1974ko Espainiako Traineru Txapelketa

1974ko Espainiako Traineru Txapelketa (txapelketaren 27. ekitaldia) urte honetako irailaren 28 eta 29an jokatu zen Portugaleten, eta Oriok bere zortzigarren txapelketa irabazi zuen, Pedreñarekin batera palmaresaren goialdean kokatu zen horrela.

Historia

aldatu

Nerbioiko Sari Handiaren jardunaldi biak erabili ziren Espainiako txapelketa jokatzeko. Larunbateko estropadak sailkatzeko balio zuen eta igandeko ohorezko txandan erabaki zen txapelduna. Jardunaldi bietako denboren baturak Nerbioko Sari Handiaren irabazlea erabakiko zuen.

Estropada biak Oriok irabazi zituen, baina igandeko estropada oso estua izan zen, Oriok Lasarteri segundu bosten bat baino ez baitzion atera, inoizko tarterik txikiena. Astillero eta Castrok osatu zuten ohorezko txanda.

Aipatzekoa da larunbateko estropadan Santanderren traineruak Kaikurena jo zuela. Ondorioz Santander deskalifikatua izan zen eta Kaikuk denbora dezente galdu eta ezin izan zuen ohorezko txandara sartu.

Parte-hartzaileak

aldatu
Talde parte-hartzaileak
Taldeak Traineruak Patroiak
  SDR Astillero
  SDR Castro Urdiales
  Hernani AE
  Kaiku AKE
  SDC Lasarte-Michelin
  Orio AE
  CR Perillo
  CR Santander
San José
La Marinera
Zikuñagako Ama
Kaikutarra
Lasarte
San Nikolas
?
?
José Castillo
Carmelo García Helguera
Jose Urdanbide "Gorrión"
Ramon Arreseigor
Antonio Oliden
Juan Lizarralde "Altxerri"
?
Jose Alonso

Emaitzak

aldatu
Behin betiko denborak
Postua Elkartea 1. Eguna Diferentzia
1 Orio 21:02:0/5
-
2 Lasarte-Michelin 21:02:1/5 0:00:1/5
3 Astillero 21:35:3/5 0:33:3/5
4 Castro Urdiales 21:50:4/5 0:48:4/5
5 Kaiku 21:57:2/5 0:55:2/5
6 Hernani 22:09:4/5 1:07:4/5
7 Perillo 24:15:0/5 3:12:0/5

Tripulazio irabazlea

aldatu
  • Orio Arraunketa Elkartea
    • Patroia: Juan Lizarralde "Altxerri"
    • Arraunlariak: Andoni Elizalde, J.L. Bereziartua, Dionisio Redondo, Angel Irastorza, Migel Angel Solabarrieta, J.L. Zinkunegi, Juan Atxaga, Andres Ibarguren, Jose Ramon Lizarralde, Luis Mari Olasagasti, Jose Inazio Perona, Jesus Mari Perona eta Jose Mari Bereziartua.

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu