Club de Regatas Perillo
Club de Regatas Perillo Galiziako A Coruñako probintzian hiriburutik gertu dagoen Oleiros herriko itsas kirolen elkartea da. Arraunketari dagokionez, batel eta trainerillatan hainbat Espainiako txapelketa irabazi ditu eta traineruan emaitzarik onenak 1998 eta 2002 urteen artean lortu zituen. Gaur egun Galiziako Traineruen Ligan ari da.
Club de Regatas Perillo | |
---|---|
Sorrera | 1970 |
Herria | ![]() |
Lehendakaria | ![]() |
Entrenatzailea | ![]() |
Patroia(k) | ![]() ![]() |
Kolorea(k) | gorria, zuria eta urdina |
Trainerua | Perillo |
Palmaresa | 0 Kontxako Bandera 0 TKE Liga 0 Galiziako A Liga 0 Galiziako B Liga 0 Espainiako Txapelketa 5 Galiziako Txapelketa |
2022: Kontxa | ez |
2022: Liga | 6.a (Galiziako B Ligan) |
2023 | Galiziako B Ligan |
Webgunea | www.clubregatasperillo.com |
TraineruaAldatu
1990 hamarkadan Santa Leocadia trainerua izan zuen. Gaur egun klubaren izenekoa darabil, Perillo.
HistoriaAldatu
SorreraAldatu
1970. urtean sortu zen elkartea A Coruñako badiako itsas kirol desberdinak batu nahian. Arraunketari dagokionez, 1974. urtean jokatu zen Galiziako txapelketa bat irabazi zuen.
Urrezko aroaAldatu
1996. urtean Espainiako Batel Txapelketa irabazi zuen, bai eta hurrengo bi urteetan ere, eta kirol maila nabarmen igo zuen Perillok. 1997. urtean Espainiako Traineru Txapelketan bigarren postua lortu zuen eta 1998 eta 2001. urteetan hirugarrena, S.D. Tiránen atzetik Galiziako klubik indartsuena bihurtuz. 2002.an berriz Kontxako Banderan hirugarrena izan zen.
LigakAldatu
2003. urtean ez zuen TKE ligan parte hartu nahi izan eta hasierako urtetan Galiziako Ligako ohorezko txandan aritu zen. 2009tik aurrera ordea emaitza kaskarragoak izan zituen eta 2012tik aurrera B mailaren eta A mailaren artean aritu izan da.
PalmaresaAldatu
Kontxako BanderaAldatu
- Txapelduna (0)
- Bigarrena (0)
- Hirugarrena (1): 2002.
- Sailkatua (3): 1998, 1999 eta 2002.
LigakAldatu
- Galiziako A Liga (0): 1997an bigarren, 1998 eta 2001ean hirugarren.
- Galiziako B Liga (0): 2012an bigarren.
Espainiako Traineru TxapelketaAldatu
- Txapelduna (0)
- Bigarrena (1): 1997.
- Hirugarrena (2): 1998 eta 2001.
Galiziako Traineru TxapelketaAldatu
- Txapelduna (5): 1974, 1998, 1999, 2001 eta 2002.
Gainontzeko estropadakAldatu
- Conde de Fenosa Bandera (1): 1999.
- El Corte Inglés Bandera (Vigo) (2): 2002 eta 2005.
- Teresa Herrera Bandera (1): 2005.
- Coruñako Diputazioaren Bandera (1): 2001.
Galiziatik kanporaAldatu
- Asturiasko Printzearen Bandera (3): 1995, 1997 eta 2004.
- Suancesko Bandera (1): 2002.
- Naviako Bandera (1): 2007.
TrainerillakAldatu
- Espainiako Trainerilla Txapelketa
- Txapelduna (0)
- Bigarren (1): 1997
- Hirugarren (1): 1998
BatelakAldatu
- Espainiako Batel Txapelketa (3): 1996, 1997, 1998
Azken denboraldiakAldatu
Urtea | Liga | Kontxa |
---|---|---|
2002 | - | 3.a |
2003 | Galiziako Liga, 8.a | |
2004 | Galiziako Liga, 5.a | |
2005 | Galiziako Liga, 3.a | |
2006 | Galiziako Liga, 3.a | |
2007 | Galiziako Liga, 4.a | |
2008 | Galiziako Liga, 4.a | |
2009 | Galiziako Liga, 5.a | |
2010 | Galiziako Liga, 8.a | |
2011 | Galiziako Liga, 6.a | |
2012 | Galiziako B maila, 2.a | |
2013 | Galiziako B maila, 4.a | |
2014 | Galiziako B maila, 3.a | |
2015 | Galiziako A maila, 7.a | |
2016 | Galiziako A maila, 11.a | |
2017 | Galiziako A maila, 11.a | |
2018 | Galiziako B maila, 6.a | |
2019 | Galiziako B maila, 8.a | |
2020 | Galiziako B maila, 3.a | |
2021 | Galiziako A maila, 12.a | |
2022 | Galiziako B maila, 6.a |
Emakumezkoen traineruaAldatu
Club de Regatas Perillo | |
---|---|
Entrenatzailea | Agustín Fernandez |
Patroia(k) | Icía Río Fernandez |
Kolorea(k) | urdina, zuria eta gorria |
Trainerua | Perillo |
Palmaresa | 0 Kontxako Bandera 0 Euskotren Liga 0 Galiziako Liga |
2022: Kontxa | ez |
2022: Liga | 9.a (Galiziako Liga) |
2023 | Galiziako Ligan |
2017an emakumezkoen trainerua osatzea lortu zuen eta Galiziako Ligan aritu zen. Galiziako Txapelketan 3. postua lortu zuen, baina Ligan 5.a izan zen. Hurrengo urteetan taldea egonkortu du eta hirugarrena izan da Ligan, hala 2018an nola 2019an.
2021ean aurreneko estropada irabazi zuen, Concello de Redondela Bandera, eta Kontxako Banderarako sailkatzetik lau segundutara gelditu zen. 2022an okerrago ibili zen eta Galiziako Ligan azkenengo postuan gelditu zen.
DenboraldiakAldatu
Urtea | Liga | Kontxa | Txapelketa |
---|---|---|---|
2017 | Galiziako Liga, 5.a | - | 3.a |
2018 | Galiziako Liga, 3.a | - | 3.a |
2019 | Galiziako Liga, 3.a | - | 5.a |
2020 | Galiziako Liga, 3.a | - | - |
2021 | Galiziako Liga, 3.a | - | - |
2022 | Galiziako Liga, 9.a |
Kanpo estekakAldatu
- (Gaztelaniaz) Webgune ofiziala
- (Galizieraz) Liga Galega de Traiñeiras-en webguneko informazioa