Xutik!
- Artikulu hau musika taldeari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Zutik (argipena)».
Xutik! Lapurdi eta Nafarroa Behereko musika taldea da, 2008an sortua Miarritzen. Ska, reggae eta rock soinuak jorratzen dituzte, beste estilo batzuekin nahasirik.[1]
Xutik! | |
---|---|
Datuak | |
Jatorria | Miarritze, Lapurdi Euskal Herria |
Urteak | 2008 - gaur |
Produkzioa | |
Diskoetxea(k) | Mukaki Produkzioak |
Taldekideak | |
Peio Iciaga Mizel Zamora Ortzi Hegoas Amaiur Coscarat Pierre Balacey Patxi Bidart Ion Arruebarrena | |
Informazio gehigarria | |
https://www.facebook.com/Xutik-taldea-1048689578474969/ |
Ibilbidea
aldatuXutik taldearen izena bere neurrira egina dago: indar handia, mugimendua eta engaiamendua.
Taldea 2008ko azaroan sortu zen eta geroztik eszena ttipi, gaztetxe eta hitzordu handietan (Herri Urrats, Nafarroa Oinez, EHZ Festibala...) gaindi ibiliz bide ederra egin du.
Hastapenetan, pop-rock-ska musika bat jorratu du taldeak, engaiatua, indartsua eta besta girokoa. Argirat ekarri zituen lehen bi diskak «Mukaki zpirit» eta «Bultzaden balada» izan ziren, 2010ean eta 2012an, hurrenez hurren.
Lehen urteetan zazpi eta 2012an bederatzi taldekide baziren ere, gaur egun sei kide dira: bost lapurtar (Mizel, Ortzi, Amaiur, Balatx, Peio) eta nafartar bat (Patxi). "Mukaki espiritua" deitzen diote sortzen duten giroari, haien hitzetan, bazterrak harrotzea, umorea, dantza, algara eta harremanak sortuz.[2]
Taula gaineko esperientziaz eta 140 kontzertu baino gehiagoz azkarturik, Xutik taldeak 2015eko udan argitaratu zuen "hameka begirada" diska. Lan honek ixtorio bat, edo hobeki erran, ixtorio batzuk kondatzen ditu: bere familia biziarazteko deserritu behar den Senegaleko gizon batena, bere lur emankorra ospetzen duen baserritar batena edo bere arbasoen lurra ezagutu nahi duen diasporako euskaldun batena: Mundu bat, Hameka begirada. Diska honek bidaia bat eskaintzen digu: bere usaiako rock indarra munduko alde guzietako soinu eta kolore musikekin uztartuz, hala nola reggae-tik tzigane koloreko musikara, funky soinutik rock soinu azkar eta bortitzera. Hitzei dagokienez, taldekideek sorturikoez gain Joseba Sarrionandia, Jon Maia, Amets Arzallus eta Uxue Alberdik idatzitakoak ere badira diskoan, besteak beste.[3]
2022an "Kantu berrien azalean" diska kaleratu zuten. Disko horretan hainbat artistaren laguntza ukan zuten, Niko Etxart, Anje Duhalde eta Odei Barroso, esaterako.[4] Tartean da "azterketak euskaraz" kantua, luzaz Iparraldeko eskola euskaldunetako ikasleen borrokaren kari sortua.
Diskografia
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ MusikaZuzenean TB # 209 : Xutik. (Noiz kontsultatua: 2023-07-27).
- ↑ Zuazo, Ione. «Bazterrak harrotzeko eta umorea jartzeko gogoa dakar Xutik-ek» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-03-03).
- ↑ «Xutik-en hameka begirada» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2024-04-26).
- ↑ elkartea, IPARLA BAIGURA KOMUNIKAZIOA. (2022-05-18). «‘Kantu berrien azalean’, Xutiken disko berria» Kazeta.eus (Noiz kontsultatua: 2024-04-26).
- ↑ «Mukaki zpirit» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2022-10-11).
- ↑ «Bultzaden balada» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2022-10-11).
- ↑ «Hameka begirada» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2022-10-11).
- ↑ «Kantu berrien azalean» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2022-10-11).