Club de Remo Ciudad de Santander
Club de Remo Ciudad de Santander (euskaraz: Santander Hiriko Arraun Kluba) Santanderreko arraun taldea da. Tosta finkoan, mota guztietako kategorian hartzen du parte: bateletan, trainerilletan eta traineruetan.
Club de Remo Ciudad de Santander | |
---|---|
Sorrera | 1988 |
Herria | ![]() |
Lehendakaria | ![]() |
Entrenatzailea | ![]() |
Patroia(k) | ![]() |
Kolorea(k) | zuria eta urdina |
Trainerua | Virgen del Mar |
Palmaresa | 0 Kontxako Bandera 0 TKE Liga 0 Espainiako Txapelketa 6 Kantabriako Txapelketa |
2022: Kontxa | ez |
2022: Liga | ez |
UniformeaAldatu
Kamiseta zuria eta urdina dauka eta Virgen del Mar trainerua zuria da.
HistoriaAldatu
Elkartea 1988an sortu zen Pedreñatik etorritako arraunlariekin. Urterik onenak berehala ezagutu zituen Kontxako banderara bi aldiz sailkatzean eta Kantabriako txapelketak irabaztean. Bereziki aipagarria izan zen 1993 urteko denboraldia, hurrengo urteko Ligarako egin zen sailkapenean laugarren postuan gelditu baitzen, Kontxara sailkatu eta Espainiako Txapelketan hirugarrena izateagatik.
90. hamarkadaren azken urteetan arraunlari eskasiak bultzatuta beste klubekin elkartu zen, 1997an Santoñarekin eta 2001eta 2002an La Marucarekin.
Federazio Ligak eratu zirenean igoerako play-offetan sartu zen lehen bi urteetan, 2003 eta 2004ean, baina ez zuen TKE Ligara igotzea lortu. Azken urteetan KAE 2 Ligan ibili ondoren 2011ean ez zuen trainerurik atera ahal izan eta 2012an Club de Remo Santanderrek hartu zuen bere lekua. Ordutik ez du berriz trainerurik uretaratu.
PalmaresaAldatu
Kontxako BanderaAldatu
- Txapelduna (0)
- Bigarrena (0)
- Seigarrena 1991ean.
- Sailkatua (2): 1991 eta 1993.
TKE LigaAldatu
- Txapelduna (0)
- Bigarrena (0)
- Hirugarrena (0)
- KAE 1 Liga (0): Bigarren 2004ean eta hirugarren 2003an.
- Euskal Liga (0): Hamargarren 1994ean.
- Kantabriako Liga autonomikoa (1): 1989.
Espainiako Traineru TxapelketaAldatu
- Txapelduna (0)
- Bigarrena (0)
- Hirugarrena (1): 1993.
Kantabriako Traineru TxapelketaAldatu
- Txapelduna (6): 1989, 1991, 1992, 1993, 1994 eta 1997 (azken hau Santoñarekin batera).
Gainontzeko estropadakAldatu
Handiak | Nerbioiko Sari Handia (0): hirugarren 1993an. El Corte Ingles Bandera (0): laugarren 1991 eta 1994ean. |
Etxekoa | Santanderko Bandera (4): 1999, 2000, 2001, 2005. |
Kantabrian | Sotileza Bandera (8): 1989, 1991, 1993, 1995, 1996, 2000, 2001, 2003. Kantabriako Bandera (1): 1990. Ríos Berrazueta Bandera (1): 1989. Ría de Requejada Bandera (3): 1989, 1990,1993. Camargoko Bandera (5): 1990, 1992, 1993, 1994, 2000. Bansander Bandera (4): 1991, 1993, 1997, 2000. Astilleroko Bandera (2): 1993, 2001. San Vicente Hiriko Bandera (1): 1995. Suancesko Bandera (2): 1998, 1999. Ría del Asón Bandera (1): 1999. Pedreñako Bandera (1): 1999. Caja de Cantabria Bandera (1): 2000. La Maruca Bandera (3): 2000, 2001, 2002. Santoñako Bandera (2): 2001, 2003. PRC Bandera (1): 2001. Bandera Limpiuco (1): 2001. |
Bizkaian | Plentziako Bandera (1): 1993. Bilbo Hiriko Bandera (1): 2000. Erandioko Bandera (1): 2000. Bilba Memoriala (Deustu) (1): 2001. Petronor Bandera (1): 2004. |
Gipuzkoan | Getariako Bandera (1): 1999. Ur Kirolak Bandera (1): 2002. |
Asturiasen | Asturiasko Printzearen Bandera (2): 1989, 2002. Llanesko Bandera (2): 1990, 1992. |
TrainerillakAldatu
- Espainiako Trainerilla Txapelketa (0): hirugarren 1993an.
- Kantabriako Trainerilla Txapelketa (6): 1989, 1991, 1993, 1996, 1998 eta 1999.
BatelakAldatu
- Espainiako Trainerilla Txapelketa (0): hirugarren 1989an.
- Kantabriako Trainerilla Txapelketa (1): 1999.
Azken denboraldiakAldatu
Urtea | Liga | Kontxa |
---|---|---|
2003 | Federazio Liga, 3.a | - |
2004 | Federazio Liga, 2.a | - |
2005 | Federazio Liga, 5.a | - |
2006 | KAE 1 Liga, 11.a | - |
2007 | - | - |
2008 | KAE 2 Liga, 11.a | - |
2009 | KAE 2 Liga, 6.a | - |
2010 | KAE 2 Liga, 13.a | - |
2011- | ez |
Antolaturiko estropadakAldatu
Ciudad de Santanderrek antolatzen duen estropada nagusia Santanderko Bandera da.
EntrenatzaileakAldatu
Urteak | Entrenatzailea |
1996/98 | Pachi Hidalgo |
1999/02 | Carlos Aparicio |
2003/05 | Carlos Rodríguez |
2006/07 | Nicolás Rodriguez |
2008 | Pedro Gutiérrez Callejo |
BabesleakAldatu
Urteak | Babeslea |
1991/92 | Cenavi |
1993 | Asociación Hostelería de Cantabria |
1994 | Ez zuen |
1996 | Cuétara |
2001/02 | MRA |
2003 | Ez zuen |
2004 | Bocatta |
2005 | Apia XXI |
2006/07 | 112 SOS Cantabria |