2000ko Espainiako Traineru Txapelketa

2000ko Espainiako Traineru Txapelketa (txapelketaren 53. ekitaldia) urte honetako abuztuaren 19 eta 20an jokatu zen Cangas do Morrazon (Galizian), eta Astillerok bere bigarren garaipena lortu zuen, 1972koa lortu eta 28 urtetara.

Historia

aldatu

Euskaldunen artean Hondarribia bakarrik aurkeztu zen, Euskadiko txapelketan hirugarrena izan zena. Koxtapek (1.a) eta Oriok (2.a) uko egin zioten bidaia luzea zela argudiatuta.

Larunbatean sailkapen estropadak jokatu ziren. Haizearen erruz kaleen arteko diferentziak izan ziren eta Hondarribiak seigarren denbora besterik ez zuen lortu. Tirán, Mecos, C. Santander eta Astillero izan ziren sailkaturiko taldeak, orden honetan. Igandeko estropadan Astillero eta Tiránen arteko lehia estua izan zen eta kantabriarrak nagusitu ziren hiru segunduren tarteaz. Juan Mari Lujanbio izan zen txopan eta bere bigarren txapelketa lortu zuen, aurrez San Juanekin txapeldun izana zen 1991an.

Parte-hartzaileak

aldatu
Talde parte-hartzaileak
Taldeak Traineruak Patroiak
  SDR Astillero
  CM Castropol
  CR Ciudad de Santander
  Hondarribia AE
  CR Mecos (O Grove)
  CR Pontejos
  CR Rianxo
  SD Tirán
San José
Ría del Eo
Virgen del Mar
Ama Guadalupekoa
Mequiña
San Pantaleón
Concello de Rianxo
Tirán
Juan Mari Lujanbio
?
R. Rodriguez "Lobato"
Joseba Amunarriz
Fran González
?
?
Raúl Rey "Ruli"

Sailkapen estropadak

aldatu

Txanda bakoitzeko irabazlea sailkatzen da eta hauekin batera gainontzekoen artean bi denbora onenak egin dituztenak.

1. txanda Denbora 2. txanda Denbora
1 Mecos 19:52:13 1 Tirán 19:51:80
2 C. Santander 19:59:61 2 Astillero 20:01:91
3 Hondarribia 20:15:62 3 Rianxo 20:02:23
4 Castropol 20:42:99 4 Pontejos 21:06:87

Emaitzak

aldatu
Behin betiko denborak
Postua Elkartea 1. Eguna Diferentzia
1 Astillero 19:12:98
-
2 Tirán 19:16:22 0:03:24
3 Mecos 19:26:17 0:13:19
4 Ciudad de Santander 19:43:83 0:30:85
5 Hondarribia 19:31:69 0:18:71
6 Rianxo 19:59:31 0:46:33
7 Castropol 20:18:83 1:05:85
8 CR Pontejos 20:40:76 1:27:78

Tripulazio irabazlea

aldatu

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu