Ireki menu nagusia

Jaizkibel Kirol Elkartea (Donostia)

HistoriaAldatu

Jaizkibel K.E. 1960 eta 1967 artean aritu zen traineru-estropadetan, eta garai hartan donostiarren ordezkaritza izan zuen. Oso arraunzalea zen Aizpurua kapitainak sustatutako taldea izan zen, eta soldaduska egiten ari ziren gazteek osatzen zuten trainerua, patroia Jose Urdanbide "Gorrión" zelarik.

1961ean bigarren postua eskuratu zuten Kontxako Banderan, maila altuko boladari hasiera emanez. 1962an Kontxako jardunaldi bien artean 15 egunetako tartea egon zen eta Jaizkibelek lehenengo egunean denborarik onena egin ondoren, hurrengo astean A Coruñako Generalisimoaren Kopara joatea erabaki zuten, sariak ederrak baitziren han. 1962ko Generalisimoaren Kopa hura irabazi zuten[1], baina ondoren Kontxan hirugarren gelditu ziren.

1963an lehenengo jardunaldian lau trainerutatik hirugarren egin ostean berriro ere A Coruñan aritzea erabaki zuten eta Kontxako Banderan ez ziren izan bigarren igandean.

Hurrengo urteetan estropada biak jokatu zituzten (1964an bi traineru aurkeztu zituen Kontxan), eta, garaipenik lortu ez arren, emaitza hobeak eskuratu zituzten Galizia aldean. Azken emaitza ona 1965eko Espainiako txapelketako bigarren postua izan zuen.

Trainerilla ere uretaratzen zuten, eta Gipuzkoako Trainerilla Ligan aritu ziren 1960an liga sortu zenetik. Baina garaipen garrantzitsuena Zarauzko Banderan lortu zuten, pronostikoak hautsiz Txapel Aundi eta San Juanen aurretik bandera eskuratu zutenean. 1963an berriz irabazi zuten bertan.

PalmaresaAldatu

Kontxako BanderaAldatu

Espainiako TxapelketaAldatu

  • Txapelduna (0)
  • Bigarrena (1): 1965.

Generalisimoaren Kopa (Coruña)Aldatu

  • Txapelduna (1): 1962.
  • Bigarrena (2): 1963 eta 1965.

TrainerillakAldatu

Behobia-DonostianAldatu

1963 urtean kirol taldeen artean jokatu zen Behobia-Donostia lasterketa eta Jaizkibel Kirol Elkartea izan zen garailea.

ErreferentziakAldatu

  1. Jaizkibel 1962ko Generalisimoaren Kopa irabazten NO-DOko dokumentala (08:32 minututik aurrera)

Kanpo estekakAldatu

  • (Gaztelaniaz) "Gora Arraunak" dokumentala Donostiako arraunaren historiari buruzko kapitulua, Jaizkibeli buruzkoa 7:35 minutuan hasten da