Euskal Herria Zuzenean

musika jaialdia
EHZ» orritik birbideratua)

Euskal Herria Zuzenean (edo EHZ) urtero uztailaren 1etik hurbilen dagoen asteburuan egiten den hiru eguneko musika jaialdia da, euskal kultura eta hizkuntza ardatz dituena. 1996an sortua, Arrosan (Nafarroa Beherea) antolatu zen 2003 arte, Idauze-Mendira (Zuberoa) aldatu zen 2008 arte, eta Heletara (Nafarroa Beherea) 2009tik 2012ra. 2013tik goiti Lekornen (Lapurdi) antolatu zen, 2017a arte; 2018an Baionan, Itsasun eta Baigorrin antolatu zen; 2019tik 2023ra, Irisarrin; eta 2024an Arberatze-Zilhekoan.[1]

Euskal Herria Zuzenean
Kontzertu bat 2002ko ekitaldian, Arrosan.
Ekitaldiak26
UdalerriaArberatze-Zilhekoa (Nafarroa Beherea) eta beste batzuk.
Estiloakasko
Webguneawww.ehz.eus
Euskal Herria Zuzenean festibakaren 25. edizioan, omenaldi hunkigarri bat egin zioten festibalari. Pentzeko oholtzatik EHZko lehen belaundiko bi kidek, Menane Oxandabaratz eta Antton Lannesek, hitza hartu zuten festibalak urte guzti hauetan izan duen bilakera adieraziz.
25. EHZ Irisarrin, festibalean eginiko mende laurdeneko omenaldi ekitaldia. (2021/07/03)

Jaialdiak kalitatezko kontzertuak proposatu nahi ditu, denentzako prezio merkean. Festibal militantea den aldetik, populuaren parte hartzea bilatzen du, aldezten dituen ideia eta balioen inguruan: euskal kultura eta hizkuntza garatzea; borroka antikapitalista eta altermundialista; ekologia; eta garapen iraunkorra. Hiru egunez festibaleko publikoak Euskal Herrian eta munduan egiten diren borrokak ezagutzen ahal ditu mintzaldien bitartez, entzunez eta parte hartuz.

Historia

aldatu

EHZ, 1992an sortu zen PIZTU elkartearen zuzeneko jarraipena da. Hasieratik, elkarteak Euskal Herrian ikusgarri egitean oinarrituriko laguntza eta truke plataforma bat izatea zuen helburu, eta EHZ festibala ildo horretatik sortu zen, 1996an, Arrosan. Garai hartan, jaialdi gutxi zeuden Euskal Herrian zein Europa osoan.

Geroztik, EHZk beti lan ildo hauek izan ditu[2]:

  • Dinamika azkar baten planteatzea Iparraldeko barnealdean, 3 egunetako gertakari indartsu baten inguruan.
  • Euskal nortasuna, kultura eta hizkuntza balioestea.
  • Gure garaiko balioen bozeramaile izatea.
  • Boluntariotzan oinarrituriko antolakuntzaren bitartez, jatorri eta eremu sozial ezberdinetako gazteen arteko elkarlana bultzatu eta loturak sortu.
 
2017ko edizioan, eguraldi txarrak kalte handiak egin zituen (irudian, desmuntaketa).

Elkartearen eginkizun nagusia, urte hauetan guztietan, hiru eguneko festibalaren antolakuntza izan da dudarik gabe:

  • 8 urtez Arrosan (1996-2003)
  • 5 urtez Idauze-Mendin (2004-2008)
  • 4 urtez Heletan (2009-2012)
  • 5 urtez Lekornen, 2013tik 2017a arte. 2017an eguraldi txarragatik bertan behera geratu ziren ekitaldi gehienak[3].
  • Baionan, Itsasun eta Baigorrin, 2018an ("EHZ nomada" deitu zena[4])
  • 4 edizio Irisarrin, 2019tik 2023ra (2020an Covid izurritea zela eta ez zen antolatu[5])
  • 2024an Arberatzen antolatuko dutela iragarri zuten.[6]

Xedeak

aldatu
 
Euskal Herria Zuzenean festibala, 2002ean (Arrosa).

EHZ, gaur, Frantziako 1901 Legearen pean den elkartea da, irabazi asmorik gabekoa, eta ezein alderdi politiko, sindikatu, enepresa edo erakunde publikorekiko independentea da.

Lau lan ardatz hauek ditu[2]:

  • Ekitaldiak
  • Lurralde garapena
  • Sentsibilizazioa
  • Sorkuntza artistikoei laguntzea

Programazioa, urtez urte

aldatu

Arrosan

aldatu
 
2002, Arrosa: mendian eginiko ikurra

1996Def Con DosRegg'Lyss, EtsaiakSu ta garSustraia, KashbadJoxe Ripiau; Fabulous Trobadors, Anje Duhalde, Terry O'neill.

1997ZebdaMassilia Sound systemOskorri, les naufragés, Exkixu, Ixo Rai!Potato, E.V, Marousse, ZpeizurdiakEdgar de l'EstJoxe Ripiau, Zaldibobo, Aire Ahizpak, Monica Bargallo, Rigor Mortis, Buruko Mina, Os diplomaticos, De Monte Alto, Bawawa Son.

1998: Celtas Cortos, La Polla Records, Canta U Populu Corsu, Joxe Ripiau, Aire Ahizpak...

1999Fermin Muguruza eta Brigadistak, Bad MannersSergent GarciaLa Ruda SalskaGnawa diffusion, Charanga, Saï Saï, Steppin'Jogo, L'Imposture, Habeas Corpus, Rakoto, Pi-LTSkunk, Amparanoia, Haurtzarrak, Bigeniel Droch, Pier Paul Berzaitz, Nomadas, Batzaldi, Tapia, Leturia eta Patxi.

2000: Mix up, Lo Mumba, Laurel Aitken & The Bask ska all stars, Doktor Deslai, Lion Sound System, Todos Tus muertos, Mass Hysteria, Anestesia, Portbello Bones, Seven hate, Damon Jee, Chjami aghjalesi, Niko Etxart, Rageous Gratoons, Macaco, Tapia eta Leturia Band.

2001Sergent Garcia, 100 % collègues, Le Maximum Kouette, Tonino Carotone, Txapelpunk, DJ Alf, SO clan, N, Assassin, Macka B, Baobab, Alma,  Empalot, Kolpe-K,  Sutagar,  DJ Kino, Lluis Llach, o beber, Flor del FangoKepa JunkeraCeltas Cortos.

2002Amparanoia, Mahamudra, K2Rriddim, Piarres, Pi-Lt, Selektah Kolektiboa, Kuraia, DJ Magid, Les hurlements de Léo, Max Roméo, Sonoma, Canta u populu corsu, Okabe, X syndicate, Root system, Anje Duhalde, Aire Ahizpak, Victims Family, Eraso, Bad f line, DJ Jack freddy, Noir désir, Marcel & son orcheste, Le peuple de l'herbe, Unama, Tapia Leturia ta Patxi, Zurartean, Xabaltx, Danyel Waro, Zpaze banako.

2003: Okabe, Skunk, Burning Heads, Zebda, Hamlet, International Karate Punks, DJ Magid, Golgoth13, Sagarroi, Marakooja, Steppin'jogo, Lagony, SorkunSkatalites, Lofofora, Punish yourself, Kaophonic tribu, DJ Krishna, Unama, Dantzapiko, Kuatuor, Hegalka, I Muvrini, Oskorri, Les tontons flingueurs, Banda Bassotti, Lou seriol.

Idauze-Mendi

aldatu
 
Joaldunak kanpalekuan, 2006an.

2004: Vaguement la jungle, Swad, Sleepers, Fabulous Troubadors, GariGojira,  Amaren alabak, Niko Wayne Toussaint, AK, Sally Nyolo, KuraiaNew York Ska Jazz ensemble, Ruby Steiner, DJ Pirate, Cheveu, Rubin Steiner, Samary lail, Anari, Mix6T, Paco ta Marieder, Mardi Grass Brass Band, Ceitre cinn, Java, Les motivés, Elaudi, Fermin Muguruza, The Witch.

2005: Amaren alabak, Che Sudaka, Svinkels, Daniel Hélin, Luke, Izate, Skunk, Maksagar taldea, Marc Perrone, Bertso et slam o féminin, Mal de Ojo, Zea Mays, Okabe, Sinclair, BKBO, Watcha, Willis Drummond, Bikini Machine, Elisa Do Brasil, Karidadeko Benta, Niko Etxart, Maceo Parker, Didier Super, Wolfundkind, Pinel, High Tone.

2006: Groundation, Manimal, Femmouzes T, Babylon Circus, Ken Zazpi, Berri Txarrak, Elefunkman, Ras Daniel Ray, Holako, Otxalde, L'Arcusgi, Shaolin Temple defenders, Debout sur le zinc, La Kinky beat, Missil, Stu, Zibool, Garazi Philantropik orchestra, Dyonisos, Têtes Raides, Yann Tiersen.

2007SkatalitesGojira, La Phaze, Pich, La fin de la société, Lendakaris muertosLisabo, DJ John Lord Fonda, AnestesiaFermin MuguruzaLes ogres de BarbackDelorean, Gozategi, Karidadeko benta, Familia Arthus, La rue des Pavots, I love Ufo, Willis Drummond, DJ Moule, Kepa JunkeraMouss et Hakim, Tokyo Ska Paradise Orchestra, All Jazz Era, Ekintza.

2008Keny Arkana, Ojos de brujo sound system, Obrint Pas, Borrokan, Ultra Vomit, DJ Loo & Placido, Txikan, Clawfinger, MAP (Ministère des Affaires Populaires), Bauchklang, Latzen, Alamo Race Track, Pib all star, Sister Simone & the holy balls, Inserta, Potato, Orkresta, Restons calmes, Toot’s & the MaytalsRuper Ordorika, Tonino Carotone, Esne beltza, Booze brothers, Akerbeltz, Amaren Alabak, Iron eta Maider.

Heleta

aldatu

2009: Zura, Borrokan, The Bellrays, Safaa Arapiyat, Manu Chao, Willis DrummondEmir Kusturica, Kalash l'Afro, Miss DJ Blue, Wankin Noddles, Che Sudaka, Deabruak teilatuetan, We are standard, Deskontrol, Puppetmastaz, Beat Torrent, Dj Madgic Baraka Music, IceBerg, The Congos, Sebastien Schuller, Seun Kuti, DJ Moustic, Bost Gehio, Milsup.

2010Gojira, The Jim Jones Revue, Le catcheur et ka pute, 2 Many DJ's, Broken Social Scene, Elenes, Alpha Blondy, Casey, Izia, Hint, Ez3kiel, Rinôçérose, The Subs, Berri Txarrak, Zea Mays, Moi-Moi, ça-i, Le Peuple de l'Herbe, La Pegatina, Mister Saguak, Balkan Beat Box, BizardunakRachid Taha, Mikel Urdangarin, Musikherria.

2011: Morcheeba, IAM, Goran Bregovic, Nasser, Killers, Mopa, Le Prince Miiaou, Estricalla, Le catcheur et la Pute, AnariKen Zazpi, Jim Jones Revue, Shakaponk, Chineese Man, Goose, Split 77, The rodeo idiot engine, Atom rhumba, Drunken balordi, IPK, Tiken Jah Fakoly, La Phaze, Betagarri, Prowpuskowic, ZEP, Norte Apache, Bongo Botrako, Ardibeltza, Musikherria, Auras.

2012Public EnnemyGojira, Danakil, We Are Standard, Cobra, Matxura, Miyavi, MoiMoi, Islaia, Anai Arrebak, If Renaud was a Punk, Bilau, Mobydick, Sepultura, The Bloody Beetroots DJ Set, Youssoupha, 17 Hippies, Esne Beltza, Su Ta Gar, Bebe, Raggasonic et The Abyssinians, HK et les Saltimbanks, Vendetta et Laket,  IPK Prod, Chakaraka.

Lekorne

aldatu
 
Lekorneko gaztelua eta kanpalekua (2013ko edizioa).

2013Fermin Muguruza, Skandalue, Zuloak, Alice Francis, Aguxtin, Xutik, Keny Arkana, Willis Drummond, Viva Bazooka, Piano Chat, Anestesia, Etienne de Crécy, Polygorn, Jimmy Cliff, Herri Oihua, Iheskide, Kocani Orkestar, Belako, Black Lips, Casey, Gull, Le Mutant, Capsula, Misteur Valaire, L'Hereu Escampa, Concrete Knives, Elisa Do Brasil, Miss Trouble, Archive, Motxila 21, If Renaud was a Punk, Les Ogres de Barback, Bal 2 Vieux, Hola a todo el mundo, Itziarren Semeak.

2014: Amadou et Mariam, Andreas eta Nicolas, Bigflo & Oli, Birth of Joy, Bonaparte, Cabaret Freaks, Castro, Cinq Mars, Cubenx et Odei, Cuchufellos, Dirty South Family, Dub Inc, Esne Beltza, Gatibu, Gojats of Hedas, Joxe Replay, Kashbad, Kuma no Motor, La Bundu Band, La Collectore, Mexican Institute of Sound, Niña Coyote eta Chico Tornado, Plu, Popof, Ruper Ordorika, Shantel, Ska-P, Skontra, The Bombins, The excitements, The inspector Cluzo, The Legendary Tigerman, The Lookers, Torii, Yannis Odua, Zea Mays, Zezenaren Taldea.

 
Laguntzaileen kanpalekua gauez (2014ko edizioa).

2015: Anje Duhalde, Aguxtin Alkhat, Maialen Errotabehere eta Petti, Anestesia, Berri Txarrak, Bertsu, Battle, Bilbomatiks, Boris Brejcha, La Compagnie du Petit Monsieur, Cotton Claw, Cumbian’Bero, De Luxe, Elektro de Luxe, Elektrotxaranga-TTEK, Erotic Market, Garaztarrak, Goliath, Il Muro del Canto, Iron Skulls, Jim Jones and the Righteous Mind, Joseba Lenoir Gang, Kasernarat, Kolinga, Kuma No Motor, Last Fair Deal, Last Train, Martin Mey, Massilia Sound System, Mutxikoak, Old School Funky Family, Oreka, Pelax, Bonbon Noir et Crotte de Bique, Polygorn, Random Recipe, Rouge Elea, Skakeitan, Skip and Die, Tania de Sousa, The Ofenders, Txoborro & Tor, Un Gos Robant, Woods...

2016: Crystal Fighters, Nneka, Kadavar, Fermin Muguruza & new Orleans Basque orkestra, Clap! Clap!, Belako, Alo Wala, Mammùt, Willis Drummond, The Rumjacks, La Yegros, El_Txef_A, Kaviar Special, 2zio, Niña Coyote & Chico Tornado, Francky goes to Pointe a Pitre, Gozategi, Lumi, Holako Deluxe, McOnak, Eskean Kristö.

2017: Eguraldi oso txarra izan zenez bertan behera geratu zen[3]. Mahai inguru batzuk, zenbait ikuskizun eta kontzerturen bat burutu ziren, hala ere, haietako asko elkartasuna adierazteko. EHZk berak ere kontzertu bat antolatu zuen Ezpeletan honakoekin: PiLT, Zea Mays, Anestesia eta Biarritz Dance School. (Jatorrizko egitarauan honako artista hauek ageri ziren: Akua Naru, Oum, Gatibu, Marta Ren, Nova Twins, Smokey Joe and the Twins, Duchess Says, PiLT, La Cafetera Roja, Zea Mays, Kumbia Queers, Gablé, Wucan, Huntza...)

2018: Hainbat faktorek eragindako barne hausnarketa betean, ez zen ohiko festibalik egin. Aldiz, "EHZ nomada" antolatu zen, hots hiru egunetako bakoitzean herri ezberdinetan egin ziren ekitaldiak[4].

 
Azken edizioak Irisarrin ospatu dira.

Irisarri

aldatu

2019: Ostirala: Diabolo Kiwi, Liher, Izaki Gardenak, Gari, Koban, Madeleine, Nizuri Tazuneri. Larunbata: Pelax, Niña Coyote eta Chico Tornado, Anari, Old School Funky Family, Rodeo, Alba, The Very Small Orchestra. Igandea: La Jodedera, Broken Brothers Brass Band, Ray Fernandez, Willis Drummond, Ohianeko Zuhainetan, Ibil Bedi.

2021: Ostirala: Olatz Salvador, Rüdiger, Juanita Banana, Lukiek, Herdoil, Ro, Torheit, Mäirü, Proleter. Larunbata: Entrexatak Tio Teronen Semeak,, Zea Mays, Frigo, Physis vs Nomos, Eneritz Furyak Aguxtin Alkhat, Jewel Usain, Fetiche, Anestesia,, Tremenda Jauria, Chill Mafia. Igandea: Xiberoots, Ruper Ordorika, Kuartz, Diabolo Kiwi, Astobaba, Rukula, Potato, Lyre le Temps, Nogen (bertan behera), Reykjavik 606, Andoni Ollokiegi.

2022: Ostirala: Lumi, Amorante, Senor Glifozat, Juanita Banana, Delirium tremens, Eesah Yasuke (bertan behera), Sepultura, 0ra, Fizt&Furiuz, Atoem. Larunbata: Erabil Kolektiboa, Sarini zirko, Gaititstaneko orkestra, Haatik, Kilimak, Madelyn Ann, Lee scratch pourri, Pasadena, Vulk, Ezpalak, Bulego, Ødei, Dj Txako, Merina gris, Calling Marian. Igandea: Ibilbedi, Rakatapunk, Frikun, Sofa, Marko et selektarak, Ah! Kwantou, Xutik, Joseba Irazoki eta lagunak, Niko Etxart eta hapa hapa, Fusible. Kinbonbo brass band, Gailu, Dj Reimy, Joseba Tabia.

2023[7]: Ostirala: J Martina, Muare, Kuma No Motor, Liher, aKts, Mandarine, Habia, Madmadmad, François Del Mundo, Belako (ezin izan baitzuen jo, Lukiek taldeak ordeztu zuen), Willis Drummond. Larunbata: Ztah, Krav Boca, DIA DJ, Billie Brelok, RTZ, Ixtaklok, Nize, Gatibu, Aho Zakil Konekxion, Vapa, Arima, Ixabe, Mice, Ada Oda, Zetak, Otxo, Zo-Zongó!!, Alarma Morea. Igandea: Nocturne, Bilabal, Cumbiam´ bero, Patxaranga, Sofa, Kolinga, Estelle. D, Pisoo & OPH, Atzarbale, FM Belfast, Daudane, Afrika Bibang, Soulfly, Kristonak, Bahez, Goxua´n Salsa.

Arberatze-Zilhekoa

aldatu

2024: Ostirala: Pelax, Janus Lester, Sei Sega, Auhen, Tshegue, Bananas, Belako, Benizze, Meule, Euskabaret eta Broken Brothers Brass Band. Larunbata: Gorka Urbizu, Anari, Libe, Karma, Haira, RTZ Kolektiboa, Harat, Su Ta Gar, Kimule, Lysistrata, Nakar, Süne, Buuzbu, Gaitamik, Otonaia, Zabala, Ke Lepo eta Vox Low. Igandea: Octopussy, Rüdiger, Katoum, Vincen García, Ezezez, Bloñ, Ü, Old School Funky Family, Amoba, Munhogain, Seguime, Beethoven, Euskorleans, Cie Par Allèles, Pantzo Man Show, Cocanha, Dj Reimy eta Raimondo el Canastero.

Erreferentziak

aldatu
  1. «festibala» EHZ (Noiz kontsultatua: 2024-05-07).
  2. a b «Euskal Herria Zuzenean festibala» ehz-festibala.eu (Noiz kontsultatua: 2021-07-05).
  3. a b «EHZ festibalak "auzolan erraldoia" eskatu du jaialdia bertan behera utzi ostean» Argia (Noiz kontsultatua: 2021-07-05).
  4. a b «Aurreikuspenen kontra, Euskal Herria Zuzenean izanen da aurten ere» Argia (Noiz kontsultatua: 2021-07-05).
  5. «Aurten ez da EHZ festibala egingo» Argia (Noiz kontsultatua: 2021-07-05).
  6. Beloki, Ekhi Erremundegi. (2023-09-30). «Arberatzen izanen da 2024ko EHZ» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-09-30).
  7. «EHZ Festibala - Egitaraua» www.ehz.eus (Noiz kontsultatua: 2023-06-30).

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu