Liher, 2015ean Donostian eraturiko rock musika taldea da.

Liher
Datuak
JatorriaDonostia
Musika motastoner, soul, rock, blues
InstrumentuakGitarra, Gitarra, baxua, bateria
Urteak2015
Produkzioa
Diskoetxea(k)autoekoizpena
Taldekideak
Lide Hernando, ahotsa, gitarra
Iñigo Etxarri, gitarra, koruak, perkusioa
Joshka Natke, baxua, koruak
Ander Berzosa, bateria
Informazio gehigarria
www.liherband.com

Kideak aldatu

  • Lide Hernando Muñoz, ahotsa, gitarra
  • Iñigo Etxarri Sistiaga, gitarra, koruak
  • Joshka Natke Míguez, baxua, koroak
  • Ander Berzosa Etxeberria, bateria

Ibilbidea aldatu

2015. urtean hasi zuen ibilbidea Liher proiektuak. Bakarkako maketa bat atera zuen orain taldeko abeslari eta gitarra-jole den Lide Hernandok, Arrazoi gutxi, denbora asko izenekoa. Ostera, talde bilakatu zen proiektua, eta egun Iñigo Etxarri (gitarra, koroak), Joshka Natke (baxua, koroak) eta Ander Berzosa (bateria) biltzen dira Liher izenaren azpian.

2016an Hauts izeneko lehen lan luzea argitaratu zuten; eta, 2018an, Tenpluak erre, zeinarekin taldeak rockaren soinu gogorragoetarako bidea hartu baitzuen. Ia 100 kontzertu eman zituen taldeak bigarren lan luzea aurkezten, bai Euskal Herrian, baita espainiar estatuan eta Europako hainbat herrialdetan ere.

2020an Hemen herensugeak daude disko kontzeptuala kaleratu zuten, genero-indarkeriak kolpaturiko emakume baten bizipenak ardatz hartuz.[1]

2021ean Eta hutsa zen helmuga diska plazaratu zuten. 2023ko irailean "etenaldi luze bat" egingo zutela iragarri zuten.[2] 2024ko martxoaren 2an eskaini zuten azken kontzertua, Donostian.[3]

Diskografia aldatu

  • Arrazoi gutxi, denbora asko (Autoekoizpena, 2015)[4]
  • Hauts (Autoekoizpena, 2016)[5]
  • Tenpluak erre (Autoekoizpena, 2018)[6]
  • Hemen herensugeak daude (Liher Records, 2020)[7]
  • Eta hutsa zen helmuga (Liher Records, 2021)[8]

Erreferentziak aldatu

  1. Astiz, Iñigo. «Liher taldeak genero indarkeria ardatz duen disko kontzeptual bat kaleratu du» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-07-05).
  2. «Liher taldeak «etenaldi luze bat» eginen du martxotik aurrera» Berria 2023-09-19 (Noiz kontsultatua: 2024-03-03).
  3. «Liher taldearen agurra» Irutxuloko Hitza 2024-03-02 (Noiz kontsultatua: 2024-03-03).
  4. «Arrazoi gutxi, denbora asko» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2021-11-12).
  5. «Hauts» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2021-11-12).
  6. «Tenpluak erre» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2021-11-12).
  7. «Hemen herensugeak daude» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2021-11-12).
  8. «Eta hutsa zen helmuga» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2021-11-12).

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau musikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.