Club de Remo Náutico de Riveira
Club de Remo Náutico de Riveira Ribeirako (A Coruña) arraun taldea da.
Club de Remo Náutico de Riveira (emakumezkoak) | |
---|---|
Sorrera | 2013 |
Herria | ![]() |
Entrenatzailea | ![]() |
Patroia(k) | ![]() |
Kolorea(k) | beltza eta zuria |
Trainerua | Sálvora |
Palmaresa | 0 Kontxako Bandera 0 Euskotren Liga 1 Galiziako Liga 2 Galiziako Txapelketa |
2023: Kontxa | ez |
2022: Liga | 7.a (Galiziako Liga) |
Webgunea | www.facebook.com |
Emakumezkoen trainerua aldatu
2013 urtean sortu zen eta emakumezkoen batel eta trainerillak emaitza bikainak lortu ditu. Galiziako txapelketak lortu ditu eta birritan egin zuen hirugarren Kontxako Banderan. Espainiako txapeldunordea ere izan zen behin.
2017an emakumezkoen batel eta trainerillak emaitza bikainak lortu zituen, Espainiako Trainerilla Txapelketan podiumak lortuz. Club de Remo Mecos taldearekin bat egin eta trainerua uretaratu zuen. Galizian nagusi izan ziren eta Kontxako Banderan hirugarren postua eskuratu zuten.
2018an Nautico de Riveirak traineru propioa atera zuen eta SD Tirán taldearen Ruly trainerua erabili zuen. Bigarren aldiz hirugarren postua eskuratu zuen Kontxako Banderan. 2019 denboraldian Ligan ez aritzea erabaki zuen denboraldia osatzeko arraunlari eskasia baitzuen, baina txapelketetan aritu zen. Galiziako eta Espainiako txapeldunordea izan zen. Teresa Herrera Bandera irabazi zuen eta Kontxarako ere sailkatu zen, baina zazpigarren postuarekin konformatu behar izan zuen. Urte horretan Ares taldearen Santa Olalla de Lubre trainerua erabili zuen.
2020ko urtarrilean traineru berria estrenatu zuen, zuria eta beltza, Branka enpresan egindakoa, 2020an ordea ez zuen eskifaia osatzerik lortu eta 2021ean itzuli da.
Kontxako Bandera aldatu
- Txapelduna (0)
- Bigarrena (0)
- Hirugarrena (2): 2017, 2018.
- Sailkapen estropada (1): 2018.
- Sailkatua (3): 2017, 2018, 2019.
Emakumezkoen Traineru Liga aldatu
- Txapelduna (0)
- Galiziako Liga (2): 2017, 2018.
Txapelketak aldatu
- Espainiako Txapelketa:
- Txapelduna (0)
- Bigarrena (1): 2019.
- Galiziako Txapelketa:
- Txapelduna (2): 2017, 2018.
- Bigarrena (1): 2019.
Banderak aldatu
- Teresa Herrera Bandera (3): 2017, 2018, 2019
- Oleirosko Bandera (1): 2017.
- O Groveko Bandera (1): 2017.
- Vilaxoango Bandera (2): 2017, 2018.
- Redondelako Bandera (1): 2017.
- Ferrolgo Bandera (1): 2017.
- Baionako Bandera (1): 2018.
- A Pobrako Bandera (1): 2018.
- Concello de Oleiros (1): 2018.
- Concello de Boiro (1): 2018.
- Concello de Riveira (1): 2018.
- Mugardoseko Bandera (1): 2018.
- Concello de Ares (1): 2018.
Batelak aldatu
- Espainiako Batel Txapelketa (1): 2019.
- Galiziako Batel Txapelketa (2): 2017, 2018.
Trainerillak aldatu
- Espainiako Trainerilla Txapelketa (0): bigarren 2017 eta 2018an.
- Galiziako Trainerilla Txapelketa (1): 2017, 2018.
Denboraldiak aldatu
Urtea | Liga | Kontxa | Galiziako Txap |
---|---|---|---|
2017 | Galiziako Liga, 1.a | 3.a | 1.a |
2018 | Galiziako Liga, 1.a | 3.a | 1.a |
2019 | Ligarik ez | 7.a | 2.a |
2020 | ez | ||
2021 | Galiziako Liga, 5.a | - | 4.a |
2022 | Galiziako Liga, 7.a |
Gizonezkoen trainerua aldatu
Club de Remo Náutico de Riveira (gizonezkoak) | |
---|---|
Kolorea(k) | beltza eta zuria |
Trainerua | Mar de Sagres |
Palmaresa | 0 Kontxako Bandera 0 Galiziako Liga 0 Espainiako Txapelketa 0 Galiziako Txapelketa |
2023 | 5.a (Galiziako B Liga) |
Webgunea | www.facebook.com |
2023an atera zuen lehen aldiz gizonezkoen trainerua eta B Ligan aritu zen.
Urtea | Liga |
---|---|
2023 | Galiziako B maila, 5.a |