Galiziako Liga, 1.a | 8.a |
2012 | Galiziako A maila, 1.a | 8.a |
2013 | Galiziako A maila, 4.a | 8.a |
2014 | Galiziako A maila, 2.a | |
2015 | Galiziako A maila, 1.a | |
2016 | Galiziako A maila, 9.a | |
2017 | Galiziako A maila, 6.a | |
2018 | Galiziako A maila, 9.a | |
2019 | Galiziako A maila, 11.a | |
2020 | ez | |
2021 | Galiziako B maila, 6.a | |
2022 | Galiziako B maila, 3.a | |
2023 | Galiziako B maila, 3.a |
Emakumezkoen trainerua
aldatuCesantes-Amegrove | |
---|---|
Entrenatzailea | ? |
Patroia(k) | Damián Pérez |
Kolorea(k) | hori-berdexka |
Trainerua | Pabliño |
Palmaresa | 0 Kontxako Bandera 0 Euskotren Liga 0 Espainiako Txapelketa 0 Galiziako Liga |
2024: Kontxa | ez |
2024 | 2.a (Galiziako Liga) |
2024an lehenengo aldiz emakumezkoen trainerua atera zuen Cesantesekin batera, eta bigarren egin zuten Galiziako Ligan[10]. Euskotren Ligarako play-offak jokatzeari uko egin zioten.
Galiziako Ligaren sari banaketan "errebelazio taldearen" saria jaso zuen.[10]
Urtea | Liga | Galiziako txap. |
---|---|---|
2024 | Galiziako Liga, 2.a | 4.a |
Erreferentziak
aldatu- ↑ «AMEGROVE C.R.» traineras.es (Noiz kontsultatua: 2024-12-09).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Alegría comedida con el cuarto puesto entre los remeros de Rianxo-Amegrove» La Voz de Galicia 2002-08-19 (Noiz kontsultatua: 2024-12-09).
- ↑ «Clasificatoria de La Concha» traineras.es (Noiz kontsultatua: 2024-12-09).
- ↑ (Gaztelaniaz) Vigo, koroibos-. (2011-08-29). «Amegrove culmina su gesta en Vilaxoán» Faro de Vigo (Noiz kontsultatua: 2024-12-09).
- ↑ «Las traineras gallegas reivindican su gran nivel - GARA» gara.naiz.eus (Noiz kontsultatua: 2024-12-09).
- ↑ (Ingelesez) «Eusko Label Liga de traineras: Play Off Ascenso ACT J2» www.euskolabelliga.com (Noiz kontsultatua: 2024-12-09).
- ↑ (Gaztelaniaz) Pobra, Koroibos | A.. (2015-08-31). «Amegrove se hace con su cuarta Liga» Faro de Vigo (Noiz kontsultatua: 2024-12-09).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Náutico de Ribeira y Amegrove renuncian a competir en la LGT» Diario de Arousa (Noiz kontsultatua: 2024-12-10).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Amegrove renuncia a participar en la Liga Gallega de Traineras al no contar con remeros suficientes» Diario de Arousa (Noiz kontsultatua: 2024-12-09).
- ↑ a b Txantiloi:Gl-ES A embarcación feminina Cesantes-Amegrove-Cefycal recibe o premio a equipo revelación - Radio Redondela 94.9FM. 2024-10-16 (Noiz kontsultatua: 2024-12-09).
Kanpo estekak
aldatu- (Galizieraz) Web gune ofiziala
- (Galizieraz) Liga Galega de Traiñeiras-en webgunea