Getaria-Tolosa Getariak eta Tolosak emakumezkoen trainerua atera ahal izateko sorturiko elkarketa izan zen. Lau denboraldi egin zituzten elkarrekin eta emaitza onak lortu zituzten, hala nola Gipuzkoako eta Euskadiko txapelketak eta baita Liga Nagusia ere. 2013ko urtarrilean ezustean zikloaren amaiera iragarri zuten.

Getaria-Tolosa
Sorrera 2009-2012
Herria Euskal Herria Getaria eta Tolosa, Gipuzkoa
Entrenatzailea Euskal Herria Angel Larrañaga
Patroia(k) Euskal Herria Olatz Aldalur
Kolorea(k)           urdina eta marroia
Trainerua      Esperantza
Palmaresa 0 Kontxako Bandera
1 Euskotren Liga
2 Gipuzkoako Liga
4 Euskadiko Txapelketa
2 Gipuzkoako Txapelketa
2024: Kontxa ez
2023: Liga ez
2024 ez
Getaria-Tolosa arraun taldeko neskak, Liga irabaztea ospatzen, Zarauzko estropadaren ostean (2011).

Uniformea

aldatu

Elastikoan marroia (Getaria) eta urdina (Tolosa) nahasten dira eta trainerua zuria da, Getariako Esperantza trainerua izandakoa Getaria-Tolosa izenaz erabili zuten.

Historia

aldatu

2009 denboraldia

aldatu

Urte hasieran elkarte biek traineru bateratua egitea erabaki zuten eta batasun honek gaur egun arte iraun du. Tolosak 10 arraunlari zituen bertan, Getariak 8 eta Orioko 2 arraunlari ere bazeuden.

Emaitza onak lortu zituen taldeak. Euskotren Ligan Gipuzkoaren izenean O'Groveko Bandera irabazi zuten eta sailkapen orokorrean selekzioa bigarrena izan zen. Kontxako Banderan hirugarren egin zuten. Baina Gipuzkoako eta Euskadiko Txapelketak irabazi zituzten.

2010 denboraldia

aldatu

Urte honetan emaitzak hobeak izan ziren. Ligan Getaria-Tolosak jokatu zituen hiru estropadak irabazi zituen, nahiz eta selekzioak azkenean bigarren postuarekin konformatu behar izan zuen. Kontxan bigarren gelditu ziren berriz ere galiziarren atzetik.

Euskadiko txapeldunak ere izan ziren (nahiz eta txapelketa barik Federazioaren Trofeoa izan) baina Gipuzkoako Txapelketan porrot handia jasan zuten Zumaiaren eskutik. Gipuzkoan bost traineru osatu zirenez gipuzkoarren arteko Liga sortu zen eta Getaria-Tolosa izan zen garailea.

2011 denboraldia

aldatu

Urte honetan ere batera jarraitu zuten. Denboraldiko estropada guztiak irabazi zituzten Kontxako Bandera eta Espainiako Txapelketa ezik. Garaipenen artean aipatu beharrekoak aurreneko aldiz kluben artean jokatu den Emakumezkoen Traineru Liga, Euskal Herriko eta Gipuzkoako Txapelketak eta Zarauzko Ikurrina izan ziren.

2012 denboraldia

aldatu

Emakumezkoen Traineru Ligan sailkaturik bazeuden arren ez zuten denboraldian espero zen mailarik erakutsi. Hala ere Euskadiko Txapelketa irabazi zuten.

Abenduan zikloaren amaiera iritsia zela iragarri zuten eta 2013an ez zuten elkarrekin jarraitu. Arraunlariak gainontzeko traineruetan aritu ziren, hala, Zumaian, Zarautzen eta Orion.

Palmaresa

aldatu
 
Getaria-Tolosa (goian) Zumaiarekin lehian 2010eko Kontxako Banderan.

Hau da Getaria-Tolosa taldearen palmaresa:

  • Txapelduna (0)
  • Bigarrena (2): 2010 eta 2011.
  • Hirugarrena (2): 2009 eta 2012.
  • Sailkapen estropada (2): 2010 eta 2011.
  • Txapelduna (1): 2011
  • Hirugarrena (1): 2012.
  • Irabazitako estropadak: 4
  • Parte hartzeak (2): 2011, 2012
  • Gipuzkoako Liga (2): 2010, 2011

Txapelketak

aldatu

Gainontzeko banderak

aldatu
Handiak Zarauzko Ikurrina (1): 2011.
Getxoko Bandera (1): 2011.
Etxekoa Getariako Bandera (1): 2010.
Gipuzkoan Txingudi Bandera (3): 2009, 2010, 2011.
Donostiarra Bandera (2): 2009, 2010.
Orioko Bixigu Eguna (3): 2009, 2010, 2015.
Debako estropada (2): 2010, 2011.
Pasaiako Bandera (1): 2011.
Zumaia, Gipuzkoako Ligakoa (4): 2009, 2011, 2015, 2016.
Oriako Traineru Jaitsiera (1): 2011
San Pedroko Bandera (1): 2011.
Zarautz, Gipuzkoako Ligakoa (1): 2012.
Bizkaian Isuntzaren Bandera (1): 2011.
Bilboko Bandera (1): 2011.
Kantabrian Marina de Cudeyoko Bandera (2): 2010 (Gipuzkoa), 2011.

Kanpo estekak

aldatu