1947ko Espainiako Traineru Txapelketa

1947ko Espainiako Traineru Txapelketa (txapelketaren 4. ekitaldia) urte honetako irailaren 21ean jokatu zen Abrako golkoan (Santurtzin), eta Pedreñak bere bigarren txapelketa irabazi zuen.

Historia aldatu

Bi aste lehenago traineru gipuzkoarrek bakarrik jokatu zuten Kontxako Bandera, eta irailaren 20 eta 21ean gainerako traineruek estropada antolatzea erabaki zuten. Larunbatean Bizkaiko txapelketa jokatu zen (traineruen artean bakarra bazen ere bizkaitarra) eta igandean Espainiako Txapelketa. Igandeko estropadarako Kontxako Banderaren irabazlea gonbidatu zuten. Hondarribitarrek uko egin zioten ordea eta bigarrena izan zen Oriok hartu zuen honen lekua. Pedreak erraz irabazi zituen estropada biak.

Parte-hartzaileak aldatu

Talde parte-hartzaileak
Taldeak Traineruak Patroiak
  Coruña
  Kaiku AKE
  Emen Gatoxti (Orio)
  SDR Pedreña
  CR Peñacastillo
?
Kaikutarra
San Nikolas
Castilla
Cabildo de Santander
?
Alfredo Gutierrez
Domingo Mitxelena
José Bedia
Ángel Santamaría

Emaitzak aldatu

Behin betiko denborak
Postua Elkartea 1. Eguna Diferentzia
1 Pedreña 21:20:0/5
-
2 Orio 21:42:0/5 0:22:0/5
3 Kaiku 21:53:0/5 0:33:0/5
4 Coruña
?
?
5 Peñacastillo
?
?

Tripulazio irabazlea aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu