Kantabriako Traineru Txapelketa
Kantabriako Traineru Txapelketa Kantabriako arraun elkarteen artean urtero jokatzen den traineru txapelketa da. Lehenengo bi edo hiru sailkatuek Espainiako Traineru Txapelketa jokatzeko txartela eskuratzen dute.
Bansander Bandera | |
---|---|
Sorrera | 1942 |
Parte-hartzaileak | Kantabriako traineruak |
Modalitatea | lerrokatua |
Garaipen gehien | Astillero (25) |
Azken ekitaldia | 2024 |
Irabazlea(k) | Camargo |
Historia
aldatu1942an jokatu zen lehenengo txapelketa. Bi jardunaldi izan zituen eta Pedreña nagusitu zen Argoños eta Peñacastilloren aurretik. 1943an berriz ere Pedreña izan zen garailea Santander bigarrena, Peñacastillo hirugarrena eta Argoños laugarrena.
Hurrengo urteetan arraun talde euskaldunek ere parte hartu izan zuten, hala Kaikuk, Zierbenak edo Donostiako Esperanzak. Kantabrian traineru gutxi zirenez urte bakoitzeko traineru onenak ekartzen zituzten lehiatzera estropada handia izan zedin. 1950eko estropada Esperanzak irabazi zuen eta berarentzat izan zen bandera, hala ere Kantabriako txapelduna bigarren sailkaturiko Pedreña izan zen. 40. hamarkadan jokatu ziren 8 tituluak Pedreñak irabazi zituen.
1951 eta 1963 artean ez zen txapelketarik jokatu, ez baitzen traineru kantabriarrik uretaratu urte horietan. 1964an lau estropada jokatu ziren eta guztien denborak gehitu ziren. Pedreñaren nagusitasuna itzuli zen, 70. eta 80. hamarkadan Astillerok eta Castrok ere titulu ugari irabazi zituztelarik.
1986tik aurrera traineru berriak azaldu ziren Kantabrian, hala Santoña eta Ciudad de Santander. Liga nagusiak sortzeaz batera diru asko sartu zen Kantabriako hainbat klubetan eta berriz historikoak nagusitu ziren, Astillero, Castro eta Pedreña.
Palmaresa
aldatu- 1997an Santoñak eta Ciudad de Santanderrrek bat egin zuten trainerua atera ahal izateko.
Garaipenak
aldatuTaldeak
aldatuElkartea | Garaipenak | Urteak |
---|---|---|
Astillero | 25 | 1967, 1970, 1971, 1973, 1976, 1978, 1983, 1998, 1999, 2000, 2003, 2004, 2005, 2006, 2008, 2009, 2011, 2012, 2013, 2014, 2015, 2016, 2017, 2018, 2019 |
Pedreña | 18 | 1942, 1943, 1945, 1946, 1947, 1948, 1949, 1950, 1964, 1965, 1966, 1969, 1979, 1985, 2007, 2020, 2021, 2022 |
Castro Urdiales | 11 | 1974, 1975, 1977, 1980, 1981, 1982, 1984, 1990, 2001, 2002, 2010 |
Ciudad de Santander | 6 | 1989, 1991, 1992, 1993, 1994, 1997* |
Santoña | 6 | 1986, 1987, 1988, 1995, 1996, 1997* |
Camargo | 2 | 2023, 2024 |
C.R. Santander | 1 | 1972 |
Patroiak
aldatuPatroia | Garaipenak | Urteak |
---|---|---|
José Bedia | 10 | 1942, 1943, 1945, 1946, 1947, 1948, 1949, 1950, 1964, 1965 |
Jose Angel Lujanbio | 6 | 1970, 1971, 1973, 1978, 1989, 1998 |
Fernando Palacios | 5 | 1986, 1987, 1988, 1995, 1996 |
Santiago López "Vicuña" | 5 | 1981, 1982, 1984, 1990, 2019 |
Izortz Zabala | 4 | 2003, 2004, 2005, 2006 |
Agustín Vitoria | 3 | 1991, 1992, 1993 |
Cristian Garma | 3 | 2009, 2011, 2020 |
Juan Mari Lujanbio | 3 | 2000, 2002, 2021 |
Parte hartzaileak
aldatuHauek dira Kantabriako txapelketan parte hartu izan duten traineruak:
1942 eta 1950 artean
- Sociedad Deportiva de Remo Pedreña
- Club de Remo Peñacastillo
- Club de Remo Argoños
- Santander
- Soto de la Marina
1964tik aurrera
- Sociedad Deportiva de Remo Pedreña
- Club de Remo Peñacastillo
- La Bomba
- Sociedad Deportiva de Remo Astillero
- Sociedad Deportiva de Remo Castro Urdiales
- Club de Remo Santander
- Club de Remo Santoña
- Laredo Remo Club
- Club de Remo Valle de Camargo
- Club de Remo Carasa-Voto
- Club de Remo Ciudad de Santander
- Club de Remo Pontejos
- Club de Remo Colindres
- Club de Remo Amigos de La Maruca
- Club de Remo Suances
- Club de Remo San Pantaleón
- Actividades Náuticas Castro
Distantzia luzeko txapelketa
aldatu2021. urtean jokatu zen aurreneko aldiz. Santoñan izan zen eta lau traineruk hartu zuten parte: Camargok, Castreñak, Pedreñak eta Santoñak. Hauetaz gain Pontejoseko traineru beteranoa ere aritu zen. Emakumezko trainerurik ez zen izan.
Urtea | |||
---|---|---|---|
2021 | Pedreña | Castreña | Camargo |