Ireki menu nagusia

Lluís Llach

kantautorea, musikaria, abeslaria,
Lluis Llach» orritik birbideratua)

Lluís Llach i Grande (Girona, Katalunia, 1948ko maiatzaren 7a) katalan egile abeslaria da.

Lluís Llach
Lluís Llach.jpg
presidente

2018-10-24 - 2019-08-01
presidente

2016-03-08 - 2016-07-19
Muriel Casals i Couturier - baliorik ez →
Kataluniako Parlamentuko diputatua

2015-10-26 - 2017-10-28
Barrutia: Girona
Hautaketa: 2015eko Kataluniako Parlamentuko hauteskundeak
Bizitza
Izen osoa Lluís Llach i Grande
Jaiotza Girona1948ko maiatzaren  7a (71 urte)
Herrialdea  Katalunia
Lehen hizkuntza katalana
Hezkuntza
Hizkuntzak katalana
gaztelania
Jarduerak
Jarduerak egile abeslaria, idazlea, politikaria, disko-ekoizlea eta militante politikoa
Lantokia(k) Bartzelona
Jasotako sariak
Nominazioak
Kidetza Advisory Council for the promotion of a Civic and Social Forum for the Constituent Debate Itzuli
Genero artistikoa protest songa Itzuli
Musika instrumentua pianoa
gitarra
IMDb nm0515617
www.lluisllach.cat

Sei urterekin melodiak konposatzen hasi zen, baina 1965era arte ez zuen abestirik ondu. Haren lehen kantak, "Que feliç era, mare", anaia Josep Mariaren letra zuen.

1967an, Els Setze Jutges taldean sartu zenean, Nova Canço mugimenduan hasi zen.

1969ren amaieran, arrakastaren ondorioz, Palau de la Música Catalanan abestu zuen, bakarrik. Horrek garai hartako bakarlaririk onenen artean jarri zuen. Ondoren, Kubara joan zen eta Madrilen bakarrik abestu zuen berriz ere. Hori zela eta, lau urtez Bartzelonan kantatzea debekatu zioten.

Halere, Frantzian hasi zen abesten, Parisen. Han, Olympia antzokia bete zuen kontzertu batean.

1975eko kontzertuen ondoren, atxilotu eta isuna jarri zioten. Gainera, zortzi hilabetez Espainian kantatzeko debekua jarri zioten.

1976 berriz agertu zen Palau Municipal d'Esports de Barcelonan, bai eta jende asko erakarri ere.

Berak onditako abestiak kantatzeaz gain, Konstantinos Kavafis, Joan Salvat-Papasseit, Joan Oliver, Josep Maria de Sagarra, Màrius Torres edo Miquel Martí i Pol poeten olerkiei musika jarri die.

2007an, agur esan zion bakarka abesteari, bi kontzertu hunkigarritan, beti bezain zorrotz: hara bildutako kataluniar politikari guztien aurrean, politikariek Kataluniako Estatutuarekin izandako erdipurdiko jokabidea kritikatu zuen eta salatu zuen Europako ezkerrak gizartea eraldatzeari uko egin ziola hogei urte lehenagotik.

DiskografiaAldatu

  • 1968. Els èxits de Lluís Llach
  • 1970. Ara i aquí
  • 1972. Com un arbre nu
  • 1973. Lluís Llach a l'Olympia
  • 1974. I si canto trist
  • 1975. Viatge a Ítaca
  • 1976. Barcelona. Gener de 1976
  • 1977. Campanades a morts
  • 1978. El meu amic el mar
  • 1979. Somniem
  • 1980. Verges 50
  • 1982. I amb el somriure, la revolta
  • 1984. T'estimo
  • 1985. Maremar
  • 1985. Camp del Barça, 6 de Juliol de 1985
  • 1986. Astres
  • 1988. Geografía
  • 1990. La forja de un rebelde
  • 1991. Torna aviat
  • 1992. Ara, 25 anys en directe
  • 1993. Un pont de mar blava
  • 1993. A Bigi, perquè el ballis
  • 1994. Rar
  • 1995. Porrera -Món-
  • 1997. Nu
  • 1998. 9
  • 2000. Temps de revoltes
  • 2002. Jocs
  • 2004. Poetes
  • 2005. i.

LiburuakAldatu

Azken urteetan literaturari ekin dio eta bi eleberri eta memoria liburu bat idatzi ditu:

  • Memòria d'uns ulls pintats" (Begi margotutako batzuen memoria) Bartzelona: Editorial Empúries, 2012.
  • Estimat Miquel (Miquel maitea), Miquel Martí i Pol idazleari eskainita. Bartzelona: Editorial Empúries, 2013.
  • Les dones de la principal (Printzipaleko emakumeak) Bartzelona: Editorial Empúries, 2014.

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Lluís Llach