Iberia Arraun Elkartea
Iberia Arraun Elkartea Sestaoko Iberia auzoan sorturiko arraun kluba da. Batel eta trainerillatan titulu ugari irabazi zituen, baina traineruarekin ere baditu Kontxako Bandera bi, bigarrena herri bereko Kaikurekin batera izan bazen ere.
Iberia Arraun Elkartea | |
---|---|
Sorrera | 1944 |
Herria | ![]() |
Lehendakaria | ![]() |
Entrenatzailea | ![]() |
Patroia(k) | ![]() |
Kolorea(k) | berdea eta gorria |
Trainerua | Hojalatera |
Palmaresa | 2 Kontxako Bandera 0 TKE Liga 0 Espainiako Txapelketa 0 Euskadiko Txapelketa 1 Bizkaiko Txapelketa |
2022: Kontxa | ez |
2022: Liga | ez |
Webgunea | www.facebook.com |
UniformeaAldatu
Berde argia, marra eta letra gorriekin, bai elastikoak eta baita Hojalatera trainerua ere.
HistoriaAldatu
Sestaoren arraun historia oso luzea da. 20 eta 30. hamarkadako Bizkaiko estropadetan herriko hainbat talde aritu ziren arraunean, hala nola Kaiku eta gerora futbolean arituko zen Sestao Sport.
Taldea 1944 urtean sortu zen Sestaoko La Iberia auzoan, zehatzago esanda "El Alubiero" tabernan. Berehala hasi zen ontzi txikietan emaitza bikainak lortzen eta 1950. hamarkadan aldiz Sestaoko traineru nagusia izan zen, Espainiako batel eta trainerilla txapelketa ugari lortuz eta trainerutan Kontxako Bandera eta A Coruñako Generalísimo Kopa famatuak irabaziz, bai eta Espainiako Traineru Txapelketan 9 aldiz bigarren postua lortuz ere. 1954 urtea bereziki izan zen ona klubarentzat, Emilio Carrerasek patrontzarako Andoni Arraiz gaztea hautatu zuen eta honek 21 urte baino ez zituen arren lehenik Coruñako bandera eta ondoren Kontxakoa irabazi zituen[1].
1959an Kaikurekin bat eginda Sestao izena erabiliz bigarren Kontxako Bandera irabazi zuen Iberiak. Azken garaipena 1966ko Bizkaiko Traineru Txapelketa izan zen. Ordutik hona arazo handiak izan ditu eta urte gutxi batzutan baino ez du trainerua uretaratu. Azken denboraldia 2002an izan zuen.
2014 denboraldirako Castreñarekin akordioa lortu zuen. Bien arteko baturari esker bi traineru uretaratu zituzte KAE Ligan. Lehen mailan Castreña izenarekin aritu ziren eta bigarren mailan Castro-Iberia izenarekin. Elkarketa puntuala zen eta Castrok 24 arraunlari eta Iberiak 14 jarri zituzten. 2015ean bakarrean ekin zion eta babeslerik ez duen arren aurrera darrai 2016an ere.
PalmaresaAldatu
Kontxako BanderaAldatu
- Txapelduna (2): 1954 eta 1959*.
- Bigarrena (0)
- Hirugarrena (1): 1950.
Espainiako Traineru TxapelketaAldatu
- Txapelduna (0)
- Bigarrena (9): 1952, 1955, 1957, 1958, 1959, 1960, 1963, 1964 eta 1966.
- Hirugarrena (2): 1951 eta 1961.
Bizkaiko Traineru TxapelketaAldatu
- Txapelduna (1): 1966.
- Hirugarrena (2): 1973, 1998.
Gainontzeko estropadakAldatu
- Generalisimoaren Kopa (A Coruña) (2): 1953 eta 1954.
- Bizkaitarren Promozio Bandera (1): 1985
TrainerillakAldatu
- Espainiako Trainerilla Txapelketa (4): 1950, 1951, 1955 eta 1961.
- Bizkaiko Trainerilla Txapelketa (2): 1966 eta 1970.
- Bermeoko trainerilla estropadak (5): 1948, 1954, 1955, 1957 eta 1966.
BatelakAldatu
- Espainiako Batel Txapelketa (6): 1945, 1946, 1950, 1952, 1954 eta 1955.
- Bizkaiko Batel Txapelketa (2): 1967 eta 1985.
Azken denboraldiakAldatu
Urtea | Liga |
---|---|
2014 | KAE 2 Liga, 14.a (Castreña-Iberia) |
2015 | KAE 2 Liga, 14.a |
2016 | KAE 2 Liga, 11.a |
2017 | KAE 2 Liga, 17.a |
2018 | ez |
BeteranoakAldatu
Iberia Arraun Elkartea | |
---|---|
Palmaresa | 0 ABE Liga 0 Euskadiko Txapelketa 0 Bizkaiko Txapelketa |
2023 | 2.a (ABE Liga) |
2019an abiatu zuen ibilbidea, Bizkaiko txapelketan bigarren eta Euskadikoan hirugarren eginez. 2020an etenaldia etorri zen COVID-a9 pandemiaren erruz eta 2021ean Ligan hartu zuen parte. 2022an bigarren txapeldunordea izan den ABE Ligan.
- ABE Traineruen Liga (0): bigarren 2022an
- Euskadiko Traineru Txapelketa (0): hirugarren 2019an eta 2021ean.
- Euskadiko distantzia luzeko traineru txapelketa (0): hirugarren 2020an.
- Bizkaiko Traineru Txapelketa (0): bigarren 2019an.
DenboraldiakAldatu
Urtea | ABE Liga | Euskadiko txap. |
---|---|---|
2019 | - | 3.a |
2020 | - | - |
2021 | 6.a | 3.a |
2022 | 2.a | 8.a |