Raimundo Fernández Moy, Ray Fernández moduan ezagunagoa (Báez, Villa Clara, 1971ko uztailaren 28a), Kubako musikaria da[1].

Ray Fernández
Bizitza
JaiotzaVilla Clarako probintzia1971ko uztailaren 28a (52 urte)
Jarduerak
Jarduerakmusikaria

Sukaldaria ikasbidez, Ray Habanako ekialdean dagoen Alamar auzoan hazi zen eta gauetako Malekoian hezi zen abeslari moduan.

Kubatar trobalaritzat du bere burua eta berak sortutako taldean abeslaria eta gitarrista da.

Abeslari eta poeta aldi berean, Kubako abestigile zahar eta berriaren jabea, eta kanpoko soinugintza anitzen irenslea, Rayk egunero pasatzen dena kontatzen du, kronika soziopolitiko hori umorez eta berehalakotasunez azaltzeko. Kaleko hizkeraz eta erreferentzia kultuekin, inguruaz mintzo da: eskasia ekonomikoa, errealitate sozialak, bortxa politiko eta gizajendearen hobekuntzarako zailtasunak besteak beste.

Ray Fernándezekin batera, bere taldekide eta musikariak hauek dira: Miguel Alejandro Valdés, baxua; Roylan Carballosa, perkusioa eta Lorenzo Molina, tronpeta jotzailea.

2015. urteko otsailean eta martxoan Hego Euskal Herriko hainbeste herri eta hiritan kontzertuak eman zituen[2].

Habanan urtero abesten du Habanako euskal diasporakoekin hiri honetan ospatzen den Aberri Egunean eta ostegunero parte hartzen du "Diablo Tun-Tun" izena duen musika aretoan[3].

Bitxikeri moduan, Fermin Muguruzarekin duen laguntasunaren ondorioz Antonovich kubatar komandanteari ahotsa ipini zion Black is Beltza filman[4].

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ray Fernández

Kanpo estekak aldatu