Club de Remo Chapela
Club de Remo Chapela Galiziako Pontevedrako probintziako Redondelako arraun kluba da. Chapela auzoa Moañaren aurrean dago, Vigoko itsasadarraren beste aldean.
Club de Remo Chapela | |
---|---|
Sorrera | 1984 |
Herria | ![]() |
Lehendakaria | ![]() |
Entrenatzailea | ![]() |
Patroia(k) | ![]() ![]() |
Kolorea(k) | laranja eta beltza |
Trainerua | Arealonga |
Palmaresa | 0 Kontxako Bandera 0 TKE Liga 0 Espainiako Txapelketa 0 Galiziako Txapelketa |
2019: Kontxa | ez |
2019: Liga | 7.a (Galiziako B Liga) |
2020 | Galiziako B Ligan |
Webgunea | www.crchapela.com |
HistoriaAldatu
1984an sortu zen Club de Remo Chapela eta hamarkadaren bukarean nahiko ondo ibili zen Galizia aldeko estropadetan bandera batzuk irabazi zituelarik, Moaña (1987), Bueu (1988), Bayona (1988). 1990an Espainiako Traineru Txapelketako finalean sartu zen eta laugarren egin zuen. Hurrengo urteetan Galiziako bigarren ontzia izan zen Meiraren atzetik.
Ipar-mendebaldeko Traineruen Liga sortu zenetik bertan aritu da eta emaitza onak lortu ditu, bigarren 2008, 2011 eta 2012an. Azken urte hau berezia izan zen klubarentzat izan ere Galiziako Ligan bigarren egin arren lehenengoarekin puntuz berdinduta gelditu zen baina sari handiena Kontxako Banderarako sailkapena lortzea izan zen. 2013an hirugarren egin du Galiziako Liga. Hau izan da Fran Gonzalez entrenatzaile-patroiarekin egindako azken denboraldia.
2014an makalago ibili zen eta zazpigarren bukatuz maila galdu zuen. 2015ean hirugarrena izan zen Galiziako B Ligan baina kopuruen birmoldaketa bat egon zenez A Ligara igo zuten. 2017an 10. egin du eta jeitsiera play-ofak jokatu beharko ditu.
PalmaresaAldatu
Kontxako BanderaAldatu
- Zazpigarrena (1): 2012.
- Sailkatua (1): 2012.
LigakAldatu
- Galiziako A Liga (0): bigarren 2008, 2011 eta 2012.
- Galiziako B Liga (0): hirugarrena 2015ean.
Espainiako Traineru TxapelketaAldatu
- laugarren 1990ean eta 2013an.
Galiziako Traineru TxapelketaAldatu
- Txapelduna (0)
- Bigarrena (4): 1990, 1991, 1992 eta 1993.
Gainontzeko estropadakAldatu
- El Corte Inglés Bandera (Vigo) (0): bigarren 1989, 1992 eta 2007an.
- Conde de Fenosa Bandera (0): bigarren 1988 eta 1992an.
- Teresa Herrera Bandera (0): bigarren 2009an eta 2013an.
- Asturiasko Printzearen Bandera (1): 2008.
Azken denboraldiakAldatu
Urtea | Liga | Espainia | Kontxa |
---|---|---|---|
2004 | Galiziako Liga, 4.a | ||
2005 | Galiziako Liga, 12.a | ||
2006 | Galiziako Liga, 12.a | ||
2007 | Galiziako Liga, 5.a | ||
2008 | Galiziako Liga, 2.a | ||
2009 | Galiziako Liga, 3.a | ||
2010 | Galiziako Liga, 4.a | ||
2011 | Galiziako Liga, 2.a | ||
2012 | Galiziako A maila, 2.a | 7.a | |
2013 | Galiziako A maila, 3.a | 4.a | |
2014 | Galiziako A maila, 7.a | ||
2015 | Galiziako B maila, 3.a | ||
2016 | Galiziako A maila, 8.a | ||
2017 | Galiziako A maila, 10.a | ||
2018 | Galiziako A maila, 12.a | ||
2019 | Galiziako B maila, 7.a |
Emakumezkoen traineruaAldatu
Club de Remo Chapela | |
---|---|
Entrenatzailea | Yago Saavedra Prieto |
Patroia(k) | Noemi Abella Pérez Aleida González Prados |
Kolorea(k) | laranja eta urdina |
Trainerua | Arealonga |
Palmaresa | 0 Kontxako Bandera 0 Euskotren Liga 0 Galiziako Liga |
2019: Kontxa | ez |
2019: Liga | 6.a (Galiziako Liga) |
2020 | Galiziako Ligan |
Chapelako arraunlariak 2008 eta 2009 urteetan Sociedad Deportiva Rias Baixas taldearen parte izan ziren. Hauek dira bi denboraldi haietan lorturiko emaitza nagusiak:
- Kontxako Bandera (2): 2008, 2009.
- Euskotren Liga (1): 2009.
- Emakumezkoen Galiziako Traineru Liga (1): 2009.
2015ean trainerua osatzea lortu zute eta Galiziako Ligan aritu ziren. Hirugarren postuan amaitu zuen baina Cabo da Cruz aurkeztu ez zen estropada irabazi zuten. 2016an bigarrena izan zen eta 2017an berriz hirugarrena.
LigakAldatu
- Galiziako Liga (0): bigarrena 2016an.
BanderakAldatu
- Concello da Chapela (1): 2015.
Azken denboraldiakAldatu
Urtea | Liga | Kontxa |
---|---|---|
2015 | Galiziako Liga, 3.a | |
2016 | Galiziako Liga, 2.a | |
2017 | Galiziako Liga, 3.a | |
2018 | ez | |
2019 | Galiziako Liga, 6.a |
Kanpo estekakAldatu
- (Galizieraz) Liga Galega de Traiñeiras-en webguneko informazioa
- (Galizieraz) Liga Galega Feminina-ko informazioa