2010eko Espainiako Traineru Txapelketa

2010eko Espainiako Traineru Txapelketa (txapelketaren 63. ekitaldia) urte honetako abuztuaren 7 eta 8an jokatu zen Pedreñan, eta Kaikuk bere bosgarren garaipena lortu zuen, bigarrena jarraian.

Historia aldatu

Larunbateko sailkapen estropadan Kaiku, Castro eta Orio segundu bakarrean sailkatu ziren eta laugarrena Tirán izan zen. Astillero sailkatzetik 46 ehunenekotara gelditu zen eta Pedreña bi segundutara. Igandean Kaiku erraz nagusitu zen, lehenengo luzean bigarrenari zazpi segundu atera zizkion eta aldea mantentzea nahikoa izan zuen. Kontsolazio txandan Pedreña eta Astilleroren arteko lehia ikusgarria izan zen, etxekoek 58 ehunenekoren aldeaz irabazi zutena.

Parte-hartzaileak aldatu

Talde parte-hartzaileak
Taldeak Traineruak Patroiak
  Amegrove CR (O Grove)
  SDR Astillero
  SDR Castro Urdiales
  Hondarribia AE
  Kaiku AKE (Sestao)
  Orio AE
  SDR Pedreña
  SD Tirán
Pabliño
San José XIV
La Marinera
Ama Guadalupekoa
Bizkaitarra
Mirotza
Marina de Cudeyo
Pereira
?
Cristian Garma
Iker Gimeno
Joseba Amunarriz
Asier Zurinaga
Aitor Carrillo
Borja Gómez
David Álvarez

Sailkapen estropadak aldatu

Txanda bakoitzeko irabazlea sailkatzen da eta hauekin batera gainontzekoen artean bi denbora onenak egin dituztenak.

1. txanda Denbora 2. txanda Denbora
1 Kaiku 20:18:42 1 Castro Urdiales 20:19:54
2 Tirán 20:29:01 2 Orio 20:19:97
3 Astillero 20:29:47 3 Pedreña 20:30:85
4 Hondarribia 20:35:75 4 Amegrove 21:01:04

Emaitzak aldatu

Behin betiko denborak
Postua Elkartea 1. Eguna Diferentzia
1 Kaiku 19:59:16
-
2 Castro Urdiales 20:06:22 0:07:06
3 Tirán 20:10:42 0:11:26
4 Orio 20:19:86 0:20:70
5 Pedreña 20:16:96 0:17:80
6 Astillero 20:17:54 0:18:38
7 Hondarribia 20:31:14 0:31:98
8 Amegrove 20:50:48 0:51:32

Tripulazio irabazlea aldatu

Emakumezkoen txapelketa aldatu

Espainiako txapelketaren araudiaren arabera beharrezkoak dira 4 traineru Txapelketa kontsideratua izateko. Hiru traineru bakarrik aurkeztu zirenez Trofeo FER (Espainiako Arraun Federazioaren txapelketa) izena eman zitzaion, eta Rias Baixas izan zen irabazlea nagusitasun osoz.

Parte-hartzaileak aldatu

Talde parte-hartzaileak
Taldeak Traineruak Patroiak
  SDR Astillero
  Bilbo Handiko Erramulariak
  SD Rias Baixas
San José XII
Bizkaitarra (Kaiku)
Galicia
Alba Rocillo
Iratxe Ortiz de Pinedo
Laura Hermo

Emaitzak aldatu

Behin betiko denborak
Postua Elkartea 1. Eguna Diferentzia
1 Rias Baixas 23:27:74
-
2 Bizkaia 24:14:14 0:46:40
3 Astillero 25:17:46 1:49:72

Ikus, gainera aldatu

Kanpo loturak aldatu