Bibiano Etxabe

arraunlari espainiarra

Bibiano Etxabe (Pasai Donibane) traineru estropadetako patroi onenetakoa izan zen, 60. hamarkadan Kontxako 3 Bandera eta Espainiako 2 Txapelketa irabazi zituen besteak beste.

Bibiano Etxabe
Bizitza
JaiotzaPasai Donibane, ?
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakarraunlaria

Kirol ibilbidea aldatu

1959an egin zuen debuta Kontxako Banderan. Orduan San Juango traineruaren patroia Jose Angel Lujanbio zen baina bigarren traineru bat atera zen herrian C.D. Yolaren izenean eta Bibiano izan zen patroia. Herriko ofizialarengandik bereizteko kamiseta arroxa eta zuria erabili zuen Yolak. Lautik hirugarren egin zuen.

Lujanbiorekin San Juanek beti bigarren egiten zuela eta, istiluak izan ziren herrian eta 1961eko Kontxako Banderarako traineru alternatibo bat osatu zuten gazteek, Sanjuandarra izenekoa. Bibiano Etxabe zen patroia eta kamiseta arroxa ilunagoa jantzi zuten. Bandera irabazi eta ia minutuko aldea atera zioten laugarren gelditu zen traineru ofizialari. Lujanbiok Donostiako Jaizkibelera alde egin zuen eta Bibiano Etxaberen taldea bihurtu zen herriaren ordezkari handik aurrera. Hurrengo urte bietan ere Banderaz jabetu ziren. 1962 eta 1963an Espainiako Txapelketak Donostian jokatu ziren eta Bibiano Etxabek gidaturiko traineru arroxak irabazi zuen. Jose Angel Lujanbiok mendekua 1965 eta 1966an hartu zuen, Hondarribiarekin irabazi eta San Juan atzean uztean.

1967an eta 1968an Errenteria eta 1969an San Juanera itzuli zen, baina emaitzak ez ziren onak izan eta arrauna utzi zuen.

Palmaresa aldatu

Ikus, gainera aldatu