Getariako Arraun Elkartea
Getariako Arraun Elkartea, taldetzat, 1976an sortu zen, nahiz eta Getariako herriak lehiaketetan askoz lehenagotik ere jardun duen[1].
Getariako Arraun Elkartea | |
---|---|
Sorrera | 1976 |
Herria | Getaria, Gipuzkoa |
Lehendakaria | Xabier Goikoetxea Manterola |
Entrenatzailea | Ion Larrañaga Isasti |
Patroia(k) | Unax Eizagirre Arruabarrena Iker Etxabe Alkorta |
Kolorea(k) | urrea eta marroia |
Trainerua | Esperantza |
Palmaresa | 5 Kontxako Bandera 0 TKE Liga 4 KAE Liga 1 Espainiako Txapelketa 0 Euskadiko Txapelketa |
2024: Kontxa | 6.a |
2024 | 6.a (TKE Liga) |
Webgunea | www.getariakoarraunelkartea.net |
1895 eta 1911 artean bost Kontxako Bandera irabazi zituen[1], garai hartako traineru indartsuenetakoa bihurtuz. Bost garaipen haietatik hirutan Frantzisko Arregi izan zuen patroi.
Ligak martxan jarri zirenean Getaria KAE Ligan aritu zen eta lau aldiz izan zen txapelduna, oraindik gainditu ez den marka. 2021ean TKE Ligara igo zen eta hurrengo urtean Kontxara sailkatzea lortu zuen.
Koloreak
aldatuTraineruaren izena Esperantza da. 1990. hamarkadatik kolore zurikoa izan zen baina 2015eko play-offerako traineru berria erosi zuen, kolore beltza duena, eta ordutik honekin dabil. Elastikoaren kolorea, ordea, marroia edo larru kolorekoa izan da historikoki, gaur egun marroi oso argia ia urre kolorekoa erabiltzen du..
Historia
aldatuXIX mendea
aldatuGetariarren garairik onena arraunketaren hasierako urteetan izan ziren 1895 eta 1911 artean Kontxako bost banderaz jabetu zirelarik. Kontxako lehen parte hartzea 1881ekoa da, banderaren hirugarren edizioa hain zuzen ere. 1890 eta 1891ean bigarren egin ondoren 1985ean iritsi zen lehenengo garaipena Frantzisko Arregi patroi zuela[1]. 1896an berriz irabazi zuen Kontxako Bandera, baita Bilbokoa ere, jokaturiko bi estropada bakarrak zirenez urte hartako traineru onena izan zela erakutsiz.
XX mendearen hasiera
aldatu1900an Donostiako Itsas Klubak antolatu zuen, baina belaontziak hobetsi nahian sariak nabarmen jaitsi zituen. San Pedroko traineru bi eta Donostiar guztiek uko egin zioten banderarik, eta Getariak bakarrik arraun eginez eskuratu zuen hirugarren Kontxako Bandera. 1903an Getaria eta Donostiaren arteko estropada izan zen eta getariarrak nagusitu ziren. 1906an bigarren San Pedroren atzetik eta 1911ean azkenengo garaipena, hau ere polemikoa. Getaria eta Orioren artean jokatu behar zen azken estropada, Getariak bi arraunlari aldatzeko eskaera onartu zuen antolakuntzak eta Oriok protesta gisa arraun ez egitea erabaki zuen. Francisco Arregi izan zen patroia 1895, 1896, 1903 eta 1911eko garaipenetan eta Domingo Cabañas 1900koan[2].
Garaipen gehiago izan ez arren Getariak zenbait urtetan parte hartu zuen eta emaitza onak lortu ere bai, 1922ko eta 1939ko bigarren postuak esate baterako. Bilbo aldean 1930ko estropadan bigarrena izan zen.
Sindicato Náutico de Pesca
aldatuSindicato Nautico de pesca de Guetaria izenarekin traineru indartsua osatu zuten getariarrek 1972an eta Kontxan bigarren, Espainiako Txapelketan laugarren eta Nerbioiko Sari Handian bigarren egitea lortu zuten[2]. 1972an Espainiako Trainerilla Txapelketan garaile izan zen. Azaroan Orioreki desfaioa egin zuten eta Getarian eta Orion jokaturiko estropadak irabazi zituzten.
Hurrengo urtean ere atera zuten trainerua eta emaitzak apalagoak izan arren (Kontxan 5.) garaipen pare bat lortu zituzten, etxean eta Kontxarako sailkapen estropadan.
Getariako Arraun Elkartea
aldatuHasierako urteak
aldatu1976an sortu eta 1979an egin zuen debuta traineruetan, lau estropada jokatuz baina Ondarroako Arrantzaleen Eguneko Bandera irabaziz. 1980an bi estropada baino ez zituen jokatu. 1982an Espainiako eta Gipuzkoako Batel Txapelketak irabazi zituen eta 1983an trainerua atera zuen emaitzak onak izan ez baziren ere.
90. hamarkada
aldatu1993ean itzuli zen Esperantza trainerua eta 1995ean Zarauzko arraunlariekin batera oso emaitza onak lortu zituen Euskal Ligan zazpigarren eginez eta bost bandera irabaziz. Itsasoan bikain moldatzen zen eta Kontxara sartzeko zorian egon zen, 8. postu madarikatu lortu baitzuen sailkapen estropadan. Bolada onari jarraitu zion hurrengo urteetan, 1996an Ligan bosgarren eta bandera bat, 1997an Ligan 7. eta bi bandera, 1998an Ligan 11. baina hiru bandera.
2001ean Zumaiarekin bat egin eta Paternina-Indaux eratu zuten, bakoitzaren babesleen izena hartuz. Sekulako denboraldia osatu zuten elkarrekin, Kontxako Banderan bosgarren, Euskal Ligan laugarren, Gipuzkoako txapelketan bigarren eta Ligakoa zen Plentziako Banderan garaile izan baitziren[2].
KAE Ligan baina jarraitutasunik gabe
aldatuHurrengo bi urtetan ez zuen jenderik lortu trainerua osatzeko eta 2004ean itzuli zen estropadetara Federazio Ligan aritu zelarik. 2007an izan zuen azkenengo urte ona. Orioko arraunlari batzuk hartuta KAE Liga irabazi zuen eta TKE Ligara igotzeko zorian izan zen, play offean lehenengo jardunaldian 10 ehunenekok eta bigarrenean 52 ehunenekok saririk gabe utzi zutelarik.
Gero, bi urteko etena etorri zen traineru mailan gizonezkoei dagokienez, eta kluba gaztedia sortzean zentratu zen, gainerako lanak alboratuz. Aitzitik, 2009an, esaterako, infantil mailako gipuzkoar nahiz euskal batel txapelketak eskuratu zituen klubak, bai eta mutil jubenil nahiz neska absolutuetan Euskadiko trainerila txapelketak irabazi ere, garaipen probintzialez gain. Espainiako txapelketan ere lan txukuna eginik, jubenilek 2. postua eta neskek 5. eskuratuz, beste garaipen ugariren artean.
2010ean Getariak, bere historian lehen aldiz bi traineru uretaratzea lortu zuen, aldi berean: Neskena eta mutilena. Azken hau, Leandro Andreano entrenatzaile zuela, azpitik bultzaka zentozen gazteei herrian bertan arraun egiteko, eta klubak bere erakustoki onena berriz ere abian jartzeko atera zen. Hasieran asmo hutsa zena egi bihurtu zen KAE 2 ligan, bi bandera irabazteraino: Donostiarra bandera eta Mundakako ikurrina.
KAE1 Ligara itzulera
aldatu2011 ere urte oparoa izan da Esperantzarentzat, getariar petoz osaturiko traineruak play-offetarako txartela lortu zuen eta, liga erregularrean 5 bandera eskuratu ondoren: Pasaiako ikurrina, Pasai San Pedroko Kofradiaren bandera Asón Ibaiko bandera (Colindres), Erandioko Bandera eta Mundakako Ikurrina, azken hau bigarren urtez jarraian. Gainera, KAE 1 ligara igotzea lortu zuen Pasaian eta Colindresen jokatutako play-off kanporaketetan, garaile suertatuaz Ondarroa, Getxo eta Arkoteren aurka bi estropadak era loriatsuan irabazi ondoren.
2012an seigarren egin zuen ligan eta 2013an, entrenatzailea aldatu eta Gorka Etxeberriaren eskutik, laugarren izatera iritsi zen. Hurrengo bi urteetan liga irabazi zuen, bakoitzean launa estropada irabazita baina bi aldietan play-offean huts egin zuen. Hurrengo urteetan goiko postuetan ibili da baina play-offetara sailkatu gabe. Gorka Etxeberriaren eskutik jarraitu zuen urte haietan, eta hala segitu zuen 2017 eta 2018. urteetan ere.
2019an ziklo aldaketa eman zen Getarian. Ion Larrañaga harrobiko arraunlariak, zenbait urtez beste klubetan aritu eta gero herriko taldea gidatzeko ardura hartu zuen. Lehendabiziko urtean laugarren sailkatu zuen Esperantza ontzia, hiru bandera eskuratu zituztelarik, KAE 1 ligan, eta 2020an hirugarren postua erdietsi zuten getariarrek. 2020 urte horretan ez zuten banderarik eskuratu.
TKE Ligarako igoera
aldatu2021 denboraldia mugarria izan zen getariarrentzat. Negu partean Andoni Galarraga arraunlaria hil zen eta haren omenezko estropadan lortu zuen denboraldiko aurreneko garaipena. Uztaila erdaldera lidertza eskuratu zuen eta amaieran KAE Liga laugarren aldiz eskuratzeaz gain Espainiako Txapelketa irabazi zuen[3]. Denboraldia borobiltzeko jokaturiko laugarren play-offetan TKE Ligara igotzea lortu zuen[4].
2022ko denboraldia bikaina izan zen. Bosgarrena izan zen TKE Ligan eta 49 urteren ondoren Kontxako Bandera jokatzeko sailkatu zen[5], sailkapen estropadan laugarren denbora onena eginez. Lehenengo egunean ere laugarren egin zuenez Ohorezko Txandan aritu zen[6]. 2023an berriz lortu zuen Kontxako Banderarako sailkatzea eta Ligan bigarren txandan aritu zen.
2024ko denboraldian bigarren txandan aritu zen, Ligako seigarren postuan egonkortuta. Lehenengo TKE Ligako bandera irabazi zuen, Ondarroako Bandera, bigarren txanda irabazita eta itsasoko baldintzen aldaketa nabarmenari esker. Ondoren Kontxako Banderara sailkatu zen, hirugarren urtez jarraian.
Palmaresa
aldatu- Txapelduna (5): 1895, 1896, 1900, 1903 eta 1911.
- Bigarrena (4): 1890, 1891, 1922 eta 1972.
- Hirugarrena (4): 1916, 1918, 1929 eta 1930.
- Sailkapen estropadako irabazlea (1): 1973.
- Sailkatua (6): 1972, 1973, 2001, 2022, 2023 eta 2024.
- Txapelduna (0)
- Bigarrena (0)
- Hirugarrena (0)
- Bosgarrena 2022an.
- Parte hartzeak (1): 2022
- KAE 1 Liga (4): 2007, 2014, 2015, 2021.
- KAE 2 Liga (0): bigarrena 2011an.
- Euskal Liga (0): Laugarren 2001ean (Paternina-Indaux), bosgarren 1996an.
- Txapelduna (1): 2021.
- Laugarren 1972an.
- Euskadiko Sprint txapelketa (1): 2001 (Paternina-Indaux)
- Txapelduna (0)
- Bigarrena (1): 2001.
Estropada zaharrak
aldatu- Bilboko estropada zaharrak (1): 1896.
- Lapurdiko estropada zaharrak (2):
- Donibane Lohitzunen: 1900.
- Miarritzen: 1908.
Aro modernoko estropadak
aldatuTrainerillak
aldatu- Gipuzkoako Trainerilla Txapelketa (1): 1972.
- Zarauzko trainerilla estropadak (3): 1971, 1972. 2017
Azken denboraldiak
aldatuUrtea | Liga | Kontxa | Espainiako txap. |
---|---|---|---|
2004 | Federazio Liga, 6.a | - | |
2005 | Federazio Liga, 6.a | - | |
2006 | KAE 1 Liga, 3.a | - | |
2007 | KAE 1 Liga, 1.a | - | |
2008 | ez | - | |
2009 | ez | - | |
2010 | KAE 2 Liga, 4.a | - | |
2011 | KAE 2 Liga, 2.a | - | |
2012 | KAE 1 Liga, 6.a | - | |
2013 | KAE 1 Liga, 4.a | - | |
2014 | KAE 1 Liga, 1.a | - | |
2015 | KAE 1 Liga, 1.a | - | |
2016 | KAE 1 Liga, 3.a | - | |
2017 | KAE 1 Liga, 5.a | - | |
2018 | KAE 1 Liga, 4.a | - | |
2019 | KAE 1 Liga, 3.a | - | |
2020 | KAE 1 Liga, 3.a | - | |
2021 | KAE 1 Liga, 1.a | - | Txapelduna |
2022 | TKE Liga, 5.a | 5.a | |
2023 | TKE Liga, 7.a | 7.a | |
2024 | TKE Liga, 6.a | 6.a |
Emakumezkoen trainerua
aldatuZumaia-Getaria Getaria-Tolosa Getaria-Zarautz | |
---|---|
Sorrera | 2005 |
Lehendakaria | ? |
Entrenatzailea | Eneida Etxabe (Get-Zar) |
Patroia(k) | Izaro Lestayo (Get-Zar) |
Kolorea(k) | hainbat |
Trainerua | Esperantza |
Palmaresa | 0 Kontxako Bandera 1 Euskotren Liga 4 Euskadiko Txapelketa 3 Gipuzkoako Txapelketa 2 Gipuzkoako Liga |
2024: Kontxa | ez |
2023: Liga | ez |
Emakumezkoen estropadak hasi zirenetik, 2005ean Txingudi Bandera, beti aritu izan dira getariarrak arraunean.
2008 arte Zumaiarekin bat eginda aritu ziren. 2005ean egin zuen Zumaia-Getariak debuta Urola Kosta izenarekin[1]. Txingudi Banderan izan zen, Hondarribian, eta hirugarren egin zuten Cabo da Cruz eta Hondarribiaren atzetik. 2007 eta 2008an ere berriz aritu ziren elkarrekin emaitza onak lortuz; Gipuzkoako Txapelketa irabazi, Euskadiko Txapelketan bigarren eta Kontxako Banderan hirugarren.
2009tik aurrera Tolosarekin batera aritu ziren, Getaria-Tolosa osatuz talde indartsua osatuz. Emaitza aipagarriak izan zituzten, tartean 2011ko Emakumezkoen Traineru Liga eta Euskadi zein Gipuzkoako hainbat txapelketa[7]. Kontxako lau edizioetan ere finalean izan ziren[8]. 2013an bikotea desegin zen eta ez zuen arraunlari nahikorik izan trainerurik ateratzeko.
2014 denboralditik aurrera Zarautzekin batera aritu dira. Lehenengo urtean Gipuzkoako Ligan bosgarrenak izan ziren eta 2015ean bi bandera eskuratu zituzten. 2016an Kontxan debuta egin eta ohorezko txandarako sailkatu ziren. Azkenean 5. postuan amaitu du.
- Txapelduna (0)
- Bigarrena (2): 2010 eta 2011.
- Hirugarrena (3): 2008, 2009 eta 2012.
- Sailkapen estropada (3): 2008, 2010 eta 2011.
- Txapelduna (1): 2011.
- Hirugarrena (1): 2012.
- Irabazitako estropadak (2021 barne): 4
- Parte hartzeak (2): 2011, 2012
- Gipuzkoako Liga (2): 2010 eta 2011.
Txapelketak
aldatu- Espainiako Txapelketa (0): bigarren 2011an.
- Euskadiko Txapelketa (4): 2009, 2010*, 2011 eta 2012.
- Gipuzkoako Txapelketa (3): 2008, 2009 eta 2011.
Gainontzeko banderak
aldatuHandiak | Txingudi Bandera (3): 2009, 2010 eta 2011. Zarauzko Ikurrina (1): 2011. Getxoko Bandera (1): 2011. |
Etxekoa | Getariako Bandera (1): 2010. |
Gipuzkoan | Donostiarra Bandera (2): 2009 eta 2010. Orioko Bandera (2): 2009 eta 2010. Debako estropada (2): 2010 eta 2011. Pasaiako Bandera (1): 2011. Zumaia Promozioa (4): 2009, 2011, 2015 eta 2016. Oriako Traineru Jaitsiera (1): 2011 San Pedroko Bandera (1): 2011. Zarautz, Gipuzkoako Ligakoa (1): 2012. Orioko Bixigu Eguna (1): 2015. |
Bizkaian | Isuntzaren Bandera (1): 2011. Bilboko Bandera (1): 2011. |
Kantabrian | Marina de Cudeyoko Bandera (2): 2010 (Gipuzkoa), 2011. |
Trainerillak
aldatu- Espainiako Txapelketa (0): Bigarrena 2010, 2011 eta 2012an.
- Euskadiko Txapelketa (5): 2008, 2009, 2010, 2011 eta 2012.
- Gipuzkoako Txapelketa (6): 2007, 2008, 2009, 2010, 2011 eta 2012.
Batelak
aldatu- Euskadiko Txapelketa (0): Bigarrena 2010 eta 2012an.
- Gipuzkoako Txapelketa (2): 2010 eta 2012.
Denboraldiak
aldatuUrtea | Taldea | Liga | Kontxa |
---|---|---|---|
2008 | Zumaia-Getaria | - | 3.a |
2009 | Getaria-Tolosa | Gipuzkoa, 2.a | 3.a |
2010 | Getaria-Tolosa | Gipuzkoa, 2.a | 2.a |
2011 | Getaria-Tolosa | Emakumezkoen Liga, 1.a | 2.a |
2012 | Getaria-Tolosa | Emakumezkoen Liga, 3.a | 3.a |
2013 | ez | - | - |
2014 | Getaria-Zarautz | Gipuzkoako Liga, 5.a | - |
2015 | Getaria-Zarautz | Gipuzkoako Liga, 5.a | - |
2016 | Getaria-Zarautz | Gipuzkoako Liga, 5.a | 5.a |
2017- | ez | - | - |
Ikus gainera
aldatuAntolaturiko estropadak
aldatuGetariako Bandera antolatzen du urtero, baina aurretik ere hainbat estropada antolatu izan zituen. Emakumezkoen Gipuzkoako Traineru Ligarako puntuagarria den estropada ere jokatzen da Getariako uretan.
80. hamarkadaren bukaeran Getariatik Donostiarako trabesia ere antolatu izan zen Kontxako Banderaren errebantxa gisa.
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b c d guka.eus (Noiz kontsultatua: 2024-05-19).
- ↑ a b c «Eusko Label Liga de traineras» www.euskolabelliga.com (Noiz kontsultatua: 2024-05-19).
- ↑ «Larrañaga: "Gure helburua urtero trainerua uretaratzea da"» EITB 2021-08-01 (Noiz kontsultatua: 2024-05-19).
- ↑ (Gaztelaniaz) ZUBIAURRE, JUAN MARI. (2021-10-26). «Ion Larrañagak bere entrenatzaile postuan jarraituko du 2022an» El Diario Vasco (Noiz kontsultatua: 2024-05-19).
- ↑ «Getaria Kontxan izango da 49 urteren ondoren» EITB 2022-09-02 (Noiz kontsultatua: 2024-05-19).
- ↑ «Getariako 'Esperantza' ohorezko txandan ariko da Kontxako Banderako bigarren jardunaldian - Orio» Guka.eus (Noiz kontsultatua: 2024-05-19).
- ↑ «Getaria-Tolosak irabazi du Euskotren liga, ikuskizuna emanez» Berria 2011-08-16 (Noiz kontsultatua: 2024-05-19).
- ↑ Eskunabarrak. (2011-09-12). Getaria Tolosa neskak Kontxa estropada Donostia 2011-9-11. (Noiz kontsultatua: 2024-05-19).
Kanpo estekak
aldatu