Gorka Aranberri
Gorka Aranberri Etxeberria (Donostia, 1987ko martxoaren 4a)[1] 2010. hamarkadako traineru estropadetako patroi onenetakoa da. Dagoeneko Kontxako 9 Bandera irabazi ditu patrontzan, zazpi Urdaibai Arraun Elkartearekin eta bana Orio eta Santurtzirekin, garaipen gehien dituen patroia da, Aita Manuelekin berdinduta.[2]
Gorka Aranberri | |
---|---|
(2016) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Donostia, 1987ko martxoaren 4a (37 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | arraunlaria |
Kirol ibilbidea
aldatuZarautz Arraun Elkartean hasi zen eta herriko taldearen garai onenean trebatu zen patroigintzan.[1] 2006 eta 2007an Kontxan laugarren postuak eskuratu zituzten zarauztarrek, 2006an euskaldunen artean lehenengoak izan ziren, eta 2007 eta 2008an TKE Ligan bosgarren egin zuten. 2007an lortu zuen gainera Zarautzek bere titulu bakarra trainerutan, Gipuzkoako txapelketa hain zuzen ere. 2010an Zarautzek maila galdu zuen eta 2011 denboraldirako Urdaibai Arraun Elkarteak fitxatu zuen.[3]
Lehenengo denboraldian Lur Uribarrenekin txandakatu zen txopan. Itsasoa zailtzen zenean Gorka aritzen zen eta horrela irabazi zituen lehenengo Kontxa eta Euskadiko txapelketa. Hurrengo urteetan bera izan zen bermeotarren patroia eta 2014 eta 2015ean txapelketa guztiak eta Kontxako Bandera irabazi zituen. 2016an laugarren Kontxako Bandera[4] eta bere aurreneko Liga irabazi zituen.
2017 deboraldirako Oriora joan zen eta Kontxako Bandera[5] eta Zarauzko Ikurrina irabazi zituen besteak beste. 2019an denboraldi bikaina osatu eta TKE Liga irabazi zuen, Gorkak bigarren aldiz eta Oriok aurrenekoz.[6]
2021 denboraldirako Santurtzik fitxatu zuen eta bere seigarren Kontxako Bandera irabazi zuen. Denboraldi amaieran hirugarren TKE Liga irabazi zuen, hiru talde ezberdinekin gainera.[7] 2022an Urdaibaira itzuli zen eta Kontxako hiru Bandera berri[2] eta hiru Liga berri irabazi zituen. 2023an eta 2024an gainera Ligako patroi onenaren saria jaso zuen.
2024ko azaroan Oriora itzuli zen, izan ere azken urteetan erntrenatzaile izan duen Iker Zabala hara joana baitzen eta fitxatzea erabaki zuen.[8]
Taldeak
aldatuTaldea | Urteak |
---|---|
Zarautz AE | 2000-2010 |
Bermeo Urdaibai | 2011-2016 |
Orio | 2017-2020 |
Santurtzi | 2021 |
Bermeo Urdaibai | 2022-2024 |
Orio | 2025- |
Palmaresa
aldatu- Kontxako Banderak (9): 2011, 2014, 2015, 2016, 2017, 2021, 2022, 2023 eta 2024.
- Espainiako Traineru Txapelketak (3): 2014, 2015 eta 2024.
- TKE Liga (6): 2016, 2019, 2021, 2022, 2023 eta 2024.
- Patroi onenaren saria (2): 2023 eta 2024.
- Euskadiko Traineru Txapelketak (6): 2011, 2014, 2015, 2022, 2023 eta 2024.
- Gipuzkoako Traineru Txapelketa (3): 2007, 2017 eta 2019.
- Bizkaiko Traineru Txapelketa (7): 2014, 2015, 2016, 2021, 2022, 2023 eta 2024.
- Zarauzko Ikurrina (4): 2016, 2017, 2022 eta 2023.
- El Corte Ingles Bandera (4): 2016, 2021, 2022 eta 2024
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b «Eusko Label Liga de traineras» www.euskolabelliga.com (Noiz kontsultatua: 2023-08-30).
- ↑ a b Garate, Aitor Manterola. (2023-08-30). ««Berriz ere horrela?»» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-08-30).
- ↑ «Gorka Aranberri: «Ez dakit olatuei antzematea ikasia edo berezkoa dudan» - Zarautz» Urolakosta.eus (Noiz kontsultatua: 2023-08-30).
- ↑ SA, Baigorri Argitaletxea. (2016-09-11). «Tercera consecutiva para Urdaibai» GARA (Noiz kontsultatua: 2023-08-30).
- ↑ Garate, Aitor Manterola. «Gorka Aranberri: «Ez dut inoiz igandekoa bezain olatu handia hartu»» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-08-30).
- ↑ Garate, Aitor Manterola. (2023-08-30). «Atzokoa ez utzi gaurko» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-08-30).
- ↑ Berastegi, Iñaki. (2023-08-30). ««Denboraldia motza egin zaigu; orain gaude sasoirik onenean»» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-08-30).
- ↑ «Gorka Aranberri Oriora itzuli da» Berria 2024-11-23 (Noiz kontsultatua: 2024-11-25).