Tio Teronen Semeak

euskal dantza taldea umorezko puntu batekin

Tio Teronen Semeak musikari eta dantzari taldea euskal dantza tradizionala eta umorea uztartzen dituen musika eta dantza taldea da. Egun bakar baterako emanaldi puntual bat izan behar zuenak ez zuen etenik izan 2015ean Donostiako Olatu Talka jaialdian aurkeztu zenetik. Herriz herri ibiltzen dira Freshcool eta Festamentua ikuskizunak aurkezten.[1]

Tio Teronen Semeak
Datu Orokorrak
Barne egitura
Sorrera-data2015
Bestelakoak
Webguneahttps://www.facebook.com/people/Tio-Teronen-semeak/100063501459641/

Musika zuzenean jotzen dute lau musikariren artean.[1]

Mutilak dira dantzari guztiak. Hasieran ikuskizun puntual bat izango zenez, saiatu ziren euskaldunon estereotipoak markatzen: koadrodun alkandorak, txikitero itxura, mutil kuadrillak... Gainera, euskal dantzetan, normalean, neskak dira nagusi, eta taldekide mutilak izanik dantza taldez dantza talde ibili ohi dira, taldeetan mutilen falta izan delako. Lekualdatze horietan ezagutu zuten elkar taldekideek, eta hala sortu zen Tio Teronen Semeak, modu inkontzientean.[1]

Ikuskizunak aldatu

FreshCool aldatu

Euskal dantza eta parranda dira Tio Teronen Semeak dantzari kuadrillaren ‘FreshCool’ emanaldiaren oinarriak; herriz-herri saltoka, giro paregabea sortzeko gai dira.[2][3]

Festamentua aldatu

Zoritxarreko egoera batean elkartzea egokitu zaio gure lagun koadrila xelebreari; hileta batean, hain zuzen ere. Bertan, pasartea ulertu nahian ibiliko dira batera eta bestera, gertatutakoa iraultzeko esperantzan. Umore, dantza eta doinu ezagunez jositako ikuskizun original bezain berritzailea.[4]

Taldekideak aldatu

DANTZARIAK: Aritz Salamanca, Ander Domingo, Beñat Begiristain, Antton Fernandez, Ekain Susperregi, Jon Iragorri, Xuban Iragorri, Eneko Iparragirre, Alai Goñi, Aritz Olarte, Mikel Urdanpilleta, Aritz Olaziregi, Mederi Orbiso, Unai Etxebeste, Iker Sanz, Iker Belintxon, Aritz Lasarguren.

MUSIKARIAK: Eider Olasagasti, Joseba Etxegoien, Gorka Daguerressar, Mikel Zubiria

Erreferentziak aldatu

  1. a b c Enzunza Mallona, Olatz. (2021-08-31). ««Guretzat dantza terapia bat da»» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-04-15).
  2. «Tio Teronen Semeak Leitzan izanen dira larunbatean - Leitzaldea - 2021-08-28» Erran.eus (Noiz kontsultatua: 2023-04-15).
  3. «Apoteosis de Tío Teronen semeak» Diario de Navarra 2016/09/20.
  4. Tio Teronen semeak Bidania-Goiatzen. (Noiz kontsultatua: 2023-04-15).

Kanpo estekak aldatu