Norte Apache

Euskal musika taldea

Norte Apache euskaraz eta gaztelaniaz kantatzen duen euskal rap musika taldea da. Bizkaian sortu zen Ray Sai MC bilbotarra eta Gaizka MC santurtziarra batu zirenean. Geroago Aitor batu zitzaien DJ postuan. Aritz Sound Systemekin eta 121 krew taldearekin kontzertuak ematen aritu ziren Euskal Herrian zehar Euskal Rap Euskaraz (E.R.E.) lelopean, harik eta 2015ean taldea desegin zen arte.

Norte Apache
Datuak
EzizenakNA
JatorriaBizkaia
Musika motarap
Urteak2007 - 2015
Produkzioa
Diskoetxea(k)MusikHerria, Taupaka
Taldekideak
Ray Sai
Gaizka
Aitor
Badok: norte-apache Musikasten: norte-apache

Ibilbidea aldatu

Norte Apache Gaizkak eta Raycok sortu zuten 2007. urtean. Bi MC hauek bakoitza bere kabuz ibili ziren euskarazko rap musika egiten (Raycoren lehenengo erreferentzia 2005ean "kanporatzea debekatua" demoarekin), euren indarrak batu zituzten arte. 2008.urtean Gaizkaren joanarekin batera, bi taldekide berri ailegatu ziren taldera: Aitor (DJ) eta Ibon (MC).

2009. urtean lehenengoa diskoa kaleratu zuten”Hesiaren beste aldean” eta 2 urteko biraren emaitza izan zen haien 2.diskoa Norte Apache Zuzenean. Kontzertuekin jarraitu dute Euskal Herrian barna eta aurten 3. diskoa kaleratuko dute, Quilombo izenekoa. 10 abestiz osatutakoa, tartean kolaborazio desberdinekin, abeslarien artean Endika Lahaine (121 krew), Jon (MAK), Aiora (Zea Mays) eta Miren Amuriza. Kitarjole moduan Piti (Zea Mays) eta Iker (Abrakadaver). Produkzio lanetan Hawa (121 Krew) Dj Alf (MAK). Diskoaren produkzio nagusia eta masterizaioa Iker Ezkurzak egin ditu eta maketazioa eta diseñua Unai Bergararen eskutik. Azkenik argazkiak Powell (artdekline) egin ditu.

Diskografia aldatu

Kanpo estekak aldatu

 
Euskal musika
Artikulu hau Euskal musika Wikiproiektuari lotuta dago. Honelako artikuluekin lagundu nahi baduzu, jo ezazu wikiproiektuaren orrira.